Bere azken egunak somatzen dituen Thodur, familia-buru zahar, beldurgarri eta beneragarriak, berera biltzen ditu seme-alaba guztiak. Eskuartean dituen kontuak konpondu nahi ditu: amaren herentzia eta familiaren negozioa alegia, zeinak arrantzale-komunitate txiki hartako kide boteretsuena bihurtu duen. Agust du itxaropen bakarra, bere seme gazteena, Parisen enpresa-ikasketak egiten eta bere neska-lagun frantsesarekin bizi dena. Honek ikasketak amaitzean, Agust arrain-lantegiaren ardura hartzeko itzuliko dela sinetsita dago Thodur, egun Haraldur seme zaharrenaren eskuetan baitago, harekin ez da erabat fio ordea; baina Agustek etorkizunerako plan zeharo ezberdinak ditu. Badirudi mamuak itzuliak direla, eta senitarteko elkartzea ez da uste bezala gertatuko.
BIOGRAFIA
Reykjavik, 1966. Islandiako Arte Dramatikoko Eskolan ikasi zuen, islandiar belaunaldi berriko aktore sonatuen eta kritikariek mirestuenetako bat da. Antzerki-zuzendari eta enpresari gisa ezagunagoa da ordea: hamarretik gora antzerki-ekoizpen zuzendu ditu, nola Islandian, hala atzerrian. 2000. urtean, 101 Reykjavik lehen film luzea zuzendu zuen; Hafid, bigarrena da, eta oraingoz, azkena.
FITXA
Zuzendaria
Baltasar Kormákur
Gidoia
Baltasar Kormákur, Ólafur Haukur Símonarson
Argazkia
Jean-Louis Vialard
Muntaketa
Valdís Óskarsdóttir
Musika
Jón Ásgeirsson
Antzezleak
Gunnar Eyjólfsson, Kristbjörg Kjeld, Hilmir Snær Gudnason, Hélène de Fougerolles, Herdís Thorvaldsdóttir, Gudrún Gísladóttir
Salmentak
Flach-Pyramide International 5, rue du Chevalier de Saint-George 75008 Paris Tel