Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Zinemaldiaren Egunkaria > Urteak joan, urteak etorri
Zinemaldiaren Egunkaria » ARGAZKIAK
Urteak joan, urteak etorri
FILM LABURRA
Astelehena, 2008(e)ko irailak 22

Urteak betetzea laket dut. Ez dut ukatzen. Bada ez bada ere ez dut nire adinik aitortuko. Zimurren ajea? Agian. Beraz, errazena egin dut. Zinemaldira jo. Aizu, jada, 56 bete dituzu. Zorionak. Kandelak itzaltzean gertatzen den bezala, zenbatek esan dizute zure ­adinerako ez zaude batere gaizki? Erne!

Halere, Donostiako merkatari batzuen eskutik jaio zinenean inor gutxik pentsatuko zuen hainbeste beteko zenituenik. Egia esan, inork ez. Edo inor gutxik. Batzuk sasoitsu ­ikusten zaituzte. Beste batzuk, kili-kolo. Zure urtebetetzeak gainera filmez eta festez ospatzen dituzu. Hori pagotxa. Lagunak ere ez zaizkizu gutxi etortzen. Bazter as­kotakoak gainera. Hamaika lekutako zine­zaleak, New Yorkeko zuzendaria, Txinako ak­torea, Bartzelonako zine kritikoa, Dani­markako gidoilaria... Ez zaizu adiskiderik falta. Eta denekin egon ahal izateko zinemetan ez ezik dantzalekuetan antolatzen dituzten goizaldera arteko festa batetik bestera ibil­tzen zara. Eta zure kontura, bat baino gehia­go. Bejondeizula, urteak ospatzeko sortu baitziren. Baina zaindu, e. Datorren urtean 57. ospatu behar dituzu eta.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea