Friburgoko zine-jaialdiko zuzendaria 1948an Estrasburgon jaio zen. Metzeko Unibertsitatean kimika ikasi zuen, eta hiru urtez, 1974tik 1977ra bitartean Ekialdeko eta Erdialdeko Afrikan barrena bidaiatu zuen, irakasle eta kultur animatzaile gisa. Suitzan kokatua, egitasmo latinoamerikar eta afrikarrekin lotura duten GKE ezberdinetan lan egin zuen. 1984an, Friburgoko jaialdiarekin kolaboratzaile gisa aritu zen, hain zuzen afrikar, asiar eta latinoamerikar filmen inguruko aholkulari gisa, 1990ean zuzendari izendatu zuten arte.
Hirugarren Munduko zinemarekin kezkatuta, Suitzan herrialde horietako zinema erakusteko enpresa banatzaile bat sortu zuen. 1990az geroztik, dokumental afrikarrak hizpide dituen Les Films du Raphia elkartearen administrazio zuzendari da eta 1997tik, Suitzako Kanpo Ministerioaren Garapen eta Kooperazioko Zuzendaritzan zinema-aditu da. Montecinemaverità Fundazioaren adituen batzordeko kide da, Asia, Latinoamerika, Afrika eta Ekialdeko Europako filmak bultzatzeko sorturikoa.