Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Zinemaldiaren Egunkaria > Galeraren zama jasaezina
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI - ZUZENDARI BERRIAK
Galeraren zama jasaezina
UNSPOKEN
Astelehena, 2008(e)ko irailak 22

Gertatu zaienek esan ohi dute hurbileko norbait desagertzen denean ezjakintasuna baino hobea izaten dela askotan heriotzaren ziurtasuna, besterik ez bada ere hilobi batera bisita egin ahal izatea. Desagertzen direnak linbo moduko toki/ez­toki batera doazela ematen du, eta beti geldituko dira zalantza ikaragarriak: bere borondatez desagertu zen edo norbaitek desagerrarazi ote zuen, ongi egonen den, desagerpenaren errua norena izan zen… Galdera hauek etengabe torturatzen omen dituzte desagertutako jendearen familiartekoak eta la­gunak, eta batzuetan ez da er­raza izaten zama hori era­matea.

Unspoken filmean bost urte lehenago desagertu zen neska gazte baten gurasoek pairatzen duten sufrimendua kontatzen du Fien Troch zuzendariak. Dirudi­enez, bost urte horietan normal-tasunera itzuli da bikotea, baina bat-batean zenbait gauza bitxi gertatuko dira, esate baterako denbora horretan guztian ikusi ez duten alabaren lagun baten bisita, eta zalantza guztiak itzu­liko dira. Aitaren portaera gero eta arraroagoa izanen da eta azkenean gaztearen desager­penaren obsesioak bizimodu ar­runta eramatea eta eguneroko arazoen kudeaketa galaraziko dizkio.

Zuzendariak oso modu ze­hatzean deskribatzen du biko­tearen gainbehera eta no­labaiteko enpatia sortarazten du ikuslearengan. Beharbada ez da beharrezkoa pelikula bat ikustea maite den pertsona bat inolako azalpenik desagertzeak zeinen gogorra izan behar duen irudikatzeko, baina hemen oso argi geratzen da horrelako egoera batek sor dezakeen desore­ka emozionala. Ikaragarria da emakumeak sexu eraso bat jasatera doanean erakusten duen erreakzio falta, alaba gal­du ondoren gerta litekeen edozein gauza garrantzirik gabekoa balitz bezala, zigorren bat merezi duela pentsatuko balu bezala. Hilda dagoela jaki­nen balute sikiera gurasoek ere nolabaiteko atsedena hartu ahal izanen lukete; orain berriz ez dakite kale kantoi batean bere burua prostituitzen dabilen, psikopataren baten menpe dagoen edo, besterik gabe, maite ez zuen familia batengandik ih­es egin duen.

Seme-alabaren bat hiltzen edo desagertzen denean gura­soen arteko harremanak oso za­ilak bihurtzen direla esan ohi dute espezialistek, maiz di­bortziora iritsiz. Fien Troch-en pelikulan zailtasun hori ere oso agerian geratzen da, nahiz eta bukaeran Edward Hopper-en margo bat izan litekeen irudi ed­er bat erakutsi.
M.B.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea