Estherren bizitzak une erabakiorra bizi du, Vincent, bere mutil-lagun berriarekin bikote iraunkor bat osatzekotan baitabil. Halaber, merkatuko iritzi-azterketen enpresa batean lanpostu bat eskuratzeko jo ta ke ari da lanean, bere eginkizunak primeran betez. Dena ezin hobe doa, ustekabean Estherrek bere gorputzarekiko jakin-min sutsua duela ohartuko den arte...
BIOGRAFIA
Parisko FEMISen diplomatua, Marian de Van zuzendari, gidoilari eta aktore ere bada, zineman François Ozonen Regarde la mer (1997) eta Sitcom (1998) pelikuletan protagonistarena eginaz, baita bere lehen zuzendari lana den Dans ma peau filman ere. Bien sous les rapports (1996), Alias (1998), eta Psy-Show (1999) film laburrak burutu ditu, halaber. Aipatu Ozonen gidoilarikide izana da bi alditan, Sous le sable (2001) eta 8 femmes (2002) lanetan.
FITXA
Zuzendaria
Marina De Van
Gidoia
Marina de Van
Argazkia
Pierre Barougier
Muntaketa
Mike Fromentin
Musika
Esbjörn Svensson Trio
Antzezleak
Marina de Van, Laurent Lucas, Léa Drucker, Thibault de Montalembert
Salmentak
Mercure Distribution 27, rue de la Butte aux Cailles 75013 Paris Tel. 33 1 44 16