Son frère
/ His Brother
(Bere anaia)
Patrice Chéreau
Francia
Thomas hilzorian dago. Amore eman du. Heriotzaren zain geratzea erabaki du hemen, hondartzako etxe honetan, haurtzaroko etxean. Oraindik udan gaude. Sekula ez nuen pentsatu jendea udan hil zitekeenik. Nik uste nuen heriotza beti neguan zetorrela, hotza, zeru goibela eta eguraldi zakarra behar zituela. Baina konturatu nintzen eguzkiarekin ere ager zitekeela, egun argi betean. Ne...
Thomas hilzorian dago. Amore eman du. Heriotzaren zain geratzea erabaki du hemen, hondartzako etxe honetan, haurtzaroko etxean. Oraindik udan gaude. Sekula ez nuen pentsatu jendea udan hil zitekeenik. Nik uste nuen heriotza beti neguan zetorrela, hotza, zeru goibela eta eguraldi zakarra behar zituela. Baina konturatu nintzen eguzkiarekin ere ager zitekeela, egun argi betean. Negu honetan, Thomas ospitalean egon zenean, uste nuen dena beso eta hanken sorgortzearekin hasiko zela, uzkurduraren bat eta gero premiaren bat edukiko zuela, bat-bateko zerbait, zerbait ikaragarria. Ez ba. Horren ordez, kezkarik eza dago, halako hutsune bat, alferkeria, nolabaiteko uko egitea udaren beropean. Oraindik ere aurreikusi daitekeen, esperotako heriotz honek hondamena ekarriko du. Gure bizitza guztiak astindu, aldaraziko ditu, norako berri eta ezusteko baterantz. Heriotza hau gertakizunik garrantzitsuena izango da. Nire anaia hilzorian dago.