Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Sariak eta Epaimahaiak > Altadis-Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia > KEJA HO KRAMER
KEJA HO KRAMER
Altadis-Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia

Keja Ho Kramer 1974an jaio zen Kalifornian; gaur egun Parisen bizi da eta bertan lan egiten du. Argazkigintza ikasi zuen New Yorkeko Arte Bisualen eskolan, eta bideoa eta zinema Le Fresnoy-en, Roubaix-eko (Frantzia) Arte Garaikideen Estudio Nazionalean. Artista garrantzitsuen ikasle eta lankide izan da, horien artean daude Stephen Dwoskin, Kasper Toeplitz, Sarkis, Boris Lehman, Myriam Gourfink edo Robert Kramer.

1998tik bideo sorkuntzan aritzen da eta bere lanak nazioarteko zinema jaialdietan erakusten ditu, baita galeria eta museotan ere. Bere azken lanen artean nabarmentzekoak dira I’ll be your eyes you’ll be mine (2006, Stephen Dwoskin-ekin batera eginikoa), Mechanical Nights (2007), Molecular Black (2007, Myriam Gourfink-ekin lankidetzan) eta The Beast Notes (2008).

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones