Capturing the Friedmans
Andrew Jarecki
EEUU
Lehen begiratuan, Friedmandarrak ohiko familia amerikar bat dirudite. Senarra irakasle ezagun bat da, emaztea berriz, etxekoandrea, eta euren hiru seme-alabekin Great Neck-en (Long Island) bizi dira. Eskerrak Emate Egun batez, familia afaria prestatzen ari den bitartean, polizia etxean sartu, guztia goitik behera miatu eta Arnold aita, eta Jesse, 18 urteko semea atxilotuko ditu...
Lehen begiratuan, Friedmandarrak ohiko familia amerikar bat dirudite. Senarra irakasle ezagun bat da, emaztea berriz, etxekoandrea, eta euren hiru seme-alabekin Great Neck-en (Long Island) bizi dira. Eskerrak Emate Egun batez, familia afaria prestatzen ari den bitartean, polizia etxean sartu, guztia goitik behera miatu eta Arnold aita, eta Jesse, 18 urteko semea atxilotuko dituzte. Biak etxetik bilurtuta aterako dira, lorategian kazetari, foku, kamera eta kamioi-mordoaz inguratuta. Aita-semea pederastia akusaziopean kartzeleratuko dituzte. Familiak haien errugabetasuna aldarrikatzen du, baina Friedmandarrak bizilagunen haserrearen biktima izango dira. Capturing the Friedmans egiaren izaera labainkorra aztertzen duen dokumentala da, Ipar Amerikako historiaren kasu kriminal bitxietako baten ikuspegitik.