Zeelanda Berriko kostaldeko herrixka batean, maoriak euren burua Paikearen ondorengotzat daukate, bere kanoa irauli ondotik bale batek uharteraino eraman zuen arbasoa baita. Belaunaldiz belaunaldi, maoriek gizonezko bat aukeratu izan dute beti leinuko buruzagi izateko. Oinordeko berria hautatzekoa ordu heldu da, eta arazo bat dago: bikiak jaio dira, mutila eta neska, eta mutila hil egin da. Tribuaren oraingo buruzagia den Koro-k ez du onartu nahi bere biloba Pai buruzagi bihurtzea. Tribuaren ezbeharrak Pai jaio izanaren ondorio direla sinestuta dago Koro, eta neskak Koro munduan beste ezer baino gehiago maite duen arren, bere patua bete dadin aitonaren aurka eta mila urteko ohitura zaharren kontra borrokatu beharko du.
BIOGRAFIA
Niko Caro Zeelanda Berriko zinemaren zuzendari eta gidoilari original eta irudimentsuenetako bat da. Bere lehen film luzeak, Memory and Desire, Cannesko Kritikaren Asterako hautatu zuten 1998an eta urtebete geroago Film Onenaren saria jaso zuen bere jatorrizko herrian. Harrera ona izan duten laburrak ere egin ditu: Sure to Rise 1994an Cannesen eta Footage 1996an Venezian lehiatutakoek.
FITXA
Zuzendaria
Niki Caro
Gidoia
Niki Caro
Argazkia
Leon Narbey
Muntaketa
David Coulson
Musika
Lisa Gerrard
Antzezleak
Keisha Castle-Hughes, Rawiri Paratene, Vicky Haughton, Cliff Curtis, Grant Roa
Salmentak
The Works Portland House, 4th Floor 4 Great Portland Street London W1W 8QJ Tel.: