Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Sailak eta filmak > Zinema Eraikitzen > Zinema Eraikitzen 14. Donostia
Zinema Eraikitzen 14. Donostia
2008

Argentina, Txile, Mexiko eta Nikaraguako sei filmek hartuko dute parte Zinema Eraikitzen Sailaren XIV. edizioan

Argentinan, Txilen, Mexikon eta Nikaraguan –beste herrialde batzuekin lankidetzan– ekoitzitako sei filmek hartuko dute parte Zinema Eraikitzen Sailaren XIV. edizioan, irailaren 23an eta 24an, Donostia Zinemaldiaren barruan.
Honako hauek dira film hautatuak:
  • El árbol, Carlos Serrano Azcona zuzendariarena (Mexiko)
  • Ártico, Santiago Loza zuzendariarena (Argentina)
  • Ilusiones ópticas, Cristian Jiménez zuzendariarena (Txile-Portugal-Frantzia)
  • La nana, Sebastián Silva zuzendariarena (Txile)
  • Norteado, Rigoberto Perezcano zuzendariarena (Mexiko)
  • La Yuma, Florencia Jaugey zuzendariarena (Nikaragua-Mexiko)
Ilusiones ópticas pelikulak Zinema Eraikitzen Saileko laguntzak eskuratzeko bigarren aukera du honakoa, arautegian aurreikusitakoari jarraiki. Martxoan Toulouseko 13. Zinema Eraikitzen atalean parte hartu ondoren, muntaketa osatuagoa aurkeztuko du oraingoan.
Hamalaugarren Zinema Eraikitzen Sailerako 64 film jaso dira, honako hogei herrialdetakoak: Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Bolivia, Brasil, Costa Rica, Ekuador, Espainia, Frantzia, Holanda, Italia, Japonia, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Nikaragua, Portugal, Txile, Uruguay eta Venezuela. Aurkeztu diren 64 filmetatik hamahiru herrialdeen arteko koprodukzioak dira, eta hamabi aurreko deialdietan parte hartu dutenak.
SARIAK
Zinema Eraikitzen 14 ekimenean ondorengo sariak emango dira:
  • Industriaren Zinema Eraikitzen Saria: Estudios Exa, Kodak (división de cine profesional), Mediapro, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Technicolor Entertainment Services Spain eta Titra Film enpresak elkarrekin arduratuko dira aukeratutako filmaren postprodukzioaz, 35 mm-ko kopia ingelesez azpititulatua burutu arte.
  • TVE Saria, hautaturiko filmetako baten emisio-eskubideen erosketan datzana.
  • Zinema Latinoamerikarraren Postprodukziorako Laguntzan datzan Casa de América Saria, 10.000 euro gordinez hornitutakoa.
Zinema Eraikitzen ekimeneko filmeak nazioartean zabaltzen dira Instituto Cervantesen mundu mailako sarearen bitartez.
PROGRAMAZIOA
Zinema Eraikitzen Saila industriako profesionalentzat mugatua da. Programazioa irailaren 23an eta 24an eskainiko da, Donostian, Kutxako Aretoan (Andia kalea z.g.), ondorengo orduetan:
23 Asteartea
  • 10.00 h.- Ártico
  • 12.00 h.- La nana
  • 16.30 h.- La Yuma
24 Asteazkena
  • 10.00 h. El árbol
  • 12.00 h.- Norteado
  • 16.30 h.- Ilusiones ópticas (muntaia berria)

IREKITA DAGO 14. ZINEMA ERAIKITZEN SAILEAN IZENA EMATEKO EPEA

2008/05/13

Zinema Eraikitzen 14 2008ko irailaren 23ean, asteartea, eta 24an, asteazkena, egingo da Donostiako 56. Nazioarteko Zinemaldiaren baitan. Irekita dago Donostiako Zinemaldiari proiektuak aurkezteko epea, eta 2008ko ekainaren 30ean amaituko da.

Toulouseko Zinema Latinoamerikarren Topaketek (Frantzia) batera antolaturiko hitzordu honek film luzeen bukaera laguntzea du helburu, behin filmatuta egonik, posprodukzio-aldian eta ondoren zinema aretoetan estreinatzeko zailtasunak dituzten horiena.

Bi zinemaldiek elkarrekin hautaturiko behin-behineko egoeran dauden latinoamerikar pelikulen egitaraua soilik profesionalei aurkeztuko zaie –ekoizle, banatzaile eta erakusleei, salmenta-enpresei, telebistei, industia teknikoei, laguntza-funtsei, erakundeei eta zinema jaialdiei- zeintzuk, lan hauek publikora iritsi daitezen, modu erabakigarrian lagundu dezaketen.

Zinema Eraikitzen 14 ekimenean ondorengo sariak emango dira:

  • Industriaren Zinema Eraikitzen Saria: Estudios Exa, Kodak (división de cine profesional), Mediapro, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Technicolor Entertainment Services Spain eta Titra Film enpresak elkarrekin arduratuko dira aukeratutako filmaren postprodukzioaz, 35 mm-ko kopia ingelesez azpititulatua burutu arte.
  • TVE Saria, hautaturiko filmetako baten emisio-eskubideen erosketan datzana.
  • Zinema Latinoamerikarraren Postprodukziorako Laguntzan datzan Casa de América Saria, 10.000 euro gordinez hornitutakoa.

Zinema Eraikitzen ekimeneko filmeak nazioartean zabaltzen dira Instituto Cervantesen mundu mailako sarearen bitartez.

Izen-emate formularioa eta Zinema Eraikitzen ekimenari buruzko jakingarri guztiak interneteko ondoko helbideetan daude eskuragarri:

Zinema Eraikitzen ekimenak Grupo Gruesa babesletza eta ondoken laguntza erabakigarria dauka: Casa de América, Estudios Exa, Interreg III-A Francia-España, Kodak (división de cine profesional), Mediapro, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Technicolor Entertainment Services Spain, Titra Film eta TVE. Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Centre National de la Cinématographie (CNC), Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), FNAC, Fondation Groupama GAN pour le Cinéma, Instituto Cervantes, Laboratoire image (Mac Guff et Mac Buf), MacGuff Ligne, Mactari, Marché du Film, Mediavision, Signis, eta Unión Latina-ren laguntzarekin.

Donostiako Zinemaldia
Victoria Eugenia Antzokia – Okendo plaza, 1 – 20004 Donostia (Espainia)
Tfn 34 943 48 12 12 – Fax 34 943 48 12 18 –
enconstruccion@sansebastianfestival.com - www.sansebastianfestival.com

Rencontres Cinémas d’Amérique Latine de Toulouse (ARCALT)
34 rue de La Fonderie - 31 000 Toulouse
Tfn : 33 561 32 98 83 - Fax : 33 561 32 68 31
arcalt31@wanadoo.fr - www.cinelatino.com.fr

Donostia, 2008ko maiatzaren 13a

 
Aurreko edizioak
2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010
2009
2008
2007
2006
2005
2004
2003
2002

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones