Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Zinemaldiaren Egunkaria > Adiskidetasuna, harrokeria eta biktimak
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI-ZUZENDARI BERRIAK
Adiskidetasuna, harrokeria eta biktimak
BLOEDBROEDERS (BLOOD BROTHERS)
Igandea, 2008(e)ko irailak 21

Gehienok harritu egin gara inoiz haurrak eta gazteak zeinen kru­delak izan daitezkeen ohartze­an; gainera askotan beraiek ere ez dira konturatzen nolako kal­tea egin dezaketen. Beste alde batetik, oso bitxia da nola egiten diren –edo nola galtzen diren– adiskideak nerabezaroan, hain zailak eta aldi berean hain era­kargarriak diren urte horietan. Arno Dierickx zuzendariak gaz­te batzuen arteko harremanak ikertzen ditu bere lehenengo pe­likulan, eta baita ere beren fami­liekin eta inguruko munduarekin duten tratua.

Bloedbroeders-ek gazte mo­ta desberdinak erakusten dizki­gu, baina bi taldetan bana geni­tzake, harroak eta hauen harrotasuna miresten dutenak. Hemen bi anaia aberatsak dira harroenak, jakina baita diruak beste deusek baino harro gehia­go sortzen dituela, baina ez di­ra bakarrak: arauak hautsi eta la­purretan ibili den mutila ere ha­rro samarra da, nahiz eta kasu honetan harrotasuna hainbat gabezia estaltzeko erabiltzen duela susmatu daitekeen. Eta harro­putz hauen ondoan, aberastasu­naren distirak erakarrita batu zaien gizagaixoa, beste familia bat aurkitu duela uste duen inozoa.

Azken urteetan dexente hitz egin da gaztetxoen arteko bor­tizkeriaz. Arno Dierickx-en filma hirurogeietan-edo dago kokatua, jazz eta rock doinuek lagunduta, baina gazteen nortasunari dagozkien gauza asko ez dira kasik aldatu bolada luze honetan. Talde guztietan bezalaxe, lau gazte hauen artean botere-harrema­nak sortuko dira, eta horixe da, hain zuzen, filmak hobekien is­latzen duena. Hasieratik jakinen dugu norbait hilko dela, baina heriotz hori ez da garrantzitsuena; gazteen arteko botere-harrema­nak da hemen inporta dena, nork agintzen duen, nork obeditzen duen eta zergatik jokatzen duten egiten duten bezala.

Askotan aipatzen ez bada ere, aktoreen lana bezain inportantea da filme honetan casting-lana. Izan ere, pelikulako aktoreak au­keratu dituztenek bete-betean asmatu dute. Pertsonaiak guztiz sinesgarriak dira aktore gazte hauen lanari esker, eta momentu batzuetan beldurra ematera ere iristen dira. Egia da bukaera peli­kula amaitu baino askoz lehena­go aurreikus daitekeela, baina ho­rrek ez du inolako garrantzirik, eta, gainera, istorioaren bilakae­raren ondorio lojikoa da.

Pelikula oinarritzen den isto­rio errealean hiltzaileak harra­patu eta zigortu egin zituzten. Ongi egonen litzateke kartzela­tik atera ondoren beren barnean begiratu ahal izatea krimenak jendearen gogoan uzten dituen arrastoak nolakoak diren eta ha­rrokeria txikiagotu, edo, alde­rantziz, handitu egiten duen ja­kitearren.
M.B.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones