Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Zinemaldiaren Egunkaria > Pelikula hipermediatikoa
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI-PERLAK
Pelikula hipermediatikoa
VICKY CRISTINA BARCELONA
Osteguna, 2008(e)ko irailak 18

Pelikula mediatiko ugari egin di­ra azken urteetan, baina gehie­nak Hollywoodeko superpro­dukzioak ziren.Woody Allen oso urruti mantendu da betidanik giro horretatik,eta,hala ere, be-re azken filmak historian zehar oso ekoizpen gutxik lortu duten oihartzun mediatikoa izan du; dena dela, esan liteke meritu osoa ez dela zuzendariarena, ospe ikaragarri horen zatirik handiena aktoreei zor baitzaie.

Izan ere,azken urte honetan saririk garrantzitsuenak jaso di­tuen Javier Bardemek, bere la­nari nahiz bere edertasunari esker mundu guztiko argitalpene­tako lehenengo orrialdeak behin eta berriz bete dituen Scarlett Johanssonek eta bere burua Estatu Batuetan oso ongi saltzen jakin izan duen Penélope Cruzek lortu dute Woody Allenen aurreko pelikulei falta zitzaien ukitu “komertziala”. Eta hori New Yorkeko zuzendariak azken urte hauetan bere peliku­la onenetako batzuk egin ditue­la kontutan hartuta. Egia da Wo­ody Allenek ez duela inoren la­guntzarik behar batez ere Euro­pan nolabaiteko arrakasta iza­teko, baina arrakasta horren ta­maina ez da behin ere oraingoa bezalakoa izan, eta hori Canne­seko Zinemalditik pasa ondo­ren pelikula estrenatu gabe da­goela oraingoz.

Kronikek diotenez,triangelu baten istorioa kontatzen du Vicky Cristina Barcelona-k, eta, zuzendaria nahiz aktoreen kali­tatea kontutan harturik, seguro emaitza bikaina dela, baina ba­da beste puntu deigarri bat, eta hau pelikula bati esker hiri ba­tek lor dezakeen sustapena edo publizitatea da. Quim Monzo idazleak zutaberen batean Bar­tzelona parke tematikoa bihur­tzen ari dela salatu du, eta bidenabar Donostiak ere arrisku berbera izan dezakeela azpima­rratu du. Bi hiriak ezagutzen dituztenek badakite Monzok arrazoia duela, arriskua hor da­goela, eta Woody Allenen azken lan hau bezalako pelikulek bilakaera horretan izan dezaketen papera eztabaidagarria izan daiteke. Alabaina, alde horretatik, neurri berean aztertu beharko litzateke norainoko eragi­na izan duen zuzendariak New York parke tematikoa bihurtze­ko –halakorik gertatu bada-edo Londres, bertan egin baititu bere azken filmak.

Parke tematikoak alde ba­tera utzita, ez dago dudarik eztabiada batek iraunen duela hurrengo mendeetan zehar, hau da, zein diren bere filmo­grafia erraldoian Woody Alle­nek egin dituen pelikularik onenak. Horretan Allenzale­ek, eta asko dira, banaturik se­gituko dute munduaren amaiera arte.
M.B.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea