Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Zinemaldiaren Egunkaria > Japoniaren arimaren aldeko requiem eza
Zinemaldiaren Egunkaria » JAPONIA BELTZEAN
Japoniaren arimaren aldeko requiem eza
TAIYO NO HAKABA
Larunbata, 2008(e)ko irailak 20

Ai no corrida (1976) drama eroti­ko entzutetsuaren sexu eszena esplizituekin Cannes osoa ahoa bete hortz utzi aurretik, film inte­resgarri anitz errodatu zituen Na­gisha Oshima zinemagile japo­niarrak. (1960) garratzean yaku­za-ren unibertso gupidagabean murgildu zen bete-betean Oshi­ma polemikoa; Olatu Berri japo­niarraren egilerik adierazgarrie­na bihurtuz.

Osakako auzune txiroenean dago girotua istorioa. Txabolez jo­sitako paisaia post-apokaliptiko eta lohi horretan yakuza taldeen legea da nagusi. Hanako basatia da simaurtegi kirasdun horreta­ko lorerik ederrena, ezbairik ga­be. Lore pozoitsua, baina. Pobre­ei erositako odola industria kos­metikoari saltzen baitio Hanakok. Gauero, aldiz, bere gorputz poli­ta salgai jartzen du auzuneko ka­lerik ilunenetan.

Hanpako hiru talde ezberdin daude auzunean. Agitatzailea –eskuin muturreko eroa bera– da yakuza talde beteranoenaren bu­ru, eta portuko langileen jaiotza­agiriak saltzen dizkie alproja ho­rrek legez kanpoko etorkin kore­arrei. Shin gazte doilorra, berriz, talde arriskutsuenaren buru da. Prostituzioa eta lapurreta ditu ogibide eta Ohama makurraren taldea urduri jartzea lortuko du. Bidegurutze horretan, ostera, ezin hobeto moldatzen da Hanako femme fatale erakargarria.

Bortitza, odoltsua eta gordi­na da oso Taiyo no hakaba (1960) filma. Shin ankerraren ya­kuza taldeko kide berriak, Takes­hi sentiberak, soil-soilik gozatzen du gizatasun apur batez, ukitu etikoaz, pelikularen arima erraus­tua. Bera da ere Hanako sen­tsualaren bihotza samurtzen duen bakarra. Erromantizismo une iragankorra besterik ez da, baina. Oshimak ez baitu pertso­naiekiko identifikaziorik onartzen. Plano luzeak kateatzeaz gainera, Bresson-en uztako urruntzea ba­liatzen baitu efektu dramatiko oro suntsitzeko.

Sexu eta biolentziaz zipriz­tindutako auzune hori Japonia­ren beraren metafora da, egiaz­ki. Gerra osteko nipondar gizartearen kritika sozial eta politiko zorrotza egiteaz gainera, japoniar herriaren krisi morala ere gogor salatzen baitu Oshimak bere fil­mik gordinenean. Finean, Oshi­maren alegia odoltsuan gitarra espainiar baten lantupean pix­kanaka-pixkanaka ehorzten ari diren eguzkia Japonia bera bai­no ez da.
Iñaki LAZKANO

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea