1956ko martxoaren 12an, Jesús de Galíndez izeneko gizon bat Manhattango hirigunean desagertu da. Erbesteratu errepublikarra berau eta New Yorken Eusko Jaurlaritzaren ordezkari denaren arrazoirik gabeko desagerpen honek politikaren maila gorenak astintzen ditu. Aurkako indarrak adimen-operazioen tauletan borrokatzen dute: Hoover eta FBIk bere historiako ikerketarik garestienetako bat hasiko dute Latinoamerikako bere politika-informatzaile onena zena desagertarazi duena nor den jakitearren. Rafael Leonidas Trujillo diktadore dominikarrak kasuak eragin dituen ondorioez kezkatuta, bahiketaren makineria korapilatsuan parte hartu duten den-denak hilko ditu.
BIOGRAFIA
Mexiko Hiriko Zine Trebakuntzarako Zentroan Zine-zuzendaritza ikasitakoa. 1985ean, Akademia Mexikarrak urteko dokumental onena izendatutako Elvira Luz Cruz: pena máxima erdibana idatzi eta zuzendu zuen. Gero, besteak beste, honako filmak idazkidetu eta zuzendu ditu, Ander eta Yul (1998), Zuzendaritza berrienaren Goya saria eskuratuko baitzuen 1990ean, Todo está oscuro (1997), La mafia en la Habana (2000) film dokumental luzea eta Algunas chicas doblan las piernas cuando bailan.
FITXA
Zuzendaria
Ana Díez
Gidoia
Ana Díez, Angel Amigo, Begoña Miñaur, Bernardo Belzunegui