Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Zinemaldiaren Egunkaria > Zientzia fikzioa orainaz hitz egiteko
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI-BEREZIAK
Zientzia fikzioa orainaz hitz egiteko
ATLANTIS
Larunbata, 2008(e)ko irailak 20

Etorkizun hurbilean girotuta dago Digna Sinke zuzendari holandesak bart Kubo txi­kian aurkeztu duen Atlantis lana. Gizarte hori guztiz zoriontsua da; are gehiago, zo­riontasuna derrigorrezkoa dela ematen du. Hala ere, hor bada ongi ez dabilen zerbait. Esaterako, ezin da iraganaz hitz egin, tabu delako. Horrela gauzak, Xeniak, hamalau urteko neskato batek, bidaia bat egingo du debekatutako lurraldeetan barrena.“Gau­zei buruz, arazoei buruz, modu agerikoan edo zeharka hitz egin daiteke; nik gauzei buruz, arazoei buruz, zeharka hitz egiteko zinema maite dut, eta horixe egiten dut”, esan du Sinkek. Izan ere, etorkizunari bu­ruz baino gehiago egungo gizartearen hain­bat arazori buruz hitz egiten du Atlantis­ek.“Hots, zientzia fikziozko lan on guztiek beti egin duten bezalaxe”, ohartarazi du Jo­se Luis Rebordinosek, bart aurkezle-lanak egin dituenak. Digna Sinkek aldean izan du Pitou Nicolaes, filmean Xeniaren rola jo­katzen duena. Bere lana espresuki nabar­mendu nahi izan du zuzendariak.
M.A.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones