Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Zinemaldiaren Egunkaria > Gizarte puritanoak kaiolatutako bihotzak
Zinemaldiaren Egunkaria » TERENCE DAVIES
Gizarte puritanoak kaiolatutako bihotzak
THE HOUSE OF MIRTH
Igandea, 2008(e)ko irailak 21

The House of Mirth (2000) eta The Age of Innocence (1993) fil­meen arteko antzekotasunak nabarmendu ohi dira usu. Ez da ha­rritzekoa. Edith Wharton idazlea­ren luman dute-eta jatorria batak zein besteak. Hala, gizarte vikto­riarraren giro itogarria xehetasun handiz islatzen da Terence Davies eta Martin Scorseseren pelikule­tan. New York-eko goi-klasearen erretratu gupidagabeak dira, iro­nia maltzurrez zipriztinduak.

Finean, Newland Archer eta Olenska kondesaren arteko mai­tasuna eta Lily Bart-ek eta Law­rence Selden-ek partekatzen du­tena bertsuak dira. Arau sozial zu­rrunen gatibu dira guztion bihotzak. Itxurakeria nagusi de­nez gero, ez baitago maitasune­rako zirrikiturik. Giro arnasgaitz horretan, benetako sentimen­duak ezkutuan baino ezin dira bi­luzi. Beraz, ezinezko maitasuna­ren zabuan kulunkatzen dira mai­taleak etengabe, ezinbestean.

Gizarte viktoriar ilun horretan iltzatutako ezinezko maitasunak islatzeko sasoian erabilitako es­tiloak arras ezberdinak dira, ordea. Scorsesek estetizismo handiagoz, biziago, marrazten ditu senti­menduak. Eta, sarritan, gainezka egiten du pasioak. Askoz ere ho­tzagoa da Terence Daviesen tra­zua, egiazki. Klasikoagoa. Sotila­goa. Gordinagoa. Begiradetan, kei­nuetan eta esaldiak ahozkatzeko moduan soil-soilik antzeman dai­tezke sentimenduak. Maitasuna, gorrotoa, jelosia, samina…

Sistemak ezarritako arauak aintzat hartuko ditu Lily Bart ede­rrak –Gillian Anderson aparta– hastapenetan; Lawrence Selden abokatu erakargarriaren maita­suna saihestuz. Nolanahi ere, senar aberats bat ehizatzea xede duen arren, maitasunaren zimi­koek behin eta berriz tentatuko dute neskatilaren bihotza; Lilyren hatzek Seldenenak laztantzen dituzteneko xehetasun plano ur­guria lekuko. Hortaz, amaieran, gizartearen konbentzioekin apur­tu eta maitasunaren aldeko hau­tua egingo du. Beranduegi, baina.

Xaloa bezain iraultzailea da Lilyren idealismoa. Hutsaltasuna eta hipokrisia oinarri dituen gi­zarte puritanoak ezin baitu onar­tu ezarritako arauei aurre egin diezaiokeen arima matxinorik. Are gutxiago, maitasunaren ize­nean baldin bada. Zurrumurru fal­tsuen segadan eroriko da dama­txoa azkenean. Bakardadeak, sa­minak, gezurrak nahiz maite duen gizonaren ausardia faltak itxaro­pen ezaren pozoiaz pitzatuko du­te Lilyren bihotz kaiolatua; gaua­ren koloreaz tindatuz bere patua. Sentimenduzko zumez jositako drama erromantiko zirraragarria da filma, zinez.

Sentimenduzko zumez jositako drama erromantikoa da filma

Iñaki LAZKANO

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones