Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Zinemaldiaren Egunkaria > Orain 26 urte auto-stopez
Zinemaldiaren Egunkaria » DONOSTIA SARIA
Orain 26 urte auto-stopez
Larunbata, 2008(e)ko irailak 20

Poltsikoan 350 pezeta zituela etorri zen Donostiara lehen aldiz Antonio Banderas antzezle malagarra eta etxera buelta auto­stop eginez itzuli behar izan zuen. Garai hartan, Pedro Almodóvar zuzendariarekin etorri zen, Laberinto de pasiones pelikula aurkeztera. Lehen festibala izan zen hura berarentzat. Bart berriz, Almodóvarrek eskura eman dion Donostia saria jasotzera. Harrez geroztik, 26 urte pasa dira eta lan ugari egin duena.

Estatu Batuetara joan eta bertan sufritutako bakardadeaz harro sentitzen dela aitortu du Banderasek. Inoren laguntzarik gabe, bere kemenari esker, aurrera ateratzeko gai izan baitzen, eta hala eta guztiz ere, askotan, hark merezi ote zuen galdetu omen zion bere buruari.

Antzeztokietara bueltatzeko irritan dagoela aitortu du Antonio Banderasek, lehen urratsak antzerki munduan egin baitzituen. Hala eta guztiz ere, gaur egun buruan duen proiektua Boabdil, Granadako azken kalifari buruzko istorioa da. Arabieraz eta espainolez egingo den proiektua garatu ahal izateko gutxienez bi urte beharko dituela adierazi du aurtengo lehen Donostia Sariak.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones