Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Zinemaldiaren Egunkaria > Euskal zinemaren erakustokia
Zinemaldiaren Egunkaria » EUSKAL ZINEMAREN EGUNA
Euskal zinemaren erakustokia
Osteguna, 2008(e)ko irailak 18

Euskal Zinemaren Eguna irailak 24an ospatuko da. Bertan ha­maika film luze, eta bi saiotan ba­natuko diren hamazazpi film la­bur ikusi ahal izango dira. Prín­cipe zinema aretoek hartuko dute Euskadin egindako azken pro­dukzioak sustatzeko eta erakus­teko helburua duen sail hau eta, besteak beste, animazioa, fikzioa eta dokumentala, film laburrak eta historikoki garrantzitsua izan den Ama Lur filma erakutsiko diz­kio ikuslegoari.

Aurten, Euskal Zinemaren Eguna indartzen duen atal berria zabal­duko da. Estreinaldiak sekzioak, beste urte batzuetan ez bezala, lehen aldiz Zinemaldian bertan emango diren lau film luze ikus­teko aukera eskainiko du. Gorka Merchán zuzendariak La casa de mi padre filma aurkeztuko du, eta hau izango da Príncipe zinematik irtengo den film bakarra, Victoria Eugenia Antzokian eta Antiguo Berrin ikusteko aukera ere egon­go baita. Gainontzeko hiru filmak honako hauek dira: Juan Miguel Gutiérrezen Motema na ngai (Ene bihotza!), Pavel Girouden Omertà Cuba eta Euskadiren arteko ko­produkzioa, eta Lurdes Bañuelo­sen Vivir con las botas puestas. Euskal zinemari eskainitako sail honen Informatiboa atala zazpi emanaldik osatuko dute. Horie­tatik sei duela gutxi estreinatu di­ren film luzeak dira: Joseba Iña­ki Agirre Errazkinen Haizea eta Sustraiak, Candela Figueira eta Maitane Muruzabalen Nevando voy, Nacho Vigalondoren Los cro­nocrímenes, Alberto Moraisen Un lugar en el cine, Egoitz Rodrígue­zen Betizu eta urrezko zintzarria eta Pedro Riveroren La crisis carnívora.

Atal Informatiboa osatzen duen zazpigarren filma Nestor Baste­rretxea eta Fernando Larruquer­ten Ama Lur da, 1968ko Donos­tiako Zinemaldian Victoria Euge­nia Antzokian estreinatu zena. As­kok euskal zinemaren lehenengo film modernotzat hartzen duten honek garaiko zentsurak eragin­dako oztopo asko gainditu behar izan zituen zinemara iritsi aurre­tik. Irailaren 24an 60ko hama­rraldian aitzindari izan zen filma­ren bideo emanaldia egingo da Príncipen. Honetaz gain, Ama Lur filmaren 40. urteurrenean, bere bi zuzendariek IBAIA saria jaso­ko dute. Sari honek ikus-entzu­nezko ekoizpen edota ekimen bat saritzen du urtero.

Kimuak eta sariak
Film laburrak deituriko atalak osotuko du egun berezi honen es­kaintza. Batetik, 2007ko Kimuak katalogoko zortzi film laburrak emango dira, azken urtean nazioartean hainbat sari garrantzi­tsu lortu dituztenak. Bestetik, 2008ko film laburren atalean, Euskadin azkenaldian egindako bederatzi film labur izango dira. Egun hau gertuko zinemaren era­kusleiho izateaz gain, sektoreko profesionalentzat topaleku ere bada. Honela, garrantzi berezia dute aipatutako IBAIA sariak, eta baita Euskal Herriko ikus-entzu­nezkoen arloko pertsona garran­tzitsu baten ibilbidea goresten duen Amalur sariak ere. Aurten Mariví Bilbao aktoreak berega­natuko du sari hau.
I. O.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea