Lower East Side neoyorktarra labe bat da udako eguzki kiskalgarripean. Victor, 16 urteko mutikoa, Vicki bere arreba gogaikarria eta Nino txiki lotsatia erotzeko zorian daude bere amona zelatariaren pisu txikian. Bero errea arintzeko, hiriko igerilekura maiz joaten dira, eta Judy bere lagunekin ere hara bertaratzen da. Judy hotz eta etekinzalea auzoko mutil guztiak atzetik dituen neska eder misteriotsua da. Victorrek harekin maiteminduta dagoela uste du, eta honek bere mutil-lagunarekin hautsi duela jakiten duenean, bere anaiaren bitartez zita bat prestatzen du. Baina Judyk mutil-lagun bat baino gehiago nahi du. Beharrezko duen zerbait, baina esateko gauza ere ez dena. Zer edo zer erreala, berezia. Eta ez du gutxiagorekin konformatu nahi.
BIOGRAFIA
Brooklynen jaiotako Peter Sollet NYUn lizentziatu zen 1998an. Five Feet High and Rising (2000), bere film arrakastatsu laburrak nazioarte mailan sari ugari jaso zituen. Raising Victor Vargas (2002) da bere lehen film luzea, ospatu berri den Deauvilleko zinemaldian Grand Prix sonatua eskuratu baitu.
FITXA
Zuzendaria
Peter Sollett
Gidoia
Peter Sollett, Eva Vives
Argazkia
Tim Orr
Muntaketa
Myron Kerstein
Musika
Roy Nathanson, Brad Jones
Antzezleak
Victor Rasuk, Judy Marte, Melonie Diaz, Altagracia Guzman, Silvestre Rasuk
Salmentak
Wild Bunch 47, rue Dumont d'Urville 75116 Paris Tel. 33 1 71 76 11 22 Fax 33 1 7