Alberto Elena (Madrid, 1958). Zinearen Historia eta Zientziaren Historia irakasten ditu, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Aurretik, UNEDeko (Madrid) irakaslea eta New School for Social Research-en (Nueva York) Research Fellow izan zen. "Secuencias. Revista de Historia del Cine" aldizkariko zuzendaria eta "New Cinemas", "Otrocampo" eta "Archivos de la Filmoteca"-ko Argitaratze-Batzordeetako kidea, zenbait zine erakusketa antolatu du eta nazioarteko zine jaialdi batzuetan (Berlín, Guadalajara, Ouagadougou...) epaimahaikidea izan da. Argitaratu dituen lanen artean, nabarmengarriak dira "El cine del Tercer Mundo. Diccionario de realizadores" (1993), "Cine e Islam" (1995), "Satyajit Ray" (1998), "Los cines periféricos (Africa, Oriente Medio, India)" (1999), "Ciencia, cine e historia" (2002, prentsan) eta "Abbas Kiarostami" (2002, prentsan). "Historia general del cine" (1995-1998; ed. Domínguez y Talens), eta "Storia del cinema mondiale" (1999-2001; ed. Brunetta) liburuetan parte hartu du, zineari buruzko beste aldizkari askoren artean.