Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Zinemaldiaren Egunkaria > Memoriaren soinuak
Zinemaldiaren Egunkaria » TERENCE DAVIES
Memoriaren soinuak
Osteguna, 2008(e)ko irailak 18

Azken hiru hamarkadetan zine britainiarrak eman duen lanik be­rezi, mardul eta hausleena landu du Terence Daviesek fikziozko lau film luzeekin soil-soilik, bi au­tobiografikoak –Distant Voices, Still Lives (1988) eta The Long Day Closes (1992)- eta beste bi bereak ez diren materialetan oi­narrituak –The Neon Bibble (1995), John Kennedy Toolen no­belaren arabera, eta The House of Mirth (2000), Edith Wharto­nen liburuaren adaptazioa-; hiru film labur bere haurtzaro eta nerabezaroko esperientzietan ere oinarrituak –Children (1976), Madonna and Child (1980) eta Death and Transfiguration (1983)- eta Of Time and the City (2008) izenburua duen doku­mental egin berria, Liverpool, be­re jaioterriaren iragan eta oraina­ren inguruan.

Eskola dokumentalistaren eraginak batzuetan arakatu ba­daitezke ere, Humphrey Jenning­sen konpromiso poetikoarekin gehiago John Griersonen estilo zuzen eta egiatiarekin baino, eta baita free cinemaren alde nabar­menarekin –batez ere bere hiru film laburretako amorruan pila­tua, 1984az geroztik The Teren­ce Davies Trilogy izenburupean elkartuak-, egia esan Daviesek igarotako zine britainiarrarekin berehala eten zituela loturak eta, Mike Leighekin izandako ertzdun bat etortze melodramatiko bat edo beste salbu, ez du aldi hone­tako zuzendari ingelesekin ere inolako batasunik egin (Frears, Jordan, Greenaway, Loach), nahiz eta egia den, belaunaldi arazo­engatik, uharteko zine garaikide­aren sail madarikatuan kokatua izan dela Derek Jarman eta Sally Potterrekin batera.

Soinuaren erabilera (pube­tan abesturiko kantak, irratsaio­zatiak, gramofono zaharretako diskoak, elkarrizketak eta irudiak sekula ikusten ez ditugun Holly­woodeko pelikuletako jatorria duten melodiak) ezaugarritu izan dute Daviesen lana eta memoriaren arima-itzultzearen bi­laketa etengabea zehaztu du, en­tzundako musiken arabera bizi­tako iraganaren balorazioa, kon­takizun lineal klasikoarekiko haustura, indibidualtasunetik kolektiborako aldatze irmoa, pla­no-sekuentziaren inguruko la­nak eta melodramaren trata­menduak Daviesen zinea zer no­lakoa den ere primeran erakus­ten dute. Agian autorearen ikus­entzunezkoaren kondentsazioa­ren adibiderik argiena Of Time and the City izan daiteke, garai bateko Liverpoolen inguruan egiten duen erretratua da, non egiten duen garai bateko Liverpooleko erretratua, bere Liver­pool, eta egungo Liverpool, ozta­ozta ezagutzen duen hiria, ego­narriz bilatu eta topatutako irudi­artxiboetako elkarketa emanko­rretik landua izan da; euskarri gi­sa hartutako erabilitako kantak, kontrapuntua, komentario edo zirkuitu-labur hunkigarria; aipu literarioak (Daviesek T.S. Eliot zein Douglas Sirk, Ingmar Berg­man edota berrogeita hamarga­rren belaunaldiko Hollywoodeko musikalak biziki maite ditu) eta zuzendariaren berezko ahots ozentasuna, berezko eskubidez, demiurgo narratzailearen irudia bere gain hartzen duenean.

Bere filmografian zehar, Da­viesek bere burua ikusten ez duen mundu baten aurrean bere harri­dura gogora ekartzen du, aitaren hutsa eta zorigaitza, amaren suhartasun sentibera, egunero­ko errituak (bere kasuan zinea, berarengana ikusle miraritua be­zala jotzen zuen, eta kanta tra­dizionalak, bereekin entzun eta kantatzen zituenak), bere izaera sexualarengatik pairatzen zuen isolamendua, bakardadea eta de­serrotze soziala. Zuzentzen hasten zenean, bere irudiak arras gordinak ziren, haserrezkoak, amorruz beteak. Distant Voice­sez geroztik, nazioartean ezagu­tarazi zuen filma, bere haurtza­roko oroitzapen bortitzenak in­dargabetu eta sentsualtzera iritsi zen (musika edota zelaitik kan­poa medio). Hau bezalako film gutxik erakusten dute hain bu­ruargitasun eta tentsiorekin era berean maitatzen eta gorrotatzen den aitaren irudiarekiko anbiba­lentzia. Egokitzapen literarioaren bidea hartu duenenean ere, bere berezko eskarmentuarekin tru­kagarriak diren pasarteak hauta­tu ditu, The Neon Bibblen bertsioan ageri den bezala, bere filma autobiografiko etengabearen bes­te adibide bat. Edota La casa de la alegriari dagokionez zine bri­tainiarrean hain errentagarria den, James Ivory eta bere akolitoen bidez, barne-huts, apainga­rri eta estutasunik gabeko egoki­tzapen literarioa haserrarazten jakin izan du.
Quim CASAS

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea