Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Zinemaldiaren Egunkaria > Bikote terapia
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI-ZUZENDARI BERRIAK
Bikote terapia
PASSION
Larunbata, 2008(e)ko irailak 20

Hiru bikote jatetxe batean bil­du dira urtebetetze bat os­patzera. Batzuen begiradek eta keinuek berehala adieraziko digute arazoak laster iritsiko direla, haien artean zorionak ez duela luzez iraunen. Bikote batek umea izanen du epe laburrean, eta bestea ezkon­tzekotan da. Opa egiten dute eta kalera doaz. Emakumeek etxera joatea erabaki dute eta hiru gizonak beste nonbaitera doaz kopa bat hartzera. Hai­etako batek neska ezagun bat­en pisura joatea proposatu du. Han hasiko da nahasmendua, aspaldiko harremanak, maite­mintze berriak, zeloak... Azke­nean argi eta garbi ikusiko da inork ez zuela asmatu bikotea aukeratzean, gehienek beste norbait maite dutela edo ez daudela seguro beste pert­sonaren maitasunaz. Eta pert­sonenganako maitasunaz ezez­ik, katuei buruz ere hitz eginen dute.

Harreman kontuetan ez da­go deus errazik. Sentimenduek ezartzen dizkiguten zailtasun horiek agerian jartzea da beharbada Ryusuke Hamaguchi zuzendariaren meriturik hand­iena. Hala ematen ez badu ere, sei pertsonaia asko dira denen sentimenduak zehaztasunez kontatu nahi direnean, baina zuzendaria ez da galtzen, bikote batengandik beste batengana goaz atsedenik gabe, eta, amodioarena gai unibertsala den neurrian, denen arrazoiak uler ditzakegu, nahiz eta ba­tzuetan eskerrak eman be­harean aurkitu haiei gertatu­takoa guri gertatu ez zaigulako.

Yokohama da film honen eszenatokia, baina, alderdi kul­turalen bat alde batera utziz gero, hemen gertatzen dena New Yorken edo Donostian ikus genezake arazorik gabe. Pe­likula honek oso argi uzten digu beriro ere maitasun kontutan ez dagoela inolako legerik, ez­erk ez digula harreman zori­ontsu bat ziurtatzen, baina be­harbada ziurgabetasun horixe da gure bizimoduari gatz piska bat ematen diona. Bestela nahikoa aspergarriak lirateke harremanak, eta ez dugu hori nahi. Edo agian bai?
M.B.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones