Babesle
Ofizialak

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 54. Edizioa 2006  > Sailak eta filmak
Zinema Eraikitzen
54. Edizioa 2006
Filmak
Filmak
Zinema Eraikitzen
Zinema Eraikitzen
A casa de Alice / Alice’s House (Aliceren etxera)
Chico Teixeira
Brasil 
Duela 20 urte taxilari batekin ezkondutako Alicek apaindegi batean lan egiten du, hiru seme ditu, zaharrena soldadutzan, eta ama etxeko neskametzat dauka. Semeek ez diote kasu handirik egiten, eta amonari ere ez diote batere begirunerik. Lanean bizi duen emakumezko munduaren eta etxeko gizonezkoen trinkotasun indartsuaren artean alde handia dago. Emakume ona da bera, baina trai...
Duela 20 urte taxilari batekin ezkondutako Alicek apaindegi batean lan egiten du, hiru seme ditu, zaharrena soldadutzan, eta ama etxeko neskametzat dauka. Semeek ez diote kasu handirik egiten, eta amonari ere ez diote batere begirunerik. Lanean bizi duen emakumezko munduaren eta etxeko gizonezkoen trinkotasun indartsuaren artean alde handia dago. Emakume ona da bera, baina traizio egiteko duen aukerak sumatu ezinezko beste traizio batzuk agerian utziko dizkio.
El cielo elegido / The Chosen Heaven (Hautazko zerua)
Víctor González
Argentina 
Pablo seminario batean irakasle diharduen apaiz katoliko gaztea da. Kartzelako matxinada bateko gertakari bortitz baten protagonista izateak fede-zalantzak areagotuko dizkio. Aita Nagusiak Claudio, apaiz edadetu bat zaintzea agintzen dionean, Pablo harekin denbora pasan hasiko da haren pentsamolde maniakoak itsutzen duen arte. Honen ondorioz, iruzur eta manipulazio sare bat age...
Pablo seminario batean irakasle diharduen apaiz katoliko gaztea da. Kartzelako matxinada bateko gertakari bortitz baten protagonista izateak fede-zalantzak areagotuko dizkio. Aita Nagusiak Claudio, apaiz edadetu bat zaintzea agintzen dionean, Pablo harekin denbora pasan hasiko da haren pentsamolde maniakoak itsutzen duen arte. Honen ondorioz, iruzur eta manipulazio sare bat agerian utziko du, ustekabeko tentazioei aurka egitera behartuz.
Fiestapatria
Luis R. Vera
Txile 
Fiestapatria Txileko egoera sozial eta moralaren metafora da, eta Pinocheten diktaduratik gaurdaino doan garai baten testigantza oldarkorra. Txileko gizarteko pertsonaia esanguratsuen galeria baten bitartez, pelikulak aberriko festak eta Macarena eta Alvaro, euren seme-alaben ezkon-hitza ospatzeko mendialdeko etxalde batean bildu diren bi familien istoria kontatzen du, Ekitaldi...
Fiestapatria Txileko egoera sozial eta moralaren metafora da, eta Pinocheten diktaduratik gaurdaino doan garai baten testigantza oldarkorra. Txileko gizarteko pertsonaia esanguratsuen galeria baten bitartez, pelikulak aberriko festak eta Macarena eta Alvaro, euren seme-alaben ezkon-hitza ospatzeko mendialdeko etxalde batean bildu diren bi familien istoria kontatzen du, Ekitaldiaren aurreikusitako amaiera zoriontsua baino lehenxeago ordea, Macarena gazteak familiak ondo gordetako sekretuaren berri izango du.
Una novia errante / A Wandering Girlfriend (Emaztegai alderraia)
Ana Katz
Argentina 
Eztabaidan ari dira egunsentia luzatu nahian, opor motz batzuk pasatzera doazen 31 urteko Ines eta 30 urteko Miguel, Mar de las Pampasko bainuetxera doan autobusean. Ibilgailua gelditu eta neska bertatik jaitsi da. Mutila atzetik joango zaiolakoan dago. Oker dago ordea. Ines hasieran mutil-lagunaren zain egongo da, baina gero, argibide nahiez, artegatasunez eta goragalez beteta...
Eztabaidan ari dira egunsentia luzatu nahian, opor motz batzuk pasatzera doazen 31 urteko Ines eta 30 urteko Miguel, Mar de las Pampasko bainuetxera doan autobusean. Ibilgailua gelditu eta neska bertatik jaitsi da. Mutila atzetik joango zaiolakoan dago. Oker dago ordea. Ines hasieran mutil-lagunaren zain egongo da, baina gero, argibide nahiez, artegatasunez eta goragalez beteta, atseden bila abiatuko da basora, itsasora, arku batez, gezi batez.
Párpados azules / Blue Eyelids (Betazal urdinak)
Ernesto Contreras
Mexiko 
Bi pertsonentzat leku liluragarri baterako bidaia irabazi orduko, Marina saria norekin gozatu ez daukala ohartu da, eta beraz, ezezagun bat gonbidatuko du berarekin bidaia egin dezan. Elkarrekin jabetuko dira maitemintzeko ez direla eszenatoki idilikoak, ezta egoera perfektuak behar ere; maitatzeko beharrezko bateragarritasunik ez badago, elkarri maitasunez begiratzea ezinezkoa...
Bi pertsonentzat leku liluragarri baterako bidaia irabazi orduko, Marina saria norekin gozatu ez daukala ohartu da, eta beraz, ezezagun bat gonbidatuko du berarekin bidaia egin dezan. Elkarrekin jabetuko dira maitemintzeko ez direla eszenatoki idilikoak, ezta egoera perfektuak behar ere; maitatzeko beharrezko bateragarritasunik ez badago, elkarri maitasunez begiratzea ezinezkoa gertatuko da.
A Vía Lactea / The Milky Way (Esne-biderantz)
Lina Chamie
Brasil 
Heitor eta Julia ezkongaiak dira. São Paulo hiriko arratsean bikoteak telefonoz eztabaida bortitza du. Heitorrek Juliarengana joatea erabaki du gauzak aurpegira esanda konpontzeko. Larritasunak jota, autoa hartu eta neska-lagunaren etxera abiatu da. São Pauloko kaleetan barrena egindako bidean, gauaren hasiera den puntako orduan, Heitor hiriari begira jarriko da, eta hiria go...
Heitor eta Julia ezkongaiak dira. São Paulo hiriko arratsean bikoteak telefonoz eztabaida bortitza du. Heitorrek Juliarengana joatea erabaki du gauzak aurpegira esanda konpontzeko. Larritasunak jota, autoa hartu eta neska-lagunaren etxera abiatu da. São Pauloko kaleetan barrena egindako bidean, gauaren hasiera den puntako orduan, Heitor hiriari begira jarriko da, eta hiria gogoetekin nahastuko zaio.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea