Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Zinemaldiaren Egunkaria > Patua gazteen esku
Zinemaldiaren Egunkaria » EPAIMAHAIA
Patua gazteen esku
Osteguna, 2008(e)ko irailak 18

Poliki-poliki sartu ziren Kusaale­ko kubo txikian. Ez zeramaten ez togarik ezta mailutzarrik ere. Ez ziren zuzenbideko profesionalak. Ezta antzik ere. Halere, egingo du­ten lana burutzeko ez dute urte­etako ikasketarik behar. Gazteak dira. Oso gainera. Adin tartea; 17­21 urte. Zinemaldiko Gazteriaren Epaimahaiko partaideak dira. 250 zinezale.

Gazteen jatorria anitza da: “hainbat unibertsitateetako ikas­leak dira” dio Leire Gorostidi sai­leko koordinatzaileak. “Gehienak, %70 Euskal Herrikoak badira ere, gainontzekoak, Sevillatik, Madril­dik..., etorri dira”. Iaztik hogei ba­tek gaztek errepikatzen dute epaimahaikide izatearen espe­rientzia. Irailean egon arren, kasu honetan, ez dira ‘errepikatzaile’.

“Ongietorriak Zinemaldiaren izenean”esanaz agurtu zituen bil­dutakoak José Ángel Herrero-Ve­lardek, Zabaltegiko zuzendaritza batzordeko partaideak. “Gazte­riaren Epaimahaia 1985ean sor-tu zen. Beraz, 24 urte ditu eta zuek baino nagusiagoa da. Jada, sari heldua da”. Ez dira gazte gut­xi, urte hauetan guztietan, epai­mahaikide izan direnak. “Borja Cobeaga, adibidez, bere garaian epaimahaikide izan zen” gainera­tu zuen Herrero-Velardek.

“Sari honen xedea zineareki­ko zaletasuna piztea da, Zinemal­diarentzat publikoa arrunt ga­rrantzitsua baita. Orain hurbildu zarete eta etorkizunean ere bes­te hainbeste egitea nahiko genu­ke. Alegia, bateginik jarraitzea”.

Epaile gazteek egunean hiru ‘epaiketa’ izango dituzte Kursaa­leko kubo txikiko aretoan: bi goi­zean eta bat arratsaldean. Hamar egunetan zehar 28 film epaitu­ko dituzte: 16 Zabaletegikoak, 10 Horizontes Latinosekoak eta 2 Sail Ofizialekoak.

“Zortzi pertsona aritu gara sa­riko filmak aukeratzen eta ez di­tugu menturaz aukeratu. Ikusiko dituzuen filmak ez dituzue ez in­terneten, ez top mantan ezta zir­kuitu komertzialean topatuko. Munduko hamaika bazterretako –Txina, Guatemala, Iran, Japo­nia...- zine hausle, berritzailea... izango duzue ikusgai”adierazi du Herrero-Velardek.“Filmetako zu­zendari gehienak, zuek bezala, hasiberriak direnez, euren lehen edo bigarren filma izango dute as­ko jota, pelikulak goitik behera aniztasunez eta errespetuz ikusi. Eta amaieran, zuen botoarekin, ikusitakoa epaitu” gomendatu die. “Nahiz eta komedia gutxi egon, pelikuletan jorratuko diren gaiak gertukoak egingo zaizkizue­nez ziur nago gozatu handi bat hartuko duzuela”.

Botoa emateaz gain, epaima­haikideak, pelikula egileekin so­lasean aritzeko parada izango du­te filmaren amaieran. Filma ba­koitzaren amaieran ikusitako peli­kularen ostean -1etik 10era pun­tuatuko dute- irailaren 27an, arrat­saldeko 19:00tan Gazteriaren Sa­ria banatuko da.

Gazteak ez dira ‘Hamabi gizon gupida gabe’ filmeko partaideak bezala erabaki bat hartu arte gela batean sarturik egongo. Filmak ikusteaz gain beste ekimen sorta batean parte hartzeko aukera izango dute. Esaterako, irailaren 23an,
Acuariumean ospatuko den Zine Tailerraren baitan, Juan José Ballesta aktorearekin solasean arituko dira. Horrez gain,Zinemal­diko sei egunetan zehar Localiak antolaturiko Zine Tertuliak-en parte hartzeko ere egokiera izan­go dute. Gaur, jada, lanean hasi di-ra.Alea jacta est!
EZPALA

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea