Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > ARIANE ASCARIDE
ARIANE ASCARIDE

(Marsella, Frantzia, 1954) Aix-en-Provenceko Unibertsitatean soziologia ikasi ondoren, non gerora bere senarra izango zen Robert Guédiguian zinegilea ezagutuko zuen, Parisen kokatu zen, Arte Dramatikoko Kontserbatorio Nazionalean Pierre Vial, Antoine Vitez eta Marcel Bluwalekin ikasteko. Antzerkian Pierre Ascaride anaiarekin hasi zen, "Aventures, spectacles à domicile" antzeztuz. Film ezberdinetan rol txikiak egin ondoren, bere lehen rol garrantzitsua jokatu zuen, Robert Guédiguianek zuzendutako Dernier été-n, hau da zuzendari eta aktore bikoteak elkarrekin sortu dituen hamar filmen artean lehena. 80ko hamarkada osoan zehar eta 90ekoaren hasieran, Arianek Valentine eta Madeleine alabak zaindu eta hezi zituen, bakar-bakarrik senarraren filmetan parte hartuz eta, ondorioz, Guédiguianen proposamen oldarkorren irudi bereizgarria bihurtuz. 1995eko erdialdean, Marsellako L'Estaque itsas-auzoguneko bizimoduaren kronista horiek nazioarteko mailan ospea lortu zuten, Marius et Jeannette (Marius y Jeannette) elkarrekin egindako seigarren filmarekin. Cannesen aurkeztu zuten eta Arianek 1996ko Emakumezko Aktore Onenaren Césarra jaso zuen. Geroztik, senarrarekin ezezik beste zinegile batzuekin ere lan egin du, Dominique Cabrera, Olivier Ducastel, Jacques Martineau Alain Guesnier, Jean-Pierre Améris eta Jean-Louis Milési, tartean. Bere azken filmak Marie-Jo et ses deux amours (Robert Guédiguian), Ma vrai vie à Rouen (Olivier Ducastel eta Jacques Martineau) eta Lulu (Jean-Henri Roger) izan dira.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones