Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Zinemaldiaren Egunkaria > Oraindik ibilbide luzea duen Donostia saridun berria
Zinemaldiaren Egunkaria » DONOSTIA SARIA
Oraindik ibilbide luzea duen Donostia saridun berria
Larunbata, 2008(e)ko irailak 20

Erabat hunkituta jaso zuen atzo Antonio Banderasek aurtengo lehen Donostia Saria Pedro Almodovar zuzendariaren eskutik. “Nik Donostiara egindako bisitak nere ibilbide profesionalaren metaforarik hoberenak dira”, esan zuen txalo zaparrada luzea entzun eta gero. Orain dela 26 urte Almodovarren zinerik ganberroenarekin, gero La Corte del faraonekin; Belodromora hurrengoan, Zorroren abenturekin; bere lehen zuzendari lanarekin, Alabaman ero, eta, oraingo honetan, pelikula aurkezteko eta saria jasotzeko. Banderasek Fernando Fernan Gomez aipatu, Paulo Coelhoren hitzak irakurri eta beste hiru pertsonari eskaini zion unea: Javier Bardemi -“salgai ez dagoen pertsona bat”-, Melanie Griffithi -“bere karrera familiarengatik utzi zuen, nere emaztea”- eta azkenik, bere aitari, “gehien maite eta lagundu nauen pertsona”.

Pedro Almodovar bere lagun minari ere eskaini zion saria –“nere bizitzan eta nere karreran dagoelako”. Honek, bere aldetik, Banderasen bizitza laburtu zuenean, elka­rrekin aritu ziren urteak gogora ekarri zituen, benetazko “animali zinematografikoa “ dela esanez eta,beti bezain umoretsu,“munduko ipurdirik bozkatuenetarikoa”izendatu zuen.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones