Balzac et la petite tailleuse chinoise / The Little Chinese Seamstress (Balzac eta txinatar jostun gaztea)
Zabaltegi - Zinemaldien Gailurra
Txinak 70eko hamarkadaren hasieran Kultur Iraultzaren uztarripean jarraitzen du. Bi nerabe, Luo eta Ma, intelektualen seme-alabak, Tibeteko lurralde urrunetako eskualde galdu batera bidaltzen dituzte beren berreziketarako. Iritsi bezain pronto, gazteek nola edo hala bizimodua atera eta bere inguruaren kontra matxinatzen ikasiko dute. Egun batez, Luok eta Mak Jostun Zaharra eta bere biloba xarmagarria ezagutuko dituzte. Luo jostun gazteaz maitemindu da eta melodrama txinatarretan oinarritutako istorioak kontatuz neska hezitzea erabaki du... harik eta benetako altxor bat aurkituko duten arte: maleta bat, liburu atzerritarrez, eta beraz, argiro debekatutakoez betetakoa. Luok eta Mak egunez lan egin eta gauez ezkutuan irakurtzen dute, gero beren abentura berriak herriko biztanleei kontatu ahal izateko. Laster, Luok eta Mak herria utziko dute. Kultur Iraultza bukatu da.
BIOGRAFIA
Fujian (Txina), 1954. Bere berreziketarako 1971 eta 1974 bitartean Xichuango eskualdera eraman zuten. Maoren heriotzaren ondoren, 1984an Frantziara doa ikasketa-beka baten bidez. Txinan zuzentzen du bere lehen film laburra eta gero, Chine, ma douleur zuzentzen du, 1989ko Jean Vigo saria eskuratuko baitzuen, Tang le onzième eta Le mangeur de lune. Balzac et la petite tailleuse chinoise bere lehen eleberriaren egokitzapena da, eduki autobiografiko handikoa eta 2000ko neguan best-seller bat izan zena.
FITXA
Zuzendaria
Dai Sijie
Gidoia
Dai Sijie, Nadine Perront
Argazkia
Jean-Marie Dreujou
Muntaketa
Julia Gregory, Luc Barnier
Musika
Wang Pujian
Antzezleak
Zhou Xun, Chen Kun, Liu Ye, Wang Shuangbao, Cong Zhijun
Salmentak
TF1 International 1, quai du Point du Jour 92656 Boulogne Cedex Tel. 33 1 41 41