Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Zinemaldiaren Egunkaria > Erabakitzeko eskubidea
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI-ZUZENDARI BERRIAK
Erabakitzeko eskubidea
THOMAS
Larunbata, 2008(e)ko irailak 20

Hasiera batean pelikula honek agure baten bizimodu bakartia besterik ez digula erakutsiko ematen badu ere, metrajea au­rrera doan neurrian ohartuko gara mezu sakonago bat ere ba­duela, norberak bere bizitzari nahi duenean eta nahi duen eran bukaera jartzeko eskubi­dearen aldekoa, hain zuzen ere. XXI. mendean gaudelarik, ha­rritzekoa da heriotzaren inguruko eztabaidak tabu izaten ja­rraitzea, nahiz eta Europako he­rrialde batzuetan aurreratuago egon.

Denok pentsatu dugu inoiz zeinen bakarrik geratzen diren zaharrak, nola ikusten duten beren lagunen eta familiarte­koen heriotza, beren mundua nola desagertzen den. Horretaz guztiaz hitz egiten du Miika Soi­ni-ren film honek, eta pentsa li­teke gai hau aukeratuta emai­tza aspergarria izanen dela, bai­na ez da hala gertatzen, eta ez da hala gertatzen, beste gau­za batzuen artean, zinegileak badakielako zer kontatu nahi duen eta nola, asmatu duelako zahartzaroarena bezalako gai triste batean umore ukitu ba­tzuk tartekatzen, eta, azken fi­nean, denongan eragina duen arazo bati heldu diolako, giza­kiak aurrean merezi duen ezer ez dagopela uste duenean, etorkizunean sufrimendua eta oinazea besterik ez dagoela ikusten duenean, amaiera jar­tzeko eskubideari hain zuzen ere.

Thomas anaia bisitatzera jo­an da xakean aritzeko asmoa­rekin, baina anaia bere begien aurrean hilko da bat-batean. Ondoren Thomas-en bizimodu bakartiaren lekuko izanen gara, nola begiratzen duen bere so­toko leihatilatik kalera, nola to­patuko duen kalean bere be­launaldiko lagun bizi eskaseta­ko bat, bere etxebizitza xumean dituen bisita eskasak eta nola­ko elkarrizketak dituen parke­an beste agure batzuekin. Hain­bat egunetan elkarrekin hitz egin ondoren, jakinen du parkeko solaskideetako bat ezagutu zuela aspaldian, eta horrek Thomas-i buruzko datu ga­rrantzitsu bat emanen digu. Egun batean, etxera itzultzean zozketa batean irabazi duen sa­ri absurdoa topatuko du atean. Badirudi ordurako erabaki garrantzitsu bat hartua duela.

Kaurismaki anaien peliku­lak gogoan, Miika Soinirena iku­si ondoren esan liteke, desber­dinak izanagatik ere, ezagutzen ditugun film finlandiarrek xar­ma berezi bat dutela, beren itxura hotzaren atzean umore eta epeltasun bereziak izkuta­tzen direla, hain triste diruditen pertsonaia horien barrenean alaitasun bitxi eta ia sekretu bat aurki daitekeela.
M.B.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones