Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Zinemaldiaren Egunkaria > Hiri handietako auzoetatik deiadarka
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI-ZUZENDARI BERRIAK
Hiri handietako auzoetatik deiadarka
EL TRUCO DEL MANCO
Igandea, 2008(e)ko irailak 21

Auzoetatik ateratako “deiadar bat balitz bezala” ulertzen du Santiago Zannouk bere lehen film luzea: El truco del manco. “Hiriburu handietako erdialdetik urrutiko auzoetan ere dohain handiak dituzten pertsonak ba­daudela agerian utzi nahi dut. Hemen gaude, badakigu gauzak egiten eta egiteko gogoa ere ba­dugu. Hori da mezua. Bizitza hau lasterketa bat da, baina denok ez gara lerro beretik abiatzen; askok eta askok, arazo fisikoak dituztelako, etorkinak direlako edo dena delako, atzerago hasi behar dugu korritzen. Bada, ko­rri dezagun, horretarako nahi­ko kemen badugu-eta”. Izan ere, horixe da mainguaren trikimai­lua, filmaren protagonista nagu­siak erakusten duen borondate sendoa, alegia.

Protagonista nagusi hori “El Cuajo” da. Mugikortasun arazo latzak ditu. Burua, berriz, eder­ki doakio, ia-ia mingaina bezain ederki, eta hori asko esatea da; izan ere, kantatzen duen rap-ean garbi geratzen da zein den be-re dohaina: “Con este físico –dio–, mira tú qué bien me ex­plico”. Adolfo da “El Cuajo”ren lagun-mina. Horren “elbarrita­suna” ez da fisikoa, beste klase batekoa baizik: mulatoa da, dro­gak harrapatuta egon da, kar­tzela ezagutu du… “El Cuajo”k Adolfo konbentzitzen du graba­zio estudio bat egiteko, ezere­zetik, dirurik gabe eta, gainera, hilabeteko epean. Beren ahale­ginean, hainbat gauza gertatuko dira, auzoaren bizimoduaren is­la: jatorri desberdineko pertso­nen arteko harremana, drogak eta era guztietako trapitxeoak, bortizkeria eta beste.

Istorioa sinesgarri bihurtze­ko berebiziko garrantzia dute aktoreek, eta bereziki “El Cua­jo”ren rola jokatzen duena, Juan Manuel Montilla “El Langui”, iji­tuz osatutako La Excepcion hip­hop taldearen kantaria.“Biak ala biak Carabanchelgoak gara, el­kar ezagutzen dugu eta pertso­naia biribiltzeko laguntza han­dia eman dit, baina gidoia ez dut espresuki beretzat idatzi. ‘El Langui’ jende askoren ordezka­ri da”, nabarmendu du Zannouk.

El truco del manco bost ur­teko “lan gogorraren emaitza” da. "Aktore ez profesionalekin lan egin arren, filmatzen hasten zarenean, ez dago inprobisaziorako lekurik".

Musikak garrantzi handia du El truco del mancon. "Filmean beltzak, ijituak, arabiarrak... nahasketa handia erakusten du, eta nahasketa hori.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones