tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 54. Edizioa 2006  > Industria > Sales Office 2006
Sales Office 2006
 
  • Amaierako Komunikatua
  • Egitaraua
  • Europa, zinema eta eskualdeak

Un espacio de 500 m2 en el corazón del Palacio Kursaal

Donostiako Zinemaldiak Sales Office zerbitzua industriako kide ororen esku jartzen du. Izan ere, plataforma komertzial hau Donostian dauden bitartean euren lana erraztearren eta Zinemaldiko sail ezberdinetan (Ofiziala, Zabategi, Horizontes Latinos, etab.) parte hartzen duten film eta ikus-entzunezko proiektu guztien merkatal-sustapena bultzatzearren sortu da.

Kursaal Elkargunean kokaturiko Sales Officek zure lana optimizatzeko beharrezko instalazio guztiak ditu. Bere instalazioak soilik behar bezala akreditatutako industriako kideek erabil ditzakete.

Akreditazio profesionalak departamentu honek eskaintzen dituen baliabideak eskuratzeko aukera eskaintzen du: Bideoteka, teknologia digital berrienaz hornituriko Sales Office Proiekzio Aretoa eta zine-aretoetan emanaldi pribatuak antolatzeko aukera. Halaber, bilera-areto pribatuak ere baditu eta WIFI estalduradun lan-zonalde komuna nahiz Internetera konektaturiko ordenagailuak.

Jardueren aurrerapena

Sales Officetik bertatik urteko ekoizpen espainiar eta latinoamerikar osoa ezagutzeko parada izango da, Zinemaldiak Made in Spain eta Selección Horizontes sailetan egiten duen eskaintzaren osagai zabal gisa.

Sales Officekin koordinazio estuan, Zinema Eraikitzen 10 ekimenak profesionalei zuzenduriko film-egitarau bat proposatuko du, posprodukzio aldiari zailtasunez ekiten dioten latinoamerikar zinegileei Europatik laguntzeko bideratua.

Sales Office zerbitzuaren baitan, Zinemaldiak berriro ere Zinema Mugimenduan 2 proposatu du, Aljeria, Maroko, Tunisia eta portugaleraz mintzo diren afrikar herrialdeetako zinegileen proiektuak ezagutarazteko hitzordua, soilik profesionalei aurkezturik, koprodukzio nola banaketa esparruetan Europako herrialdeetako ikus-entzunezko merkatuan sar daitezen erraztearren.

Pirinioez Haraindiko II. Koprodukzio Foroa-k, IBAIA (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizleen Elkartea) erakundeak antolatua eta Europako Zinema eta Eskualdeen Egunaren baitan Sales Officekin batera koordinaturik, proiektuen gauzatzea sustatzea izango du helburu, Pirinioetako Lan Komunitatetik abiatuta (Akitania, Andorra, Aragoi, Katalunia, Euskadi, Languedoc-Roussillon, Midi Pyrénées eta Nafarroa).

Aurten ere Sales Office Zinema Eskolen IV. Nazioarteko Topaketen zerbitzura izango da, baita jada ohikoa bihurtu den Euskal Zinearen Egunean ere.
Orobat, Zinemaldia bitartean aurrerago zehaztuko diren profesionalen arteko bilera ugari ahalbidetuko ditu.

Bideoteka

Bideoteka zerbitzuak iaz Selección Horizontes sailerako froga gisa erabili zen pelikulen digitalizazio sistema bera eskainiko du aurten. Teknologia berrienez baliatuta, bideotekak irudiaren kalitatea nabarmen hobetuko du, film digitalizatuen kontsulta-sistema osoaz hornitutako hamabost monitoreen bitartez. Materiala zerbitzaile batean gordeko da eta Zinemaldia amaitzean ezabatuko da.

Bideotekak eskainiko dituen pelikulak honakoak dira:

  • Urteko espainiar eta latinoamerikar ekoizpena, 2005eko irailetik 200ko irailera bitartekoa.
  • Zinemaldiko sail ezberdinetarako film hautatuak.
  • Zinemaldian pelikula hautaturen bat daukaten ekoizle eta saltzaileek aurkezturiko urteko filmak.

Pelikula bakoitzeko izen emate kuota, digitalizazioa barne, 100 eurokoa da

Izena emateko eta materiala jasotzeko azken eguna 2006ko irailaren 4ª

Lan guneak

Zinemaldi Pro, Kursaalaren barnean Sales Officeren ondoan kokaturikoa, 120 m2-ko gune profesional bat da, soilik akreditatuen erabilerarako mugatua, ikuskatzeen zonaldearen inguruan.

WiFi estaduraz hornitutako Zinemaldi Pro guneak bertan ditu gainera, taberna, liburudenda, prentsa-saltokia, profesionalentzako soilik erretserbaturiko kutxatiletarako sarbide zuzena, kale aldetiko sarrera eta Kursaaleko bi proiekzio-aretoetarako sarbide zuzena.

Zinemaldiak gune hau Kursaalaren muinean partaidetza dinamikoa izan nahi duten enpresa zein instituzioen esku jartzen du.

Euren jarduera ahalbait gehien erraztearren, Zinemaldiak lan guneak proposatzen dizkie profesionalei, beharrezko zerbitzu guztiekin hornituak eta Kursaaleko barrualdean nabarmenki ikusgai direnak.

Zinemaldia bitartean, Kursaalean gune profesional bat baldintza ezin hobetan eskura eduki nahi izanez gero, beharrezko argibideak Sales Officek eskainiko dizkizu.

Guneen erreserba egiteko azken eguna 2006ko abuztuaren 14a

Publizitate orrialdeak

Sales Officek Zinemaldiko 54. edizioan akreditaturiko profesional guztien esku jarriko ditu ondorengo argitalpenak:

  • BERTARATUTAKOEN ZERRENDA
  • BIDEOTEKAKO PELIKULEN KATALOGOA
  • ESPAINIAR INDUSTRIA ZINEMATOGRAFIKOAREN GIDA

Katalogo hauek, dohainik banatuko direnak, ezinbesteko lan-tresna dira gonbidatuentzat, hauen publizitate-orrialdetan erakusgai izan daitezen plataforma bikainak izateaz gain, departamentu honetan erreserbatu daitezkeelarik 2006ko irailaren 4a baino lehen.

Industria zinematografikoarentzat ezinbesteko plataforma gisa sendotu den Sales Officek, bere eginbideari eutsiko dio Zinemaldian bildutako profesionalen zerbitzura, uneoro ezaugarri izan duen hobekuntza etengabearen kemen berarekin. Sales Officek honako erakundeen lankidetza eskertzen du: Europar Batasuneko Media Programa, EGEDA (Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideen Kudeaketa Erakundea), ICEX (Kanpo Merkataritzarako Espainiar Institutua).

Donostiako Zinemaldiko Sales Officeko lan-taldea gaurtik aurrera zure esanetara jartzen da 2006ko irailaren 21etik 30era egingo den 54. edizioari begira.

Kontaktua: Saioa Riba eta Carmen Ruiz
Telefonoa: +34 943 48 12 17
salesoffice@sansebastianfestival.com
www.sansebastianfestival.com


BABESLEAK:

Egitaraua

Viernes 22

09.00-18.15
- Hotel Aránzazu
European Films Crossing Borders (cerradas) - www.eufilmscrossingborders.com

09.00-18.00
- Hotel Aránzazu

Mediterranean Films Crossing Borders (cerradas) – www.mfcb.org

16.30-19.30
– Hotel María Cristina

Reunión Anual del Programa Raíces (cerrada)

21.00
(lugar por confirmar)
Copa de inauguración organizada por el Sales Office y Cinema do Brasil (con acreditación)


Sábado 23

09.30-18.00
– Hotel Aránzazu

European Films Crossing Borders (cerradas) - www.eufilmscrossingborders.com

09.00-18.00
- Hotel Aránzazu

Mediterranean Films Crossing Borders (cerradas) - www.mfcb.org

10.00-14.00
– Kursaal – Sales Office Sala 8

Reunión Programa Media y Distribuidores Europeos (con acreditación)

17.00-19.00
– Kursaal – Sales Office Sala 8
Reunión de información sobre el programa de ayudas Euromed Cinémas.


Domingo 24

09.30-13.00 – Hotel Aránzazu
European Films Crossing Borders (cerradas) - www.eufilmscrossingborders.com

09.30-12.45
- Hotel Aránzazu

Mediterranean Films Crossing Borders (cerradas) - www.mfcb.org

10.00-13.30
– Kursaal Sales Office Sala 8

Reuniones de trabajo del Club de Productores Europeos (cerradas)

15.30-19.00
– Kursaal Sales Office Sala 9

Reuniones de trabajo del Club de Productores Europeos (cerradas)

14.00-15.00
– Kursaal - Sales Office Salas 8 y 9

Rueda de Prensa de FAPAE

16.00-17.00
– Kursaal - Sales Office Sala 8

Reunión de trabajo de Europa Cinémas con distribuidores latinoamericanos (cerrada)

17.00-19.00
– Kursaal - Sales Office Sala 8

Reunión de trabajo de AECI con profesionales africanos en el marco de Cine en Movimiento 2 (cerrada)


Lunes 25


10.00-17.00
Reunión de los directores generales de Cinematografía (EFAD) de los 25 países de la Unión Europea (cerrada).

10.00-20.00
– Kursaal - Sales Office Sala 8

Reuniones de trabajo de la delegación de Cinema do Brasil (cerradas)

10.00-19.00
– Cine Príncipe 10

Cine en Movimiento 2 (profesionales acreditados)

11.00-14.30
– Hotel Maria Cristina - Salón Elcano

Día del Audiovisual Andaluz

12.00-14.00
– Kursaal – Sales Office Sala 9

Reunión de Audiovisuales S.G.R. (Sociedad de Garantía Recíproca) y ARIBSAN (Agencia Iberoamericana del Registro ISAN).

13.00
– Hotel María Cristina - Salón Elcano
Presentación de la Andalucía Film Commission (invitación)

14.00-16.30
– Unión Artesana (Cines Príncipe)

Reunión de trabajo de AECI con distribuidores latinoamericanos en el marco de Cine en Movimiento 2 (cerrada)

20.00
– Kursaal – Zinemaldi Plaza

Bienvenida de Cine en Construcción 10.


Martes 26

09.30-19.00 – Kursaal - Sales Office Sala 8
Reunión de la Asociación de Ciudades y Regiones de Europa para la Cultura

10.00-14.00
– Kursaal – Sales Office Sala 9

Reunión de la Spain Film Commission (cerrada)

10.00-16.00
– Cine Príncipe 9

Cine en Construcción 10

14.00
– Sala Kubo

Encuentros de Zabaltegi: anuncio de los premios de Cine en Movimiento 2

14.00-16.00
- Zurriola Marítimo

Almuerzo franco-español de coproducción organizado por la Commission du Film d’Île de France y la Madrid Film Commission (privado)

19.00
– FNAC

“Cine en Construcción, de 1 a 10,” seguida de proyección de Historias Mínimas


Miércoles 27

10.00-20.00 – Cine Príncipe 9
Cine en Construcción 10

10.00-23.00 - Cine Príncipe 6 y 7
Día del Cine Vasco y entrega de los premios AMA LUR, IBAIA y BERRIA.

13.00-14.30
– Kursaal – Sales Office Sala 9

Presentación de la coordinadora Filmad y Animadrid.

15.30-16.30
– Kursaal – Sales Office Sala 9

Presentación de la asociación DreamAgo

17.00-19.00
Kursaal – Sales Office Sala 9
Distribución independiente y censura en Estados Unidos

20.00
– Kursaal – Zinemaldi Plaza

Bienvenida del V Encuentro Internacional de Escuelas de Cine

21.30
– Kursaal 2

Entrega de premios de Cine en Construcción 10


Jueves 28

09.30-14.00 – Kursaal – Sales Office Salas 8 y 9II Foro Transpirenaico de Coproducciones

10.00-18.00
– Cine Príncipe 9

V Encuentro Internacional de Escuelas de Cine

15.30-19.00 – Kursaal Sales Office Salas 8 y 9
Día de Europa, Cine y Regiones

19.00 – Kursaal 2
Entrega del Premio Personalidad Europea del Año a Luciana Castellina


Viernes 29

10.00-18.00
– Príncipe 9
V Encuentro Internacional de Escuelas de Cine

16.00-17.00
– Kursaal Sales Office Sala 8

Presentación de la empresa Ubik Visual Effects


Sábado 30

10.00-12.00
– Kursaal Sales Office Sala 9

“Speed mitings” de First Team (cerrada)

12.30-13.30
– Kursaal Sales Office Sala 9

V Encuentro Internacional de Escuelas de Cine – Debate "Estudiantes de cine e interpretación : ¿separados por una cámara?”



BABESLEAK:


EUROPA, ZINEMA ETA ESKUALDEAK

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren europar arrasto berezia nabarmenduko duten jarduerak ugari izango dira 54. edizioa bitartean, kontinente ezberdinetako zinemagintza eta profesionalen arteko topagune pribilegiatu gisa sendotuz, aldi berean.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Europan eratzen diren zinema-egitasmoentzat instituzio eta erakunde publiko ez estatalek duten garrantzia azpimarratzen jarrituko du Zinemaldiak.

Edizio honetarako aurreikusitako zenbait hitzordu:

  • Irailaren 23an, larunbatez, Media Programaren Agentzia Exekutiboak informazio-bilera bat egingo du europar enpresa banatzaile independenteei begira.
  • Irailaren 23an, larunbatez, eta irailaren 24an, igandez, European eta Mediterranean Films Crossing Borders lantegiek euren trebakuntza-lana garatuko dute.
  • Irailaren 24an, igandez, Ekoizle Europarren Klubak lan-saioak egingo ditu.
  • Astelehenean, irailak 25, Europar Batasuneko 25 herrialdeetako Zineko Zuzendari Nagusiak (EFAD) bilduko dira.
  • Irailaren 26an, asteartez, kontinenteko Eskualdeetako kultur-arduradunen topaketak europar zinema independenteari bideratutako eskualdeetako laguntza publikoa aztertuko du.
  • Irailaren 26an, halaber, Commission du Film d’Ile-de-Francek eta Madrid Film Commissionek bere ohiko franko-espainiar koprodukzioen otordua antolatuko du.

Ostegunean, irailak 28, Europako Egune, Sales Officek jarduera-egitarau bat proposatuko du, Luciana Castellinari emango zaion Urteko Europar Pertsona Ospetsuaren sariarekin amaiera bikaina izango duena.

Italiako Alderdi Erradikaleko europar diputatu ohi eta Kultura eta Komunikabidetako Europar Batzordeko lehendakari izandako Luciana Castellina da Zinemaldiak aurten sarituko duen Pertsona Ospetsua, sormenezko aberastasun-iturri den aniztasuna errespetatuz, europar zinemaren garapenaren alde eginiko lan zorrotz eta nekaezinagatik.

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak urteroko sari hau publikoarentzat oro har ezezagunak diren arlo desberdinetatik europar zinemari emandako bultzada erabakigarriagatik nabarmendu den pertsona baten jarduera goresteko sortu zuen.

Lehendabizikoa, Viviane Reding europar komisarioari eman zitzaion 2004an eta bigarrena, 2005ekoa, erdi-bana eman zitzaien Claude Miller eta Claude-Eric Poiroux-i, Europa Cinémas erakundeko presidenteari eta zuzendari nagusiari, hurrenez hurren.

Irailak 28 osteguneko egitarauak ondoko hitzorduak barne ditu:

  • Pirinioez Haraindiko Koprodukzioen II. Foroa. Dokumentalen eta fikzioko proiektuen aurkezpena. Ekitaldi honen amaiera gisa, Pirinioko Lan Komunitatea (PLK) osatzen duten eskualdeetako ikus-entzunezko arduradunen baterako gogoeta.
  • Bentornato Signor Gai” ezagutu, Federico Fellini handiak hogeita hamarreko hamarkadan sortu, idatzi eta elkarrizketaturiko gidoia. Daniele Nerenzik indar izpirik galdu ez duen akzioz, komediaz eta tragediaz betetako gidoi ezezagun honen edukia argituko du.
  • Hitzordua Jan Vandierendonckekin, Eurimages-eko idazkari nagusi exekutiboa.
  • Urteko Europar Pertsona Ospetsua den Luciana Castellinarekin topaketa.

EGITARAUA

Irailaren 28a, osteguna
Kursaal jauregia–Sales Officeko Areto Nagusia

10:00
Pirinioez haraindiko Koprodukzio Foroa.
15:30
PLK eskualdeetako ikus-entzunezko arduradunen baterako esku hartzea.
16:30
Daniele Nerenzik “Bentornato Signor Gai” aurkeztuko du, Federico Felliniren gidoi argitaragabea.
17:00
Hitzordua Eurimages-eko idazkari nagusi exekutiboarekin, Jan Vandierendonckekin.
18:00
Luciana Castellinarekin topaketa.
21:30
Urteko Europar Pertsona Ospetsuaren sari-ematea (Kursaal 2)

Informazio gehiago www.sansebastianfestival.com
Kontaktua: salesoffice@sansebastianfestival.com


LUCIANA CASTELLINA, URTEKO EUROPAR PERTSONA OSPETSUA SARIA
2006KO IRAILAREN 28A, OSTEGUNA

Erroman, 1929ko abuztuaren 9an jaio zen. Zuzenbidean lizentziatua eta kazetaria, Italiako Parlamentuan eta Europako Parlamentuan diputatu izana da (1976-1999). Europako Parlamentuan Kultura eta Komunikabidetako lehendakari izan da, Kanpo Harreman Ekonomikoen Batzordekoa, eta Hegoamerikarako ordezkaritzaren lehendakariorde. 1998tik 2002ra italiar zinemaren nazioarteko promozio-agentzia den Italia Cinemako presidente ere izana da.
Gaur egun, Viareggioko Europar Zinema Jaialdiko buru da, europar zinea hizpide duen lau hizkuntzatako “cineuropa.org” online-argitalpenaren ohorezko presidente, Luce-Città della scienza (Napoli) Institutuko Dokumentalen Eskolako Batzorde Zientifikoko koordinatzaile, Vittorio Gassman Fundazioko eta beste hainbat kultur fundaziotako Administrazio Batzordeko kide, eta UCCAko (Unione Circoli del Cinema dell´Arci) lehendakaritzako kide. Pisako Unibertsitateko irakasle titularra da, Filosofia eta Letren Fakultatean, Komunikazio-zientzien Departamentuan.

 
Aurreko Edizioak "The Industry Club"
2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010
2009
2008
Newsflash

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea