Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Zinemaldiaren Egunkaria > Euskararen presentzia garapen bidean
Zinemaldiaren Egunkaria » BERRIAK
Euskararen presentzia garapen bidean
Osteguna, 2008(e)ko irailak 18

Euskararen presentzia Zinemal­dian areagotzeko bideari eutsiko dio aurten ere jaialdiaren anto­lakuntzak. Sail Ofizialeko lau ema­nalditan filmak euskarazko azpi­titulu elektronikoekin ikusteko au­kera izango baita. Aukeratutako filmak dira honako hauek dira: The Other Man (Beste gizona), The Boy in the Striped Pyjamas (Pijama marradunaz jantzitako mutikoa), Tropic Thunder (Tru­moi tropikala) eta The Brothers Bloom (Bloom anaiak).

Atzera begirako sailetan lau­na film emango dira euskaraz, eta Zabaltegin, hiru. Horiez gain, Zine­maldi osoan 26 film emango di­tuzte euskaraz azpidatzirik, Belo­domokoez aparte. Hori film kopu­ruari dagokionez, emanaldiei erreparatuz gero, ordea, atzera be­girako sailetako 30 bat emanaldik euskarazko azpitituluekin joango dira eta Zabaltegi nahiz Sail ofizia­leko beste 10 ere bai. Aldez aurre­tiko salmenten arabera, Steve Mc-Queenen Hunger (Gose) filma da euskal hiztunen artean ikusnahi handien sortu duen lana.

Hunger filmak Ipar Irlandako segurtasun handiko Maze espe­txeko bizitza nolakoa den erakus­ten digu 1981eko jazoeren bitar­tez. Urte horretan matxinada ger­tatu zen lehenik, eta preso errepublikarrentzat estatus berezia lortzeko IRAren gose greba ondo­ren, Bobby Sands buru zuela. Hamar hildako izan ziren horren guz­tiaren ondorioa. Gertakari hunki­garri haiek ardatz hartuta, filmak islatzen du gorputza eta burua mugak gainditzera behartzen gai­tuenenean gertatzen dena.
S. B.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea