tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 54. Edizioa 2006  > Sailak eta filmak
Volver / Return (Itzuli)
FIPRESCI Sari Nagusia
Agustín Almodóvar, Esther García, Yohana Cobo, Lola Dueñas: Volver
Foto: SSIFF

Emakumezkoen hiru belaunaldik haize solanoaren, suaren, eromenaren, sineskeriaren eta baita heriotzaren aurrean ere bizirik diraute ontasunari, gezurrei eta bizitasun mugagabe bati esker. Honakoak dira, Raimunda, langabe batekin ezkondua eta alaba nerabe bat duena. Sole, haren ahizpa, ile-apaintzailea da ogibidez. Eta bere senarrarekin sute batean hildako euren ama. Pertsonaia hau lehenbizi bere ahizpari eta gero Soleri agertuko zaie, halere, konpondu beharreko kontuak Raimunda alabarekin zeuzkan eta herriko bere bizilagunarekin, Agustinarekin. Bizidunak eta hildakoak elkarrekin bizi dira arazorik gabe. Almodóvarren jaioterri den Mantxako heriotzaren kulturari buruzko pelikula da, bertakoek naturaltasun miresgarriz bizi dutena. Hildakoak euren bizitzetan irauteko modua, bere errituen aberastasuna eta gizatasuna direla eta, ez dira sekula santan hilko.
BIOGRAFIA
2006ko Arteen Asturiasko Printzea saridun Pedro Almodóvarrek 2000. urtean Atzerriko Film Onenaren Oscarra lortu zuen Todo sobre mi madre (1999) filmaz eta Jatorrizko Gidoi Onenaren Oscarra Hable con ella (2002) lanari esker. La mala educación (2004) pelikulak Cannes zabaldu zuen, eta jaialdi berean, Volver (2006) filmak Gidoi Onenaren eta Emakumezko Aktore Onenaren Sariak jaso zituen (sei protagonistentzat). Almodóvarren jardunbide joriaren arrakasten zerrendari jarraipena ematen zaio hartara, 1980ko Donostiako Zinemaldian aurkezturiko Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón lanarekin hasitakoari.
FITXA
Zuzendaria
Pedro Almodóvar
Gidoia
Pedro Almodóvar
Argazkia
José Luis Alcaine
Muntaketa
José Salcedo
Musika
Alberto Iglesias
Antzezleak
Penélope Cruz, Carmen Maura, Lola Dueñas, Blanca Portillo, Yohana Cobo, Chus Lampreave
Iraupena
122 m.
Herrialdea
Espainia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea