Babesle
Ofizialak

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 54. Edizioa 2006  > Sailak eta filmak
Zabaltegiko Bereziak
54. Edizioa 2006
Filmak
Filmak
Zabaltegiko Bereziak
Zabaltegiko Bereziak
Hécuba, un sueño de pasión / Hecuba, A Dream of Passion (Hécuba, amets grinatsu bat)
José Luis López-Linares , Arantxa Aguirre
 
Aktore lanbideak benetan zerikusi gutxi du hari buruz uste denarekin. Espainiako hogeita hamasei aktorek beraien lanaz gogoeta egiten dute eta euren esperientziak elkarrekin kontrajartzen dituzte. Bata-bestearekin lotzen dituen hari gisa, beteranoen ahotsen eta antzerki-ikasle gazteen irudien arteko aldea, azken hauentzat den-dena oraindik posible baita.
Aktore lanbideak benetan zerikusi gutxi du hari buruz uste denarekin. Espainiako hogeita hamasei aktorek beraien lanaz gogoeta egiten dute eta euren esperientziak elkarrekin kontrajartzen dituzte. Bata-bestearekin lotzen dituen hari gisa, beteranoen ahotsen eta antzerki-ikasle gazteen irudien arteko aldea, azken hauentzat den-dena oraindik posible baita.
Agian / Maybe / Maybe (Agian)
Arkaitz Basterra
Espainia 
2003ko martxoan, euskal poeta bat eta lau lagun -hiru musikari eta margolari bat- New Yorkera bisitan ia txiripaz joan ziren poesia eta musika-emanaldi batzuk egitera. Munduan diren zazpiehun mila euskal hiztunak "New Yorkeko auzune batean sartzen dira", dio Kirmen Uribek Agian lanean. "Hortaz, auzo bakar batean sartzen den komunitateak zer eskaini dakioke munduari edo munduko ...
2003ko martxoan, euskal poeta bat eta lau lagun -hiru musikari eta margolari bat- New Yorkera bisitan ia txiripaz joan ziren poesia eta musika-emanaldi batzuk egitera. Munduan diren zazpiehun mila euskal hiztunak "New Yorkeko auzune batean sartzen dira", dio Kirmen Uribek Agian lanean. "Hortaz, auzo bakar batean sartzen den komunitateak zer eskaini dakioke munduari edo munduko hiriburuari?" Bostak harrituta gelditu ziren han ikusitakoarekin eta, esperientzia honen ondorioz, urte erdi geroago Zaharregia, txikiegia agian lana argitaratu zuten: euskaldunon hizkuntza New Yorkeko adierazpen askatasunean. Agian ping-pong partida bat ikustea bezala da, non musikaren, poesiaren eta pinturaren bidez atzean dauden bost istorioak erakusten diren, eta emaitza, ikusleek beren kabuz asmatu beharko dute.
Nömadak Tx
Raúl de la Fuente Zuzendarikideak / Co-directors / Codirectores: Pablo Iraburu, Harkaitz Martínez de San Vicente, Igor Otxoa
Espainia 
Txalapartak parekorik ez du musika-tresnen artean. Bi lagunek jotzen dute eta bat egite horretatik sortzen den musika ez dagokio ez batari, ez besteari, biak elkar topatu eta elkarrizketan aritzeari baizik. Nömadak Tx bi musikarik izandako desio batetik abiatzen da. Txalaparta pertsonen arteko topaleku ez ezik, kultura ezberdinen artekoa ere izatea nahi dute. Desio horrek bult...
Txalapartak parekorik ez du musika-tresnen artean. Bi lagunek jotzen dute eta bat egite horretatik sortzen den musika ez dagokio ez batari, ez besteari, biak elkar topatu eta elkarrizketan aritzeari baizik. Nömadak Tx bi musikarik izandako desio batetik abiatzen da. Txalaparta pertsonen arteko topaleku ez ezik, kultura ezberdinen artekoa ere izatea nahi dute. Desio horrek bultzatuta, protagonista biek planetako lekurik ezezagunenetara bidaiatu dute bestelako ahots eta soinuen bila. Adivasiekin -Indiako kastagabetuak-, Laponiako samiekin, Mongoliako estepako biztanleekin eta saharaui herriarekin bizi izan dira. Enkontru bakoitza paregabea izango da. Ezusteko eta esperientzia apartez josia.
Noticias de una guerra / War News (Gerra bateko albisteak)
Eterio Ortega
Espainia 
1936ko urtarrilaren 1ean Espainian hauteskunde orokorretarako deialdia egin zen. Emakumeek bozkatu zezaketen bigarren aldia. Hauteskunde kanpainak argi erakutsi du eskuindar eta ezkertiarren arteko grinen adostasunik eza. Otsailaren 1ean erroldaren %72ak eman du botoa. Oso gutxigatik, Frente Popularrak irabazi du. Une horretatik aurrera, ezkertiarren eta eskuindarren arteko des...
1936ko urtarrilaren 1ean Espainian hauteskunde orokorretarako deialdia egin zen. Emakumeek bozkatu zezaketen bigarren aldia. Hauteskunde kanpainak argi erakutsi du eskuindar eta ezkertiarren arteko grinen adostasunik eza. Otsailaren 1ean erroldaren %72ak eman du botoa. Oso gutxigatik, Frente Popularrak irabazi du. Une horretatik aurrera, ezkertiarren eta eskuindarren arteko desberdintasunak ziztu batean hitzetatik ekintzetara pasako dira. Aurki Mola jeneralak zuzenduriko konspirazio militarra abian jarriko da, Errepublikako Gobernuak toki periferikoetara lekualdatutako goi-agintarien lankidetza lortuko duela: tartean Franco delarik. Calvo Sotelo eta Castillo tenientea erail egingo dituzte. ?Dragon Rapide? Londresetik hegan dator Franco jasotzera. Afrika Iparreko tropak matxinatu egin dira. Gerra geldiezina da.
El productor / The Producer (produktorea)
Fernando Méndez-Leite
Espainia 
Konspiratzaile bat? Berezko ideiak eduki eta nahitaez gauzatu behar dituen gizon bat? Pultsu egile bat? Zentsura frankistaren adar-jotzaile handiena? Ispilu bat aurrean jarriz mundua kosta ahala kosta aldatu nahi duen norbait? Azpikari galanta? Zinema espainiarreko historiaren izen berezi garrantzitsuena?... Batzurentzat produktorearen prototipoa da, film bikain askoak egin iz...
Konspiratzaile bat? Berezko ideiak eduki eta nahitaez gauzatu behar dituen gizon bat? Pultsu egile bat? Zentsura frankistaren adar-jotzaile handiena? Ispilu bat aurrean jarriz mundua kosta ahala kosta aldatu nahi duen norbait? Azpikari galanta? Zinema espainiarreko historiaren izen berezi garrantzitsuena?... Batzurentzat produktorearen prototipoa da, film bikain askoak egin izanaren erruduna, Erice, Saura, Chávarri, Gutiérrez Aragón, Armendáriz, Ricardo Franco, Martínez Lázaro, Gracia Querejeta, Fernando León... bezalako zuzendarien aurkitzailea. Beste batzurentzat, gure zinemagintzako eztabaida sutsuenetako batzuren eragilea. Elías Querejeta, berezko begirada, zine ezberdin bat.
La silla de Fernando / Fernando’s Chair (Fernandoren aulkia)
Luis Alegre, David Trueba
Espainia 
Fernando Fernán-Gómez 1921eko abuztuaren 18an jaio zen Liman (Peru), bere ama Carola Fernán-Gómez aktorea María Guerrero-Fernando Díaz de Mendoza antzerki-konpainiarekin biran zelarik. Aktore, idazle eta zine-zuzendari moduan egindako ekarpen erabakigarriak begien bistakoak dira. Alabaina, pribilegiatu gutxi batzuk bakarrik ikusi dute Fernando, aulki batean eserita, elkar...
Fernando Fernán-Gómez 1921eko abuztuaren 18an jaio zen Liman (Peru), bere ama Carola Fernán-Gómez aktorea María Guerrero-Fernando Díaz de Mendoza antzerki-konpainiarekin biran zelarik. Aktore, idazle eta zine-zuzendari moduan egindako ekarpen erabakigarriak begien bistakoak dira. Alabaina, pribilegiatu gutxi batzuk bakarrik ikusi dute Fernando, aulki batean eserita, elkarrizketa bera goratuz. Pelikula honek pribilegiatuen taldea ahal bezainbat zabaldu nahi du.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea