Babesle
Ofizialak

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 54. Edizioa 2006  > Sailak eta filmak
Made in Spain
54. Edizioa 2006
Filmak
Filmak
Made in Spain
Made in Spain
Dies d’agost / August Days (Abuztuko egunak)
Marc Recha
Espainia 
Kazetari batek maiz hitz egiten zion garai bati buruz idazteko dokumentazio eta material bila hilabeteetan lanez gainezka aritu ondoren, Marcek bere anaia Davidi hots egin dio oporretara joateko. Marcek ezin du deskonektatu ordea, eta Davidek Hegoalderago eramango du, diotenez, jendea oso urrunetik datorren toki bateraino, katuen antzeko biboteak dituen arrain bat harrapatzera....
Kazetari batek maiz hitz egiten zion garai bati buruz idazteko dokumentazio eta material bila hilabeteetan lanez gainezka aritu ondoren, Marcek bere anaia Davidi hots egin dio oporretara joateko. Marcek ezin du deskonektatu ordea, eta Davidek Hegoalderago eramango du, diotenez, jendea oso urrunetik datorren toki bateraino, katuen antzeko biboteak dituen arrain bat harrapatzera. Paraje ezezagun batean barneratuko dira, bertan euren aitona-amonek abentura ugari bizi izan zituztela jakin gabe, eta noraezean dabiltzan pertsonaiak topatuko dituzte paradisu galdu batean murgilduz.
Los 2 lados de la cama / Both Sides of the Bed (Ohearen 2 aldeak)
Emilio Martínez-Lázaro
Espainia 
Hiru urte igaro eta geure protagonistak zentzatu egin dira. Javier Martarekin ezkontzera doa, hark konpromisoari zion beldurraz osatzea lortu duen mediku gaztea berau. Pedro bere neska-lagun berriarekin, Raquelekin txora-txora eginda dago eta honekin azkenik etorkizun bat eraiki dezaketela uste du. Rafa ere Pilarrekin zoriontsu dela dirudi, neskak maitatu eta zaindu ezezik, est...
Hiru urte igaro eta geure protagonistak zentzatu egin dira. Javier Martarekin ezkontzera doa, hark konpromisoari zion beldurraz osatzea lortu duen mediku gaztea berau. Pedro bere neska-lagun berriarekin, Raquelekin txora-txora eginda dago eta honekin azkenik etorkizun bat eraiki dezaketela uste du. Rafa ere Pilarrekin zoriontsu dela dirudi, neskak maitatu eta zaindu ezezik, estilo berezi batez berrezitu ere egiten baitu. Haatik, Raquel eta Martak asmo ezberdinak dituzte euren bikoteen egonkortasuna arriskuan jartzen dutenak. Pilarrek amorante ezezagun batekin berriro maitasunaren poza berreskuratuko du, eta hau ere berrezitzen saiatuko du, nola ez, bere erara. Eta egoera gehiago korapilatzearren, mutilen bizitzan emakume berri bat azalduko da: Carlota, goxoa, ezustez betea, jostalaria eta originala, eta honengatik, jakina, burua galduko dute (bai, zentzudun bihurtzeko zorian zuten horixe).
Los aires difíciles / Rough Winds (Aire zailak)
Gerardo Herrero
Espainia 
Berrogei urteko Juan Olmedo hondoratze batetik bizirik atera da eta bertatik bere iloba eta adimen urriko bere anaia salbatu ahal izan ditu. Beste hiri batean, atzean utzi du iragana, Atlantikoko cadiztar kostaldea astintzen duen haizea bezain lazgarri eta apetatsua, eta toki horixe aukeratu du bere oroitzapenetatik ihes egiteko. Munduko bazter honetan, Maribel bere neskamearen...
Berrogei urteko Juan Olmedo hondoratze batetik bizirik atera da eta bertatik bere iloba eta adimen urriko bere anaia salbatu ahal izan ditu. Beste hiri batean, atzean utzi du iragana, Atlantikoko cadiztar kostaldea astintzen duen haizea bezain lazgarri eta apetatsua, eta toki horixe aukeratu du bere oroitzapenetatik ihes egiteko. Munduko bazter honetan, Maribel bere neskamearen ezusteko laguntzarekin, eta Sara, bera bezalaxe iritsi berria den ?arrotz? batenarekin, oinazetzen duten oroitzapen horiei aurre egin beharko die Juanek: bere koinatarekin izandako amodio sekretu eta ezinezkoa, eta gehien maite eta gorroto zuen anaiaren heriotzaren misterioa: Damián.
AzulOscuroCasiNegro / DarkBlueAlmostBlack (UrdinIlunaIaBeltza)
Daniel Sánchez Arévalo
Espainia 
Jorgek aitaren lana oinordetzan jaso du hark garun-infartu bat jasan duenean. Hala ere, saihestezina dirudien zoriaren aurka borrokatuko du. Azken urteetan, bere lana betetzen, aita zaintzen eta karrera bat ikasten saiatu da. Orain beste lan bat aurkitzeko ahaleginean dabil. Antonio bere anaiaren bitartez, Paula ezagutuko du, gauza guztiekin arduratsu sentitzeari utzi eta bere ...
Jorgek aitaren lana oinordetzan jaso du hark garun-infartu bat jasan duenean. Hala ere, saihestezina dirudien zoriaren aurka borrokatuko du. Azken urteetan, bere lana betetzen, aita zaintzen eta karrera bat ikasten saiatu da. Orain beste lan bat aurkitzeko ahaleginean dabil. Antonio bere anaiaren bitartez, Paula ezagutuko du, gauza guztiekin arduratsu sentitzeari utzi eta bere desioei aurre ematera bultzatuko duena, besteek berarengandik espero dutena alde batera utziz. Gauzak bestela izan zitezkeen orduan? edo ez. AzulOscuroCasiNegro gogo-aldarte bat da, etorkizun zalantzagarri bat, kolore bat. Batzutan ezagutzen ez dugun kolore bat da, bakoitzaren argi, ikuspegi eta jarreraren arabera, aldatu egiten dena. Askotan oker gaudela gogorarazten digun kolore bat, eta batzuetan gauzak ez direla begiratu hutsez dakusagun kolore horretakoak.
Bienvenido a casa / Welcome Home (Ongi etorri etxera)
David Trueba
Espainia 
Eva eta Samuel elkarrekin bizitzera joan berri den maitemindutako bikotea da. Samuelek informazio orokorreko aldizkari batean argazkilari-lana aurkitzen du. Bertan lankide berriak ezagutuko ditu: gertakari-erredaktore den neska erakargarria, gogortutako zine-kritikaria, ekonomia-berriemaile atipikoa, kirol-kazetari zaildua eta musika atala daraman kantautore zapuztua. Horiek gu...
Eva eta Samuel elkarrekin bizitzera joan berri den maitemindutako bikotea da. Samuelek informazio orokorreko aldizkari batean argazkilari-lana aurkitzen du. Bertan lankide berriak ezagutuko ditu: gertakari-erredaktore den neska erakargarria, gogortutako zine-kritikaria, ekonomia-berriemaile atipikoa, kirol-kazetari zaildua eta musika atala daraman kantautore zapuztua. Horiek guztiak inguruan dituela, Samuelek Evarekin bizitzean sortuko zaizkion zailtasunak gainditzen saiatuko da, bikote izateko zeregin gaitz horretan bere amodioari eusten. Beti zelatari eta babesle den bere amak iraganeko bere akats uste dituenak semeak errepikatu ez ditzan zainduko du. Iragana, hain zuzen, Samuelen bila etorriko da Nievesekin, haurtzaroko lagun batekin berriro elkartu orduko. Baina dena korapilatzen hasiko da Evak Samueli haurdun dagoela aitortzen dionean.
La buena voz / The Good Voice (Ahots ona)
Antonio Cuadri
Espainia 
Bihotzeko arazoak dituen berrogeita hamar urte inguruko Pepe taxilaria asper-asper eginda dago, baina bizitza errotik aldatzera doakio. Hogei urteko seme bat daukala jakin du, bere emaztearen lagunik onenarekin izandako aspaldiko harreman baten ondorioz. Jordi, Peperen ume naturala, bere aitaren bizitzan zurrunbilo baten modura sartuko da. Argia, homosexuala, maitemindua, serop...
Bihotzeko arazoak dituen berrogeita hamar urte inguruko Pepe taxilaria asper-asper eginda dago, baina bizitza errotik aldatzera doakio. Hogei urteko seme bat daukala jakin du, bere emaztearen lagunik onenarekin izandako aspaldiko harreman baten ondorioz. Jordi, Peperen ume naturala, bere aitaren bizitzan zurrunbilo baten modura sartuko da. Argia, homosexuala, maitemindua, seropositiboa eta bizizale amorratua da. Jordi bere aita ezezagunari hurreratzen zaio zalantza askorekin, Pepek ez du haientzako erantzunik ordea. Alabaina, sakrifizioak, egiak eta maitasunak aurreiritzi guztiak aldarazi ditzakete.
Cuadernos de contabilidad de Manolo Millares / The Accounting Ledgers of Manolo Millares (Manolo Millaresen kontabilitate-koadernoak)
Juan Millares Alonso
Espainia 
Cuadernos de contabilidad de Manolo Millares dokumentalak espainiar margolaritza garaikideko artista handi eta sakonenetako baten haurtzaroa eta gaztaroa, pertsona nola pintore prestakuntza-urteak kontatzen ditu. Urte hauetako kontakizuna Manolo Millaresek berak oroitzapen moduan idatzita dago IVAMek 1998an argitaratutako kontabilitate-koaderno batzuetan. Horrez gain, bizirik d...
Cuadernos de contabilidad de Manolo Millares dokumentalak espainiar margolaritza garaikideko artista handi eta sakonenetako baten haurtzaroa eta gaztaroa, pertsona nola pintore prestakuntza-urteak kontatzen ditu. Urte hauetako kontakizuna Manolo Millaresek berak oroitzapen moduan idatzita dago IVAMek 1998an argitaratutako kontabilitate-koaderno batzuetan. Horrez gain, bizirik dauden Millaresen anaien oroitzapenak erakusten ditu, baita harekin harremana izandako beste zenbait pertsonaia ere, eta Errepublikako, Gerra Zibileko eta gerraosteko Kanariar Uhartetako giro artistikoa islatzen dutenak.
La dama boba / Lady Nitwit (Dama inozoa)
Manuel Iborra
Espainia 
La dama boba XVII. mendean giroturik dago eta garaiko gizarte matxista oso era ezberdinean saihesten duten bi ahizpen istorioa da. Bata, liburuen bitartez, eta bestea, tuntunarena eginez. Ordea, bi ezkongaien etorrerak bata-bestearekin lehian jarriko ditu. Norgehiagokak eta amodioak euren benetako nortasunak azaleratuko dituzte eta inozoena azkarrena gertatuko da.
La dama boba XVII. mendean giroturik dago eta garaiko gizarte matxista oso era ezberdinean saihesten duten bi ahizpen istorioa da. Bata, liburuen bitartez, eta bestea, tuntunarena eginez. Ordea, bi ezkongaien etorrerak bata-bestearekin lehian jarriko ditu. Norgehiagokak eta amodioak euren benetako nortasunak azaleratuko dituzte eta inozoena azkarrena gertatuko da.
Estrellas de La Línea / The Railroad All-Stars (La Líneako izarrak)
Chema Rodríguez
Espainia 
Valeria, Vilma, Mercy eta gainerako lankideak modu duin batez tratatu ditzaten eta egunero pairatzen duten indarkeria amaitu dadin amesten dute. Prostituta guatemalarrak dira, zerbitzuko bi dolar kobratzen duten prostitutak. La Línean lan egiten dute, Ozeano Barerantz hiriburua zeharkatzen duen trenbidearen ondoan. Euren arazoez, Poliziaren jazarpenaz eta zigortu gabeko hilket...
Valeria, Vilma, Mercy eta gainerako lankideak modu duin batez tratatu ditzaten eta egunero pairatzen duten indarkeria amaitu dadin amesten dute. Prostituta guatemalarrak dira, zerbitzuko bi dolar kobratzen duten prostitutak. La Línean lan egiten dute, Ozeano Barerantz hiriburua zeharkatzen duen trenbidearen ondoan. Euren arazoez, Poliziaren jazarpenaz eta zigortu gabeko hilketen gainean ohartarazteko, futbol-talde bat osatu zuten, asteetan entrenatu eta bertako txapelketa batean izena eman zuten, prostitutak izateagatik bertatik bota zituzten arren. Kanporatzeak herrialdean eztabaida bizia piztu zuen, arbuioak eta aldeko elkartasuna, gauetik egunera euren bizitzak aldarazi zituztenak. Hauxe da beren istorioa.
Honor de cavalleria
Albert Serra
Espainia 
On Kixote eta Santxo abentura bila noraezean zaldiz dabiltza. Bidean gai espiritualez, zaldunezkoez, praktikoez... eztabaidatzen dute eta euren adiskidetasunean sakontzen dute. Cervantesen On Kixoteren egokitzapen libre honen filmaketa bitartean, talde tekniko-artistikoa ibilaldi zinematografikoan ez ezik, bizi-bidaian ere murgildu zen, protagonista birekin paraleloan, eta peli...
On Kixote eta Santxo abentura bila noraezean zaldiz dabiltza. Bidean gai espiritualez, zaldunezkoez, praktikoez... eztabaidatzen dute eta euren adiskidetasunean sakontzen dute. Cervantesen On Kixoteren egokitzapen libre honen filmaketa bitartean, talde tekniko-artistikoa ibilaldi zinematografikoan ez ezik, bizi-bidaian ere murgildu zen, protagonista birekin paraleloan, eta pelikularen gai nagusia bi bidaia hauen bat-egitea izango da.
Isiltasun kalea / Calle Silencio / Silence Street (Isiltasun kalea)
Juan Miguel Gutiérrez
Espainia 
Kalea bai toki magikoa, eta gogorra aldi berean. Zarata oldarkorrez betetako ohian horretan loratzen dira ahotsak, batzuetan leun, bestetan urratu. Eta guztiek aurkitzen dute jokalekurik bereziena.
Kalea bai toki magikoa, eta gogorra aldi berean. Zarata oldarkorrez betetako ohian horretan loratzen dira ahotsak, batzuetan leun, bestetan urratu. Eta guztiek aurkitzen dute jokalekurik bereziena.
La leyenda del tiempo / The Legend of Time (Denboraren kondaira)
Isaki Lacuesta
Espainia 
La leyenda del tiempo filmak Isra ume ijitoaren istorioa irudikatzen du, aita hil zitzaionetik sekula kantatu ezin izan duena, flamenko-kantarien usadioaren partaide izaki eta noizbait bere sorleku La Islatik urrun bidaitzeko ametsarekin bizi den arren; eta baita Makikoren istorioa ere, La Islara bidaian datorrena, arrotz zaizkion tradizio eta bizitza ulertzeko modu horiek bere...
La leyenda del tiempo filmak Isra ume ijitoaren istorioa irudikatzen du, aita hil zitzaionetik sekula kantatu ezin izan duena, flamenko-kantarien usadioaren partaide izaki eta noizbait bere sorleku La Islatik urrun bidaitzeko ametsarekin bizi den arren; eta baita Makikoren istorioa ere, La Islara bidaian datorrena, arrotz zaizkion tradizio eta bizitza ulertzeko modu horiek bereganatzeko asmoz, bere aitaren gaisotasunak pizten dizkion ezin adierazizko zirrarei aurre egiteko aukera emango diotelakoan. Bi pertsonaia, oraindik ezjakin badira ere, iragankortasun egoeran bete-betean murgilduta daudenak, beste pertsona batzutan bihurtzeko zorian.
Los managers / The Managers (Managerrak)
Fernando Guillén Cuervo
Espainia 
Maca eta Rena ?pelotazoa? eman nahian dabiltzan ez lanbiderik ez bestelako egitekorik ez duten berrogei urte inguruko bi tipo dira. Telebistako lehiaketa batean abeslari-izar berrien bila dabiltzala jakin orduko, Pipo eta David gazteen manager egingo dira, berehala "Los Reyes del King" bihurtuko dituztenak. Taberna, bingo eta bestelako alproja-zulotan kantatu ondoren, La Rota e...
Maca eta Rena ?pelotazoa? eman nahian dabiltzan ez lanbiderik ez bestelako egitekorik ez duten berrogei urte inguruko bi tipo dira. Telebistako lehiaketa batean abeslari-izar berrien bila dabiltzala jakin orduko, Pipo eta David gazteen manager egingo dira, berehala "Los Reyes del King" bihurtuko dituztenak. Taberna, bingo eta bestelako alproja-zulotan kantatu ondoren, La Rota ezagutuko dute, hegoaldeko kostaldean zehar bira bat antolatuko dien folklorika erretiratu eta iluna berau. Horrela, erotzeko moduko road movie bati ekingo diote, non arrakasta-ametsa izaki arraroez betetako amesgaizto bilakatuko zaien: Tom Jonesen klonak, porno-izarrak, arabiar argieginak, marine psikopatikoak, animatzaile erakargarriak, zinegotzi ustelak eta estralurtarrak.
Pobladores / Inhabitants
Manuel García Serrano
Espainia 
Uda dator eta ikasturtea amaitu da. Vallecas Villa (Madril) ikastetxe publikoko Karlita ikaslea bere jaioterri Ekuadorrera doa oporretan. Karlitaren ikaskide baten ahizpa zaharrena ere, Soraya, etxera itzuliko da: Marokora. Neska hauen bitartez pertsona askok euren sustraiak atzean uzteko arrazoien berri izango dugu. Pobladores ez da inmigrazioari buruzko beste pelikula bat, ez...
Uda dator eta ikasturtea amaitu da. Vallecas Villa (Madril) ikastetxe publikoko Karlita ikaslea bere jaioterri Ekuadorrera doa oporretan. Karlitaren ikaskide baten ahizpa zaharrena ere, Soraya, etxera itzuliko da: Marokora. Neska hauen bitartez pertsona askok euren sustraiak atzean uzteko arrazoien berri izango dugu. Pobladores ez da inmigrazioari buruzko beste pelikula bat, ez baitu hori hizpide bakarra. Herrialde desberdinetako pertsonez dihardu, oso antzeko motibazioak eta kezkak dituztenak, ordea. Pertsonaiek ez dute pena eman nahi, itxaropena baizik, ez dute errukirik nahi, elkar ulertzea baino, eta euren bizipenen bitartez, etorkin askoren errealitatea azaltzen dute, Europara etorkizun hobeago baten bila datozenak, ez karitate bila.
Remake
Roger Gual
Espainia - Argentina 
Orain dibortziatuta dauden bi bikote duela hogei urte komunako bizimoduan izan ziren mendialdeko masiara itzuli dira Maxek gonbidatuta, bertan gelditu zen lagun bakarra berau. Orain hogeita hamar urte inguru dituzten horien hiru seme-alabak ere oroitzapen gazi-gozoz beteriko leku horretara joan dira. Euren bizitzak ez dira uste bezala gertatu, eta asteburu horretan frustrazio e...
Orain dibortziatuta dauden bi bikote duela hogei urte komunako bizimoduan izan ziren mendialdeko masiara itzuli dira Maxek gonbidatuta, bertan gelditu zen lagun bakarra berau. Orain hogeita hamar urte inguru dituzten horien hiru seme-alabak ere oroitzapen gazi-gozoz beteriko leku horretara joan dira. Euren bizitzak ez dira uste bezala gertatu, eta asteburu horretan frustrazio eta desengainu asko emango dira ezagutzera, gazteenentzat bereziki. Maxek gonbidapenerako baliatu duen aitzakia etxeaz agurtzea da, hau saltzea erabaki baitu nekazal turismoko ostatu bihurtzeko; ordea, nagusien kasuan, garai zaharrak gogora ekartzeko parada izango da: gaua Super 8ko pelikulak ikusten igaroko dute eta gazteek, bizi izandakoak barrez hartzen dituzten arren, aurkitutako pelikulen "remake" bat egitea proposatuko dute.
Segundo asalto / Round Two (Bigarren erasoaldia)
Daniel Cebrián
Espainia 
Angelek hogei urte eskas ditu, ordukako lan bat, lagun gutxi eta etorkizun gutxiko boxeo jarduera. Vidal, argentinarra, boxeolari ohia eta banketxe-lapur profesionala, bere bizitzan sartu da. Orduz gero, Angelek bere inguruko bizitza arruntaren edo Vidalek eskaintzen dion etorkizunaren artean aukeratu beharko du: diru erraza, emozio indatsuak, errespetua eta onarpena. Angelen ...
Angelek hogei urte eskas ditu, ordukako lan bat, lagun gutxi eta etorkizun gutxiko boxeo jarduera. Vidal, argentinarra, boxeolari ohia eta banketxe-lapur profesionala, bere bizitzan sartu da. Orduz gero, Angelek bere inguruko bizitza arruntaren edo Vidalek eskaintzen dion etorkizunaren artean aukeratu beharko du: diru erraza, emozio indatsuak, errespetua eta onarpena. Angelen unibertso hauskorra guztiz osatuko da behin betikoz nor den eta nor izan nahi duen erabakitzen duenean.
La silla / The Chair (Aulkia)
Julio Wallovits
Espainia 
Berrogei urte inguruko gizon batek bere larritasun, beldur eta galera guztien errepasoa egiten du, geratzen zaion hori edukitzera zerk eraman duen... ez baitu ezer bere-berea denik. Itobeharrez betetako korapilo baten erdian, irtenbiderik gabe, gizonak hiriko antzinatekoen denda batean Bauhaus aulki baten imitazioa aurkitzen du, eta hartan jartzen du aldatzeko duen fede osoa. A...
Berrogei urte inguruko gizon batek bere larritasun, beldur eta galera guztien errepasoa egiten du, geratzen zaion hori edukitzera zerk eraman duen... ez baitu ezer bere-berea denik. Itobeharrez betetako korapilo baten erdian, irtenbiderik gabe, gizonak hiriko antzinatekoen denda batean Bauhaus aulki baten imitazioa aurkitzen du, eta hartan jartzen du aldatzeko duen fede osoa. Alabaina, aulkia erosteko diru bila doan bitartean, aulkia beste pertsona bati saltzen diote.
Tirante El Blanco / Tirant Lo Blanch-The Maidens’ Conspiracy
Vicente Aranda
Espainia - Britania Handia 
Tirante El Blanco zaldun ospetsuak Bizantzioko enperadorearen enkargua jaso du Konstantinoplako hiria turkiarren setiotik askatu dezan. Tirantek Inperioak bere gain jarritako esperantza militarrei uste bezala erantzun die. Bere gizonak almogavare ankerren antzekoak dira eta bera turkiarrak kopuruz gehiago izateari inolako beldurrik ez dion estratega abila. Irabazten dakienez, i...
Tirante El Blanco zaldun ospetsuak Bizantzioko enperadorearen enkargua jaso du Konstantinoplako hiria turkiarren setiotik askatu dezan. Tirantek Inperioak bere gain jarritako esperantza militarrei uste bezala erantzun die. Bere gizonak almogavare ankerren antzekoak dira eta bera turkiarrak kopuruz gehiago izateari inolako beldurrik ez dion estratega abila. Irabazten dakienez, irabazi egiten du, eta ondoren, bere garaipena Carmesinak bere-berea duen hori eman diezaion erabili beharko du: neskaren birjintasuna. Carmesina -ume bat, kasik- izango da Inperioaren oinordeko bakarra ziur aski. Tirante gaztea eta erakargarria da, eta bere ustetan, guztiz garaiezina. Akats bakarra dauka: Tirantek ez du jatorri noblerik.
El triunfo / El Triunfo: The Beat of the Streets (Arrakasta)
Mireia Ros
Espainia 
80ko hamarkada. Gandhi, Fontán eta Andrade legionario ohiek bizirik irautea lege duen auzunea kontrolpean daukate; eta bertan, Nen eta honen lagun Palito, Topo eta Tostao rumbaren munduan arrakasta lortzeko irrikitan daude. Nenen aita, El Guacho ezizenez, rumba abeslari handi bat izan zen, baina haren oroimena besterik ez zaio geratzen. Nenek haren desagerpenaren arrazoien ber...
80ko hamarkada. Gandhi, Fontán eta Andrade legionario ohiek bizirik irautea lege duen auzunea kontrolpean daukate; eta bertan, Nen eta honen lagun Palito, Topo eta Tostao rumbaren munduan arrakasta lortzeko irrikitan daude. Nenen aita, El Guacho ezizenez, rumba abeslari handi bat izan zen, baina haren oroimena besterik ez zaio geratzen. Nenek haren desagerpenaren arrazoien berri jakingo du eta horretan Chata bere amaren eta Gandhi, auzoko nagusiaren arteko harremanak izan zuen eragina. Mendeku gogoa arrakasta lortzeko irrikarekin nahastuko zaio orduan.
Veinte años no es nada / Twenty Years Is Nothing (Hogei urte ez da ezer)
Joaquín Jordá
Espainia 
Veinte años no es nada pelikulak gure herriko azken hogeita bost urteetako historia berregin asmo du, 70eko hamarkada bukaeran Numax fabrikako ahalegin autogestionarioaren protagonisten bizi-ibilbidetik abiatuz. Joaquín Jordák 1979an gertakizun hari buruzko argibideak bilduz filmaturiko Numax presenta... pelikularen amaierako sekuentzia da film berriaren abiapuntua, zeinean ...
Veinte años no es nada pelikulak gure herriko azken hogeita bost urteetako historia berregin asmo du, 70eko hamarkada bukaeran Numax fabrikako ahalegin autogestionarioaren protagonisten bizi-ibilbidetik abiatuz. Joaquín Jordák 1979an gertakizun hari buruzko argibideak bilduz filmaturiko Numax presenta... pelikularen amaierako sekuentzia da film berriaren abiapuntua, zeinean pertsona haiek geroztik izandako bizimodua kontatzen zaigun. Langile hauek hogeita bost urte hauetan utzitako arrastoek, industri birmoldaketaren garai latzak bizi izan zituen langile-klase eta belaunaldiaren erretratu zehatza eskaintzen digute eta honez gain, haien esperientzia gure herriko azken urteetako historia bizia berrikusteko eta deskribatzeko baliagarri zaigu. Kontua, azken finean, duela mende laurdena Numax presenta? filmarekin irekitako zirkulua ixtea da.
La vida secreta de las palabras / The Secret Life of Words (Hitzen bizitza sekretua)
Isabel Coixet
Espainia 
Itsasoaren erdian isolatutako toki bat. Gizonezkoek soilik lan egiten duten petrolio-plataforma batean istripu bat gertatu da. Bere iragana ahaztu nahian dabilen emakume bakarti eta misteriotsu bat petrolio-plataformara eramango dute bolada batez itsu geratu den gizon bat zaindu dezan. Bien artean gertutasun bitxi bat hozituz doa, sekretu, egi, gezur, umore eta saminez beteriko...
Itsasoaren erdian isolatutako toki bat. Gizonezkoek soilik lan egiten duten petrolio-plataforma batean istripu bat gertatu da. Bere iragana ahaztu nahian dabilen emakume bakarti eta misteriotsu bat petrolio-plataformara eramango dute bolada batez itsu geratu den gizon bat zaindu dezan. Bien artean gertutasun bitxi bat hozituz doa, sekretu, egi, gezur, umore eta saminez beteriko lotura bat, eta bertatik ez dira, ez bata ez bestea, ondoriorik gabe aterako, beren bizitzak betirako aldatu baitira.
Volver (Itzuli)
Pedro Almodóvar
Espainia 
Emakumezkoen hiru belaunaldik haize solanoaren, suaren, eromenaren, sineskeriaren eta baita heriotzaren aurrean ere bizirik diraute ontasunari, gezurrei eta bizitasun mugagabe bati esker. Honakoak dira, Raimunda, langabe batekin ezkondua eta alaba nerabe bat duena. Sole, haren ahizpa, ile-apaintzailea da ogibidez. Eta bere senarrarekin sute batean hildako euren ama. Pertsonaia ...
Emakumezkoen hiru belaunaldik haize solanoaren, suaren, eromenaren, sineskeriaren eta baita heriotzaren aurrean ere bizirik diraute ontasunari, gezurrei eta bizitasun mugagabe bati esker. Honakoak dira, Raimunda, langabe batekin ezkondua eta alaba nerabe bat duena. Sole, haren ahizpa, ile-apaintzailea da ogibidez. Eta bere senarrarekin sute batean hildako euren ama. Pertsonaia hau lehenbizi bere ahizpari eta gero Soleri agertuko zaie, halere, konpondu beharreko kontuak Raimunda alabarekin zeuzkan eta herriko bere bizilagunarekin, Agustinarekin. Bizidunak eta hildakoak elkarrekin bizi dira arazorik gabe. Almodóvarren jaioterri den Mantxako heriotzaren kulturari buruzko pelikula da, bertakoek naturaltasun miresgarriz bizi dutena. Hildakoak euren bizitzetan irauteko modua, bere errituen aberastasuna eta gizatasuna direla eta, ez dira sekula santan hilko.
La zona / The Zone (Zona)
Carlos Rodríguez
Espainia 
Lidia, Nastia eta Andrei Txernobilgo katastrofeak kutsaturiko zonaldeetan bizi diren hiru haur ukrainar dira. Istripua gertatu eta askoz geroago jaioak izan arren, hirurek daukate Txernobileko Ziurtagiria, estatuko zenbait laguntza eta diru-laguntzetarako aukera ematen dien txartel bat, nahiz eta jaiotzetik euren bizitzetan betirako arrastoa uzten duen zama ere baden. Historiak...
Lidia, Nastia eta Andrei Txernobilgo katastrofeak kutsaturiko zonaldeetan bizi diren hiru haur ukrainar dira. Istripua gertatu eta askoz geroago jaioak izan arren, hirurek daukate Txernobileko Ziurtagiria, estatuko zenbait laguntza eta diru-laguntzetarako aukera ematen dien txartel bat, nahiz eta jaiotzetik euren bizitzetan betirako arrastoa uzten duen zama ere baden. Historiako istripu nuklear larriena gertatu eta hogei urte geroago, hiru neska-mutiko hauen bizitzen erretratua zirriborratzen da.
Zulo / Hole
Carlos Martín Ferrera
Espainia 
Miguel zulo batean esnatu da zergatik ez dakiela. Hasiera batean nahaste bat dirudiena, gero egia latz bihurtuko da. Ikus ditzakeen bi pertsona txanodun bakarrekin inolako negoziazio eta harreman aukerarik gabe, Miguelek etsipen-prozesu bati ekin eta fisikoki eta psikologikoki bizirik irauteko borrokatu beharko du.
Miguel zulo batean esnatu da zergatik ez dakiela. Hasiera batean nahaste bat dirudiena, gero egia latz bihurtuko da. Ikus ditzakeen bi pertsona txanodun bakarrekin inolako negoziazio eta harreman aukerarik gabe, Miguelek etsipen-prozesu bati ekin eta fisikoki eta psikologikoki bizirik irauteko borrokatu beharko du.
Bienvenido Mister Kaita / Welcome Mister Kaita (Ongi etorri Mister Kaita)
Albert Albacete
Espainia 
Zer ari da gertatzen Afrikan Mendebalderako inmigrazio jendetsuarekin? Nola ari da aldatzen herrialde hauetako bizimodua? Bienvenido Mister Kaita afrikar kontinenteko jatorriko herrialdeetan emigrazioak eragindako ondorioen ikuspegi egiazale eta harrigarria da.
Zer ari da gertatzen Afrikan Mendebalderako inmigrazio jendetsuarekin? Nola ari da aldatzen herrialde hauetako bizimodua? Bienvenido Mister Kaita afrikar kontinenteko jatorriko herrialdeetan emigrazioak eragindako ondorioen ikuspegi egiazale eta harrigarria da.
Muerte de una puta / Death of a Whore (Puta baten heriotza)
Harmonía Carmona
Espainia 
Alaitasunez eta borondate eraldatzailez beteriko amodio, elkartasun eta konpromisozko istorioak. Prostituzioaren mundua ez zen sekula halako hitzekin uztartu. Muerte de una puta aurreiritzi guztiak hausten dituzten emakume apartak aurkezten dizkigun irukidatze berria da.
Alaitasunez eta borondate eraldatzailez beteriko amodio, elkartasun eta konpromisozko istorioak. Prostituzioaren mundua ez zen sekula halako hitzekin uztartu. Muerte de una puta aurreiritzi guztiak hausten dituzten emakume apartak aurkezten dizkigun irukidatze berria da.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea