Babesle
Ofizialak

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 54. Edizioa 2006  > Sailak eta filmak
Belodromoa
54. Edizioa 2006
Filmak
Filmak
Belodromoa
Belodromoa
Robots
Chris Wedge, Carlos Saldanha
 
Rodney Latorri, robot gazte eta asmatzaile aparta da, nonahiko robotak laguntzeko prest dagoena; eta Cappy, Rodneyk berehala gogoko duen robot-neska eder, dinamiko eta argia. Hauen ondoan, Rodneyrekin egoskortuta dagoen Ratchet enpresa-tirano ustela; Soldatzaile Nagusia, noraezean dabilen asmatzaile maisua; eta Biradera eta Piper buru dituzten Herdoilduak izeneko robot moldatu ...
Rodney Latorri, robot gazte eta asmatzaile aparta da, nonahiko robotak laguntzeko prest dagoena; eta Cappy, Rodneyk berehala gogoko duen robot-neska eder, dinamiko eta argia. Hauen ondoan, Rodneyrekin egoskortuta dagoen Ratchet enpresa-tirano ustela; Soldatzaile Nagusia, noraezean dabilen asmatzaile maisua; eta Biradera eta Piper buru dituzten Herdoilduak izeneko robot moldatu gabeen taldea. Biraderari aldian-aldian burua, besoak eta zangoak erortzen zaizkio, eta beti unerik desegokienetan gainera. Rodneyk Biraderaren etengabeko konponketa beharrak asetzen dituenez, lagun handiak egingo dira. Biraderaren arreba den Piperrek harri eta zur utziko ditu denak bere ausardia eta indarrarekin.
World Trade Center
Oliver Stone
AEB 
World Trade Center filmak John McLoughlin eta Will Jimenoren biziraupenaren eta erreskatearen benetako istorioa kontatzen du, 2001eko irailaren 11n jendea dorreetatatik kaleratzen lagundu eta gero World Trade Center eraikinen hondakinetan harrapatuta gelditu ziren New Yorkeko Portuko Agintaritzaren bi poliziena. Beren senideei zer gertatu zaien jakin nahian dabiltzan senitartek...
World Trade Center filmak John McLoughlin eta Will Jimenoren biziraupenaren eta erreskatearen benetako istorioa kontatzen du, 2001eko irailaren 11n jendea dorreetatatik kaleratzen lagundu eta gero World Trade Center eraikinen hondakinetan harrapatuta gelditu ziren New Yorkeko Portuko Agintaritzaren bi poliziena. Beren senideei zer gertatu zaien jakin nahian dabiltzan senitartekoak eta haiek topatu eta hondakinetatik atera zituen erreskate-taldea jarraitzen ditu pelikulak. Dorre bikiak eraitsi ondotik bakarrik hogei pertsona atera zituzten bizirik World Trade Center-etik. Jimeno eta McLoughlin hemezortzigarrena eta hemeretzigarrena izan ziren.
Click
Frank Coraci
AEB 
Michael Newman, aurrera egiten saiatu den lanpetutako arkitekto batek urrutiko kontrol bat erosi du, telebista eta estereoarentzat ezezik, ia-ia bere bizitza osoa ere kontrolatzeko aukera emango diona. Aurki, Michael botere-uholde honekin itsutu egingo da, zeinak, hitzez hitz, pastela edukitzea eta jatea ahalbidetzen baitio. Baina hartaz jabetu baino lehen, urrutiko kontrolak b...
Michael Newman, aurrera egiten saiatu den lanpetutako arkitekto batek urrutiko kontrol bat erosi du, telebista eta estereoarentzat ezezik, ia-ia bere bizitza osoa ere kontrolatzeko aukera emango diona. Aurki, Michael botere-uholde honekin itsutu egingo da, zeinak, hitzez hitz, pastela edukitzea eta jatea ahalbidetzen baitio. Baina hartaz jabetu baino lehen, urrutiko kontrolak bera programatuko du, alderantziz izan beharrean. Michaelek, izu-ikarak hartuta, behin eta berriz saiatu arren, ezin du gailua geldiarazi, eta honek erabakiko ditu zein gertakizun biziko dituen eta zeintzuk galduko dituen. Orduantxe hasiko da bere bizitza bete-betean estimatzen eta onartzen: onena, txarrena eta itsusiena.
Llach: La revolta permanent / Llach: the permanent revolt
Lluís Danès
Espainia 
1976ko martxoaren 3an Gasteizen, langile-batzar baten erdian, Poliziaren bala-erasoak bost hildako eta ehundik gora zauritu eragin zituen. Gau berean, amorrazioak jota, Llachek Trantsizioko kantarik adierazgarriena izango zena konposatu zuen: Campanades a morts. Gaur, hogeita hamar urte geroago, Lluís Llach Gasteizera itzuli da martxoaren 3ko biktimak gogoratuz kontzertu jende...
1976ko martxoaren 3an Gasteizen, langile-batzar baten erdian, Poliziaren bala-erasoak bost hildako eta ehundik gora zauritu eragin zituen. Gau berean, amorrazioak jota, Llachek Trantsizioko kantarik adierazgarriena izango zena konposatu zuen: Campanades a morts. Gaur, hogeita hamar urte geroago, Lluís Llach Gasteizera itzuli da martxoaren 3ko biktimak gogoratuz kontzertu jendetsu baten aurrean kanta horixe eskaintzera. Espazioan eta denboran zehar eginiko bidaia, Llach beraren musika eta hitzak gidari direla, zeinean oroitzapen autobiografikoak gertakari hauen protagonisten irudi eta testigantzekin tartekatzen diren. Hau kanta baten istorioa da, berau idatzi zuen pertsonaren erretratua eta inspirazio-iturri izan ziren gertaeren kronika. Ahanzturaren aurkako garrasia eta errebolta etengaberako eskakizuna.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea