Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Sariak eta Epaimahaiak > Horizontes Sariaren Epaimahaia > JORGE GOLDENBERG
JORGE GOLDENBERG
Horizontes Sariaren Epai Mahaia

San Martínen jaio zen, Argentinako Buenos Aires probintzian, 1941ean. Universidad Nacional del Litoral izenekoan (Santa Fe Hiria) ikasi zuen zinema zuzendaritza.

Honako film dokumental hauek egin ditu: Reportaje a un vagón(1963) eta Oficio(1966); Patricio Coll, Hugo Bonomo eta Luis Zangerrekin batera Hachero nomás(1966), eta Patricio CollekinRegreso a Fortín Olmos(2008) film luze dokumentala.

Hainbat filmaren gidoiak egin ditu bakarrik edo elkarlanean, esaterako: Plata dulce(Fernando Ayala, 1982), La película del rey(Carlos Sorin, 1985), Miss Mary(María Luisa Bemberg, 1986), La frontera(Ricardo Larraín, Chile,1990), De eso no se habla(María Luisa Bemberg, 1993), El sueño de los héroes(Sergio Renán, 1997), El impostor(Alejandro Maci, 1997), Tinta roja(Carmen Guarinik zuzenduriko film luze dokumentala, 1997), La fuga(Eduardo Mignogna, 2001), La tarara del chapao(Enrique Navarro, Espainia, 2003), Perder es cuestión de método(Sergio Cabrera, Kolonbia/Espainia, 2004), Las alas de la vida(Antoni P. Canetek zuzenduriko film luze dokumentala, Espainia, 2006).

Horretaz gain, antzezlanak ere egin ditu: Relevo 1923, Argentine Quebracho Company, Fifty-fifty, Poniendo la casa en orden, Knepp, Cartas a Moreno, Krinsky, La lista completa eta Fotos de Infancias;lan horiek,Argentinan eta Latinoamerikako hainbat herrialdetan (Mexiko, Kolonbia, Txile, Uruguai eta Venezuela) eta Europako beste zenbaitetan (Frantzia, Italia, Belgika, Danimarka, Alemania, Suitza eta Errusia) muntatu eta argitaratu dira.

Gidoiak idazteaz gain, horri buruzko ikastaroak ere eman ditu eta ematen ditu Argentina, Kuba, Kolonbia, Uruguai, Espainia eta Frantzian. Gainera, aholkulari gisa parte hartu du Sundance Institutek eta SOURCESek –Europar Batasunaren Media programaren barruan dagoen gidoiak garatzeko programa– antolaturiko tailerretan.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones