Ikus-entzunezkoen eta zinemagintzaren Pirinioz bestaldeko IV. Koprodukzio Foroa datorren irailaren 25ean ospatuko da 56. Donostia Zinemaldiaren barruan.
Foroaren helburu nagusiak, Pirinioetako lan komunitateko eremuan (Akitania, Andorra, Aragoi, Katalunia, Euskadi, Languedoc-Roussillon, Midi- Pyrènèes eta Nafarroa) mugaz haraindiko koprodukzio lankidetza sustatzea, eta ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalentzako topaleku bat sortzea dira.
Horretarako, antolatzaileek ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalak, bereziki zinemagintzako esparrukoak, banatzaileak, instituzioak eta commissioning editorak bilduko dituzte.
Gainera, jardunaldi horretan pitchingak eta bilera pribatuak izango dira katalogoan ageri diren proiektuez hitz egiteko.
Beren proiektuak Foroan inskribatu nahi dituzten enpresek 2008ko uztailaren 15a baino lehen egin beharko dute, antolatzaileek hurrengo web orrian jarri duten formularioaren bitartez: www.ibaia.org