Patrocinador
Oficial
Media
Partner

cerrar
Rellena este formulario con tus datos para acceder a los contenidos reservados a usuarios registrados.
Pincha aquí
¿No recuerdas tu contraseña? Pincha aquí

cerrar


Aún no has validado tu email. Te hemos enviado un correo electrónico, debes pinchar el enlace adjunto para validar su cuenta.

Estás en: Portada > 56 Edición 2008  > Diario del Festival > Galtzaile ameslarien lilura
Diario del Festival » MARIO MONICELLI
Galtzaile ameslarien lilura
Sábado, 20 de septiembre de 2008

Luigi Comencini, Pietro Germi eta Dino Risi zinemagileekin batera komedia italiarra irauli zuen Ma­rio Monicelli maisuak 50eko eta 60ko hamarraldietan. I soliti ig­noti (1958) eta La grande guerra (1959) dira, hain justu, bere mai­sulanik ezagunenak. Arras ez­berdinak biak. Lehena, komedia italiarraren gailurra da. Bestea, al­diz, gerraren aurkako apologia tragikomiko aparta. Monicellik Zi­larrezko Maskorra -Hitchcock-en Vertigo-rekin partekatua– bere­ganatu zuen I soliti ignoti (1958) dibertigarriarekin Donostiako Zi­nemaldian. La grande guerra (1959) drama zirraragarriarekin, aldiz, Veneziako Mostra-ko Urrez­ko Lehoia irabazi zuen.

Erromako bahitetxe ezagun bateko kutxa gotorreko dirua ostu eta txirotasunetik ihes egin nahian dabilen lapur talde xelebre baten nondik norakoak da­kartza I soliti ignoti (1959) atse­ginak.Garaiko aktore esangura­tsuenetakoak –Marcello Mas­troianni, Vittorio Gassman,Totò eta Claudia Cardinale– bildu zi­tuen Monicelli maisuak bere ha­rribitxirik finenean. Komedia aparta ez ezik,sasoi hartako italiar gizartearen isla gordina ere bada; neorrealismoak berak bi­luzitako pobrezia ironiaren bi­tartez salatzen duena. Izan ere, goseak bilakatzen ditu lapur protagonistak. Zorigaiztoko pa­tutik ihes ezinik dabilen galtzai­le talde maitagarri baten erre­tratua baitakarkigu Monicellik. Surrealistak bezain samurrak guztiak. Neska hauskorren au­rrean urtzen direnak; adiskide mendekuzaleak estimatzen di­tuztenak eta afari goxo baten­gatik billete-sortak ere ahantzi ditzaketenak.

Saminagoa da, ostera, La grande guerra (1959), egiazki. Estreinatu zen sasoian polemika ikaragarria piztu zuen Italian; I. Mundu Gerran italiarrek izan zu­ten papera sarkasmo mingotsez islatzen du eta. Oreste eta Gio­vanni soldaduak –Alberto Sordi eta Vittorio Gassman– dira fil­meko antiheroiak. Koldarrak be­zain alprojak biak. Lubakietako bizipen latzak errealismo zikinez islatzen ditu Monicellik filmean; gerraren absurdua ageri-agerian utziz. Pobreak, nekazariak eta gaizkileak dira italiar aberriaren abangoardia. Hiltegia zain duen artaldea, alegia. Kritika karmina da oso. Hala, Sordi-Gassman bi­kotearen umorea eta Silvana Manganoren erromantizismo etsia dira gerraren garraztasuna gozatzen duten bakarrak. Buka­eran, baina, alprojen zikoizkeria samurtasun bilakatuko da. Ge­rraren gordina saihets ezin deza­keen xalotasun.

“Commedia dell’arte” gogo­angarriaren uharari jarraiki sortu zituen film entzutetsuenak Mario Monicelli maisuak. Hortaz, bere komediak ez dira hutsalak inolaz. Klase sozial apalenen miseria sa­latzen baitute. Irriaren bitartez. Erromantizismoaren konplizita­teaz. Dramari muzin egin gabe. Gehienetan, bukaera zoriontsu­rik ez dago. Ezta I soliti ignoti (1958) gazi-gozoan ere. Lapurrak esku-hutsik itzultzen dira-eta au­zunera. Egunerokotasunik grise­nera. Amesteko gai dira oraindik, ordea. Ametsek aterpe hartu bai­tute haien bihotzetan. Horrexe­gatik marrazten ditu irribarreak galtzaileon ezpainetan itxarope­nak. Monicelliren unibertsoan es­perantza delako txiroenen abe­rastasun bakarra.

Bere komediak ez dira hutsalak inolaz. Klase sozial apalenen miseria salatzen baitute

Iñaki LAZKANO

 

Patrocinador Oficial
Media Partner
Colaboradores Oficiales:
Instituciones Socias:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones