Babesle
Ofizialak

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 54. Edizioa 2006  > Sailak eta filmak
Zuzendari Berriak
54. Edizioa 2006
Filmak
Filmak
Zuzendari Berriak
Zuzendari Berriak
53 días de invierno / 53 Winter Days (Neguko 53 egun)
Judith Colell
Espainia 
Neguko gau batez, hiru pertsonaiek autobus-geltoki batean topo egin dute eta txakur bat abandonaturik uzten dutela dakusate. Mila, bere ikasleetako baten erasoa jasan ondoren urtebeteko bajan egon den irakaslea; Celso, zinpeko guarda, ezkondua, seme baten aita eta diru arazo larriak dituena, berriz ere aita izango dela jakitear da, baina oraingoan bixkiak izango dira; eta Valer...
Neguko gau batez, hiru pertsonaiek autobus-geltoki batean topo egin dute eta txakur bat abandonaturik uzten dutela dakusate. Mila, bere ikasleetako baten erasoa jasan ondoren urtebeteko bajan egon den irakaslea; Celso, zinpeko guarda, ezkondua, seme baten aita eta diru arazo larriak dituena, berriz ere aita izango dela jakitear da, baina oraingoan bixkiak izango dira; eta Valeria, biolontxelo-ikaslea, familia eta amodio harreman nahasiak dituena. Euren beldur eta frustrazioei aurre egitera eramango dituen noraezko bidaiari ekingo diote hiru pertsonaiak eta bakoitzak bere bizitza zeharo aldatuko duen mugako erabaki bat hartu beharko du.
Ang daan patungong Kalimugtong / The Road to Kalimugtong / The Road to Kalimugtong (Ang daan patungong Kalimugtong)
Mes de Guzman
Filipinak 
Jinky eta Potpotentzat Bengueteko (Filipinetako iparraldea) bizimodua eskolara joan-etorriko ibilaldia da. Egunero, beste haur batzurekin batera, mendi, ibai eta zubi esekiak zeharkatu behar dituzte euren jomugara iristeko. Beren anaia zaharrenei esker diraute bizirik, Manong Ramil eta Manong Ronaldo, gurasoak hil zirenean, anaia-arreba eta aitonaren ardura bere gain hartu beha...
Jinky eta Potpotentzat Bengueteko (Filipinetako iparraldea) bizimodua eskolara joan-etorriko ibilaldia da. Egunero, beste haur batzurekin batera, mendi, ibai eta zubi esekiak zeharkatu behar dituzte euren jomugara iristeko. Beren anaia zaharrenei esker diraute bizirik, Manong Ramil eta Manong Ronaldo, gurasoak hil zirenean, anaia-arreba eta aitonaren ardura bere gain hartu behar izan zutenak. Biak meatze-konpainia batean dihardute, eta hortaz, anaia gazteenak aitonak zaindu ohi ditu. Haatik, hilabeteak daramatzate etxean azaldu gabe. Bizilagunek meategiko lur-jausi batek azpian harrapatu dituela uste dute. Albisteen esperoan daudela, haurrak eta aitona eskasian bizi dira eta euren baratzean hazitako belarrekin bizirik irauten saiatuko dira. Bien bitartean, anaien eta euren buruen alde otoitz egitea beste aukerarik ez dute.
Börn / Children / Children (Seme-alabak)
Ragnar Bragason
Islandia 
Karitas, lau seme-alaben ama ezkongabea etsi-etsian iristen da hil bukaerara. Bere hiru alaben zaintzagatik borrokatu beharko du, eta Gudmund, hamabi urteko bere semea eskolan bullying-aren biktima dela ezjakinean da. Gudmunden lagun bakarra Marinó eskizofrenikoa da, heldu baten gorputzean harrapaturiko umea. Oraindik bere amarekin bizi den Marinók hau ezkutuan arrotz batekin...
Karitas, lau seme-alaben ama ezkongabea etsi-etsian iristen da hil bukaerara. Bere hiru alaben zaintzagatik borrokatu beharko du, eta Gudmund, hamabi urteko bere semea eskolan bullying-aren biktima dela ezjakinean da. Gudmunden lagun bakarra Marinó eskizofrenikoa da, heldu baten gorputzean harrapaturiko umea. Oraindik bere amarekin bizi den Marinók hau ezkutuan arrotz batekin ateratzen hasia dela jakin orduko, errealitatearekiko lotura galtzen hasiko da. Bien bitartean, Gardar, zorrak ordaintzea lanbide duen harroputzak, bere familiatik nahiz hanpa-mundutik kanporatu dute. Bizitza berri bat hasteko asmotan, Gudmund bere semearen bila joatea erabakiko du, sekula ikusi ez duen arren. Baina bat-batean mutikoaren bizitzan muturra sartzeak kateaturiko gertakari segida bat katalizatuko du.
Bosque de sombras / The Backwoods / The Backwoods (Itzalen basoa)
Koldo Serra
Espainia - Britainia Handia - Frantzia 
70eko hamarkada bukaera. Hamarkadako udaldirik beroenean senar-emazte bikote ingeles batek Espainiara bidaiatzen du. Beste bikote lagun batekin batera euren arazoak konpontzen saiatzeko oporraldi idilikoa zirudiena kultur ezberdintasunak eta inkomunikazio berak bultzatutako indarkeriazko zurrunbilo bilakatuko da.
70eko hamarkada bukaera. Hamarkadako udaldirik beroenean senar-emazte bikote ingeles batek Espainiara bidaiatzen du. Beste bikote lagun batekin batera euren arazoak konpontzen saiatzeko oporraldi idilikoa zirudiena kultur ezberdintasunak eta inkomunikazio berak bultzatutako indarkeriazko zurrunbilo bilakatuko da.
Cashback
Sean Ellis
Britainia Handia 
Ben Willis Arte Ederretako ikaslea loezin dabil Suzy bere neska-lagunak abandonatu duenetik. Esna-aldia jasangarriago egiteko, auzoko supermerkatuan gaueko txandan hasiko da lanean. Bertan, zortzi orduko txanda aspergarriari aurre egiteko egikera propioa garatu duten lankide xelebre samarrak ezagutuko ditu. Hala, Benek bere burua denbora gelditzen imajinatuko du; geldiarazitako...
Ben Willis Arte Ederretako ikaslea loezin dabil Suzy bere neska-lagunak abandonatu duenetik. Esna-aldia jasangarriago egiteko, auzoko supermerkatuan gaueko txandan hasiko da lanean. Bertan, zortzi orduko txanda aspergarriari aurre egiteko egikera propioa garatu duten lankide xelebre samarrak ezagutuko ditu. Hala, Benek bere burua denbora gelditzen imajinatuko du; geldiarazitako mundu baten edertasuna ikusteko gai izango da, jendea barruan dela, bereziki Sharon kutxazain isila, agian Benen loezin arazoa konpontzeko sekretua gorde dezakeen hori.
La distancia / The Distance (Distantzia)
Iñaki Dorronsoro
Espainia 
Daniel boxeolari gaztea pare bat aldiz egon da titulua eskuratzeko zorian, baina berriro irabazi egin diote. Porrotaren ondoren, lapurreta bategatik kartzelaratuko dute. Ezkutuko homosexualitateak oinazeturik, bere buruari kalte egiteko joera duen Guillermo poliziak Danieli xantaia egingo dio espetxe barruan hilketa bat burutu dezan. Danielek enkargua bete eta askatasuna berres...
Daniel boxeolari gaztea pare bat aldiz egon da titulua eskuratzeko zorian, baina berriro irabazi egin diote. Porrotaren ondoren, lapurreta bategatik kartzelaratuko dute. Ezkutuko homosexualitateak oinazeturik, bere buruari kalte egiteko joera duen Guillermo poliziak Danieli xantaia egingo dio espetxe barruan hilketa bat burutu dezan. Danielek enkargua bete eta askatasuna berreskuratuko du eta dakien gauza bakarrera, boxeatzera, itzuli beharko du, baina oraingoan oinazearen bila dabil bere erruduntasuna arintzeko, bere estilo kontserbadorea oldakorragoa bihurtaraziz. Hil zuen gizonarekin izandako azken elkarrizketa gogora ekarriko du, haren ardurapean zegoen klubeko prostituta zen emazteaz hitz egin zionekoa, eta emakumea ezagutzera abiatuko da. Guillermori hiltzailearen eta honen biktimaren alargunaren arteko harremana arriskutsua iruditzen zaionez, berau eragozten saiatuko da.
Emmas Glück / Emma’s Bliss / Emma’s Bliss (Emma zorionekoa)
Sven Taddicken
Alemania 
Max kontzesionario bateko enplegatu kaskarrak bat-batean pankrea-minbizi terminal bat duela jakin du. Bere nagusiari dirua lapurtu eta bere bizitzako azken egunak Mexikoko paradisuren batean igarotzeko asmotan dabil, baina ezusteko auto-istripu batek neska zatar, bakarti eta zorrek itotako baten, Emmaren ardurapean den txerri-kortara eramango du. Emmak txerriak bere erara akaba...
Max kontzesionario bateko enplegatu kaskarrak bat-batean pankrea-minbizi terminal bat duela jakin du. Bere nagusiari dirua lapurtu eta bere bizitzako azken egunak Mexikoko paradisuren batean igarotzeko asmotan dabil, baina ezusteko auto-istripu batek neska zatar, bakarti eta zorrek itotako baten, Emmaren ardurapean den txerri-kortara eramango du. Emmak txerriak bere erara akabatu ohi ditu, samurtasunez besarkatuz, lepoa moztu ondoren odolustutzen diren arte. Emmarentzat Maxen etorrera zorioneko da: beti amestu izan duen gizon horietakoa baita eta gainera, poltsikoak bete diru dator, Emmaren nortasunak Max guztiz liluratuko du, bere gaixotasuna ahanzteraino, baina honek aurrera darrai errukigabe.
Fair Play
Lionel Bailliu
Frantzia 
Anbizioa, zeloak eta lizunkeria lantokitik ateraz gero, zoritxarreko egoerak suerta litezke... Gailurrera kosta ahala kosta iristeko bere erabaki sendoak gidatuta, lau exekutibok eta hauen burua denak akzioz beteriko thriller psikologiko guztiz bizkorrean elkarrekin borrokatuko dira. Arraunketa, squash, abentura-ibilbideak, golf eta arroila sakonen jaitsierak dira eraso eta emo...
Anbizioa, zeloak eta lizunkeria lantokitik ateraz gero, zoritxarreko egoerak suerta litezke... Gailurrera kosta ahala kosta iristeko bere erabaki sendoak gidatuta, lau exekutibok eta hauen burua denak akzioz beteriko thriller psikologiko guztiz bizkorrean elkarrekin borrokatuko dira. Arraunketa, squash, abentura-ibilbideak, golf eta arroila sakonen jaitsierak dira eraso eta emozio-xantaia muturrekoenak garatzeko aukeratutako kirolak, eta horietan aurkariek beren eskuetan den baliabide oro erabiliko dute garaipena lortzearren. Nor izango ote da irabazle? Nor aterako ote da bizirik sekula izan den erronkarik arriskutsu eta liluragarriena den horretatik?
Familia tortuga / Turtle Family (Dortoka familia)
Rubén Imaz Castro
Mexiko 
Egun berezi baten bezperan, familia-loturak hauskor dira gabezia nabarmen baten sentimendu beraren aurrean. Manuel osaba, oso gizon berezia, bere iloba nerabeak aurrera ateratzeaz arduratu da, eta bere koinatu sindikalista eta langabeari laguntzeaz. Amaren etxea izango da gau honetako bihotza, zeinean familia galdutako ametsen munduan desagertu daitekeen.
Egun berezi baten bezperan, familia-loturak hauskor dira gabezia nabarmen baten sentimendu beraren aurrean. Manuel osaba, oso gizon berezia, bere iloba nerabeak aurrera ateratzeaz arduratu da, eta bere koinatu sindikalista eta langabeari laguntzeaz. Amaren etxea izango da gau honetako bihotza, zeinean familia galdutako ametsen munduan desagertu daitekeen.
Kunsten at græde i kor / The Art of Crying / The Art of Crying (Negarraraztearen artea)
Peter Schønau Fog
Danimarka 
Jutlandiako hegoaldea, 70eko hamarkadako hasiera. Bizitza ez da erraza 11 urteko Allanentzat. Bere aitak ?nerbio psikikoak? ditu eta maiz bere buruaz beste egitearekin mehatxu egiten du. Bere amak amore eman du, anaia zaharrenak etxetik alde egin du eta familiako esne-denda txikia ez doa batere ondo. Bere arreba zaharrenak gauak aitarekin sofan pasatzeari uzten dionean, Allanen...
Jutlandiako hegoaldea, 70eko hamarkadako hasiera. Bizitza ez da erraza 11 urteko Allanentzat. Bere aitak ?nerbio psikikoak? ditu eta maiz bere buruaz beste egitearekin mehatxu egiten du. Bere amak amore eman du, anaia zaharrenak etxetik alde egin du eta familiako esne-denda txikia ez doa batere ondo. Bere arreba zaharrenak gauak aitarekin sofan pasatzeari uzten dionean, Allanen esku egongo da familia elkartuta mantentzea. Aita hiletetan bildutakoak negarrarazten dituen panegiriko entzutetsu eta elokuenteak errezitatzeko bizi da soilik. Aurki, Allanek aita pozik edukitzeko behar beste hileta izan daitezen lagundu beharko du.
Kutsidazu bidea, Ixabel / Show Me the Way, Ixabel
Fernando Bernués, Mireia Gabilondo
Espainia 
Juan Martin donostiar gazteak uda mendialdean galdutako baserri batean igarotzea erabaki du bere euskara maila hobetzeko. Bertan, baserritarrek darabilten euskara berak euskaltegian ikasitakoarekin zerikusirik ez duela konturatuko da. Baserriko familia aita, amona eta lau seme-alabek osatzen dute. Baserriko gorabeherak izango dira, alde batetik, arazo linguistikoak, eta besteti...
Juan Martin donostiar gazteak uda mendialdean galdutako baserri batean igarotzea erabaki du bere euskara maila hobetzeko. Bertan, baserritarrek darabilten euskara berak euskaltegian ikasitakoarekin zerikusirik ez duela konturatuko da. Baserriko familia aita, amona eta lau seme-alabek osatzen dute. Baserriko gorabeherak izango dira, alde batetik, arazo linguistikoak, eta bestetik, protagonistari inondik ere ezagutzen ez duen nekazal giroak sortzen dizkionak. Ixabel xarmantak, familiako alaba gazteenak, oso bestelako sentimenduak ernaraziko dizkio, baina Ixabelek badu mutil-lagun bat, Anjel Mari, goapoa, jatorra, pilotari aparta. Klimaxa herriko festetan iritsiko da. Bertan pilota partida ikusgarria, apustuak, dantzak eta pertsonen arteko harremanen egituratzea, alegia, nor norekin elkartzen den ikusiko ditugu.
Mei man ren sheng / Singapore Dreaming / Singapore Dreaming
Yen Yen Woo , Colin Goh
Singapur 
Loh Poh Huat patriarkak abokatu batentzat lan egin behar duen bakoitzean ironia puntu garratz bat sentitzen du ezinbestean, euren kreditu-txartelekin zorpetutako pertsonen ondasunak bahitu behar baititu, berak ere zor ugari edukita. Bere lan-bizitzaren amaieran, bere erdi klaseko ametsen eta langile-klasearen errealitatearen arteko alde ikaragarriarekin zapuztuta, bere porrot e...
Loh Poh Huat patriarkak abokatu batentzat lan egin behar duen bakoitzean ironia puntu garratz bat sentitzen du ezinbestean, euren kreditu-txartelekin zorpetutako pertsonen ondasunak bahitu behar baititu, berak ere zor ugari edukita. Bere lan-bizitzaren amaieran, bere erdi klaseko ametsen eta langile-klasearen errealitatearen arteko alde ikaragarriarekin zapuztuta, bere porrot eta inbidia sentipenak familiarengan hustuko ditu. Hortaz, Poh Huatek bat-batean loterian bi milioi dolar irabazten dituenean, Lohtarrak zorte oneko kolpe hau patriarkarekin duten eguneroko borrokaren amaiera ote den pentsatzen hasiak dira. Alabaina, familia osoa gatazka batera bultzatuko duen zerbait gertatuko da, bizitzaren esanahia bera arriskuan jarriko duena...
Ji quan bu ning / One Foot Off the Ground / One Foot Off the Ground
Chen Daming
Txina 
Txinatar opera tradizionaleko konpainia batek desegin behar izan du soldatak ordaintzeko dirua galdu denean, eta kideek lan berriak bilatu eta euren bizitzak berregin behar izan dituzte. Horietako bat arrazako txakur faltsuen salmentan hasiko da, beste bat txikizkako salerosketak egiten saiatuko da, bere emazteak Frantziara emigratzearekin amesten duen bitartean, eta hirugarren...
Txinatar opera tradizionaleko konpainia batek desegin behar izan du soldatak ordaintzeko dirua galdu denean, eta kideek lan berriak bilatu eta euren bizitzak berregin behar izan dituzte. Horietako bat arrazako txakur faltsuen salmentan hasiko da, beste bat txikizkako salerosketak egiten saiatuko da, bere emazteak Frantziara emigratzearekin amesten duen bitartean, eta hirugarrenak, argazkilari dihardu, den-denak opera-konpainia noiz suspertuko zain daude ordea. Azkenik esperantza faltsuen truke arrakasta erreza saltzen duen maula-egile baten eskutan azalduko da dirua, eta beren bizitzak berriro ere kaosean murgilduko dira.
Proibido proibir / Forbidden to Forbid (Debekatzea debekatuta)
Jorge Durán
Brasil 
Proibido proibir filmak Leon (Soziologia ikaslea), honen neska-lagun Leticia (Arkitektura ikaslea), eta Leonen lagunik onena eta gelakide Pauloren (Medikuntza ikaslea) gorabeherak kontatzen ditu, Leticia Paulorekin maitemindu baita. Amodiozko triangelua ez da gauzatu, gatazka bat-batean piztu da ordea. Hirurak Unibertsitate Federalean dihardute eta bertako Unibertsitate-ospital...
Proibido proibir filmak Leon (Soziologia ikaslea), honen neska-lagun Leticia (Arkitektura ikaslea), eta Leonen lagunik onena eta gelakide Pauloren (Medikuntza ikaslea) gorabeherak kontatzen ditu, Leticia Paulorekin maitemindu baita. Amodiozko triangelua ez da gauzatu, gatazka bat-batean piztu da ordea. Hirurak Unibertsitate Federalean dihardute eta bertako Unibertsitate-ospitalean Pauloren gaixo terminal bat ezagutuko dute, Rosalina. Honen bi semeen berri jakin nahian, kale gorriko bortxakeriaz ohartuko dira. Leoni tiro egingo diote Rosalinaren seme gazteena salbatzeko ahaleginetan ari dela, azken hau saltzaile ibiltaria zen beste anaietako bat hil zuten poliziengandik ihesi doanean. Leticiak Leon etxera eraman, eta Paulok bala aterako dio. Honek Pauloren eta Leticiaren arteko amodioa indartuko du, baita hiruren arteko adiskidetasuna ere.
The Sensation of Sight
Aaron J. Wiederspahn
AEB 
Finn, adin ertaineko ingeleseko irakasle bat, krisialdian murgildu da berriki gertatutako tragedia baten erruduntzat jotzen baitu bere burua. Eguneroko ohikeria utzi eta entziklopediak saltzeari ekin dio, jende askorekin harremanetan hasiz. Hala ere, bere antsietateak mamu errukigabe bat zelatan daukala sentiaraziko dio. Lorik egin gabeko gau eta etsipenez beteriko egunen ingur...
Finn, adin ertaineko ingeleseko irakasle bat, krisialdian murgildu da berriki gertatutako tragedia baten erruduntzat jotzen baitu bere burua. Eguneroko ohikeria utzi eta entziklopediak saltzeari ekin dio, jende askorekin harremanetan hasiz. Hala ere, bere antsietateak mamu errukigabe bat zelatan daukala sentiaraziko dio. Lorik egin gabeko gau eta etsipenez beteriko egunen inguruan, The Sensation of Sight filmak mundutik atzetutako bizitza bakartiak bata-bestearekin elkartuko ditu, Finn, ezinbestean, esnaldi ustekabeko eta bikain batera eramango dutenak.
Sønner / Sons / Sons (Seme-alabak)
Erik Richter Strand
Norvegia 
Lars 25 urteko gazteari bere izaerak arazoak dakarzkio beti. Gizon edadetu bat bere auzoko nerabeekin lizunkeriatan dabilela jakiten duenean, Lars sutu egingo da eta ustezko perbertitua atxilotzeko kanpaina bati ekingo dio. Haatik, aurki gurutzada horren kontrola galduko du, hain zuzen, babestu nahi zituen horiek arriskuan jarriz.
Lars 25 urteko gazteari bere izaerak arazoak dakarzkio beti. Gizon edadetu bat bere auzoko nerabeekin lizunkeriatan dabilela jakiten duenean, Lars sutu egingo da eta ustezko perbertitua atxilotzeko kanpaina bati ekingo dio. Haatik, aurki gurutzada horren kontrola galduko du, hain zuzen, babestu nahi zituen horiek arriskuan jarriz.
Vísperas / Eves (Bezperak)
Daniela Goggi
Argentina 
Beldurrari egokitzeko dugun bide luzea da bizitza. Mónica, 33 urtekoa, bereiztu berria, mediku-azterketa baten emaitzen zain dago; Mónicak bere familiari ezkutatzen dion sekretua bizitzaren esanahiari eta zergatiari buruzko bere zalantzak dira. Mónica ez da ausartzen haiei bere itxarotearen berri kontatzera edo pazientzia gutxi dauka bere senitarteko egozentrikoek hartuko di...
Beldurrari egokitzeko dugun bide luzea da bizitza. Mónica, 33 urtekoa, bereiztu berria, mediku-azterketa baten emaitzen zain dago; Mónicak bere familiari ezkutatzen dion sekretua bizitzaren esanahiari eta zergatiari buruzko bere zalantzak dira. Mónica ez da ausartzen haiei bere itxarotearen berri kontatzera edo pazientzia gutxi dauka bere senitarteko egozentrikoek hartuko dituzten jarrerak ikusteko edo, agian, ez du aurki datorren familiako urtebetetze-festa zapuztu nahi. Mónicak itxarotealdiari uko egin dio eta bere ohiturekin eta familiarekin darrai; arazo oro ukatu ohi duen familia xarmangarria. Noiz arte isildu ote dezake bere beldurra?
Wir werden uns wiederseh’n / So Long! / So Long!
Oliver Paulus, Stefan Hillebrand
Suitza - Alemania 
Zaharren egoitza batean girotutako Wir werden uns wiederseh?n filmak jendeak arrazoi garrantzitsu batengatik bakarrik bisitatzen duen lekura garamatza: gaixo bat bisitatu, bertan lan egin edo beharrezko zainketak jaso. Toki horretan, bertakoak nola bisitariak, funtsezko gaiei buruzko gogoeta egiten dute, zahartzea, gaixotasuna eta heriotza, maitasunerako bidea erakutsi edo depr...
Zaharren egoitza batean girotutako Wir werden uns wiederseh?n filmak jendeak arrazoi garrantzitsu batengatik bakarrik bisitatzen duen lekura garamatza: gaixo bat bisitatu, bertan lan egin edo beharrezko zainketak jaso. Toki horretan, bertakoak nola bisitariak, funtsezko gaiei buruzko gogoeta egiten dute, zahartzea, gaixotasuna eta heriotza, maitasunerako bidea erakutsi edo depresioan hondoratu gaitzakeen gaiak. Hiru protagonista nagusiek zaharren egoitzan egiten dute lan eta gaixoen modura beldur propioei aurre egin beharko diete bizirik irauteko. Pelikularen muina, hauxe: hiltzeko beldur dena, bizitzeko ere beldur da.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea