Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Zinemaldiaren Egunkaria > «Oso zuzendari berri gutxik jotzen du desafioak hartzera»
Zinemaldiaren Egunkaria » EPAIMAHAIA - ZUZENDARI BERRIAK
«Oso zuzendari berri gutxik jotzen du desafioak hartzera»
KOLDO ALMANDOZ
Igandea, 2008(e)ko irailak 21

Lehen laburmetraia, Ra­zielen Itzulera Zabalte­gin orain hamar urte erakutsi zuen. Aurten aldiz, Columba Palum­bus. Uso basatia lanagatik Ita­lian, Montelanicoko Arrivano i Corti zinemaldiaren X. edizioan lehen saria jaso du. New Yorke­ra abiatu zen 1998an zinea ikas­tera. Ordutik hona A dar ba kar, Belarra, Amuak eta Midori irau­pen laburreko filmak egin ditu lagun artean eta era indepen­dentean, Donostian 1973an jaio­tako Koldo Almandozek.

Kazetaritza ikasketak egin eta zinea hautatu zenuen, or­dea. Nola eman zenituen le­hen urratsak zinemagintzan?
Lan irtenbide bezala aukeratu nuen kazetaritza.Kanpora zine­ma ikastera joan eta han egin­dako lana Zarautzen antolatzen zen hizkuntz gutxituen zine jaialdira bidaltzeko asmotan gi­nen, baina hura desagertuta ze­goenez Donostiako Zinemal­diak Zabaltegin hartu zuen. Hu­ra gertatu ez balitz? Ba, egia esan,ez dakit zer gertatu izango zen. Zabaltegin erakutsi ondo­ren pelikulak abiadura hartu zuen eta zirkuituan sartu.

Egin duzun lanari erreparatuz badirudi iraupen laburreko filmak egiten sentitzen zare­la erosoago. Film luzerik egi­teko asmorik ez omen duzu. Zergatik?
Uste dut izaera kontua ere ba­dela, ez daukat pazientziarik, pasiorik,edo talenturik,ez dakit zer den, baina ez dut film luze bat egiteko behar den hori. Nire lana talde txikian, ezaguna den taldearekin eta modu indepen­dentean izaten da.Tarteka,bes­te horrelako lanak egitea tokatu zaidanean, ez naiz batere mol­datu. Luzemetraiak gustatzen zaizkit,baina bururatzen zaizki­dan istorioak kontatzeko laburmetraiekin eroso sentitzen naiz. Niri akzioa gustatzen zait eta ezingo nuke urteak pasa proiektu bat garatzeko.

Nola da posible istorio bat lau minututan kontatzea,azkene­ko lanean egin duzun bezala?
Istorio horrek ez du gehiago be­har. Istorio batzuk merezi dute luzean kontatzea, beste batzuk ez. Formatu laburrak gauza as­ko iradokitzen ditu, irekia uzten du eta hori gustatzen zait.

Epaimahaiko bezala zer eska­tzen diozu pelikula bati?
Zinemagile berri bati eskatuko nioke arriskua, koherentzia, pro­posamen berritzailea... Arris­kuak eta desafioak hartzea, batez ere. Askotan politikoki zuze­na ere ez izatea, gaur egun ge­roz eta zailagoa dena, hainbat gai taburekin ere ausartzea. Zinean, azken aldian, hori gerta­tzen ari da, oso zuzendari berri gutxik jotzen dute desafioak har­tzera eta zinemagintzan bide berriak bilatzera.

Festibaletan eskarmentu han­dia duzu, zinemagintzari zer eskaintzen diote festibalek?
Nire kasuan, laburmetraigin­tzan,zinemaldien presentzia hil ala bizikoa da, ez baitago hori erakusteko beste zirkuiturik. Festibalen zirkuitua betidanik gustatu zait, behar bada nire la­nek festibaletan gune komer­tzialetan baino arrakasta han­digoa badutelako. Irabaztea os­perako eta diru sarrera bezala oso ondo dago, baina gero egi­ten duzun horretan sinetsi behar duzu.

Zer da zuretzat Zinemaldiko epaimahaiko izatea?
Egia esanda, ez dakit ondo zer­gatik hautatu nauten. Deiak ha­rritu ninduen eta pentsatzeko denbora eskatu nien, zinemaldi batzuetatik deitu izan nautene­an ezezkoa eman dudalako. Es­perientzia interesgarria da, eta behin eskainiko eta ezin nuen ezezkorik eman!

Erraza al da besteen lana ba­loratzea eta juzgatzea?
Besteen lana oso erraz juzga­tzen eta kritikatzen dugu zinean bereziki eta lanean jartzen zare­nean ikusten duzu zein zaila den bi plano elkarrekin juntatu eta horrek emaitza ona ematea, eta aktore bati atera beharre­koa ateratzea eta lanarekin gus­tura geratzea. Argi dago kritika beharrezkoa dela, baina asko­tan oso arin kritikatzen da, jakin gabe zein zaila den teknika menderatzea.

Zaila behar du izan zerbait be­rria egitea, aurretik egin ez dena?
Bai, baina askotan jende askok horretan egiten du akatsa, beti hain berritzaile den zerbait egin behar horretan igual han­ka sartzen du eta guztioi era­gingo digun istorio bat egin be­har da; kontatzeko modu be­rriak bilatu eta gero ausarta izan. Nik hori bilatzen dut eta gai batzuk badira modu batean ukitu daitezkeenak bakarrik; politikoki zuzenak direnak, tra­tu txarrak, pedofilia,... Gai ho­riek gai sozialeko ukituko peli­kuletan eta normalean nola­baiteko “moralina” kutsuare­kin jorratzen dira. Moral hori eztabaidan jartzen denean, be­rriz, kritika zorrotzak jasotzen ditu. Nire ustez, bide horretatik gauza berriak egiteko aukera bada, gaiak era ez hain morale­an edo politiko zuzenean aur­kezteko.

Zein duzu hurrengo proiek­tua. Zertan ari zara lanean?
Aspaldidanik lantzen ari naizen istorio batekin ari naiz, formatu laburra izango du, dokumental faltsu bat da eta zinearekin du zerikusia. Zinemari buruzko hausnarketa da. Bestetik mai­tasun istorio laburrak ari naiz biltzen eta filmatzen. Ez dakidana da horrekin zer egingo du­dan.

Finantziazioa nondik lortzen duzu?
Azkeneko bi urtetan Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du­gu, baina nik ez dut pazientzia­rik proiektu bat idatzi,aurkeztu, eta laguntzaren zain egoteko. Horregatik nire proiektuak oso alternatiboak dira. Sariak jaso­tzeak horrek ahalbideratzen du, baina beti ere oso proiektu xu­meak direlako.

"Zineak ez du zergatik politikoki zuzena izan behar"

"Zinemaldien presentzia hil ala bizikoa da film laburrentzat"

Lupe CALVO

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea