Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 57. Edizioa 2009  > Sailak eta filmak
Zinema Eraikitzen
57. Edizioa 2009
Filmak
Filmak
Zinema eraikitzen 16. Donostia
Zinema eraikitzen 16. Donostia
A tiro de piedra (A Stone Throw Away)
Sebastián Hiriart
Mexiko 
Jacinto Medina, 21 urteko gaztea, aspertuta dago Mexiko iparraldean daraman artzain bizitzaz. Giltzari bat topatuko du lurrean eta seinale bat delakoan, bere ametsei jarraituz, milaka kilometroko bidaiari ekingo dio.

Agua fría de mar
Paz Fábrega
Costa Rica-Frantzia 
Urteberriko oporretan, Marianak (21 urte) eta Rodrigok (30) Pazifikoko kostaldea bisitatuko dute. Gauean, ezerezaren erdian, etxetik ihes egin duen Karina (7 urte) aurkituko dute. Bikoteak haurrarekin geratu eta goizean laguntza bilatzea erabakiko du. Baina iratzartzean, haurra jada ez da egongo.

Lucía
Niles Jamil Atallah
Txile 
Lucía gaztea, fabrika batean jostun lanetan aritzen da eta aitarekin bizi da, Santiagoko etxe zahar batean. Filma 2006ko abenduan dago kokatua, Pinochet diktadore ohiaren hiletatik Gabonak arteko garaian. Lucíaren eguneroko bizitza ezagutuz, diktadura militarraren ondoren suspertzeko borrokan ari den ahaztutako txiletar belaunaldi baten unibertsoan sartuko da ikuslea.

Norberto apenas tarde (Norberto’s Deadline)
Daniel Hendler
Uruguai 
Lanetik kanporatu ondoren, Norberto higiezinen agentzia batean hasiko da saltzaile lanetan, baina emazteari ez dio ezer esango. Nagusi berriak nortasuna sendotzeko ikastaro bat egitea gomendatuko dio, herabetasuna galtzen laguntzeko. Hala, Norberto antzezpena ikasten hasiko da, hasiberrien tailer batean. Hiru hilabetean behingo erakustaldirako prestatzen den bitartean, Norberto...
Lanetik kanporatu ondoren, Norberto higiezinen agentzia batean hasiko da saltzaile lanetan, baina emazteari ez dio ezer esango. Nagusi berriak nortasuna sendotzeko ikastaro bat egitea gomendatuko dio, herabetasuna galtzen laguntzeko. Hala, Norberto antzezpena ikasten hasiko da, hasiberrien tailer batean. Hiru hilabetean behingo erakustaldirako prestatzen den bitartean, Norbertori ez diote ez bezeroek, ez emazteak sinetsiko, baina bere buruari gezurrak esaten trebetasun handia lortuko du.
Rompecabezas (Puzzle)
Natalia Smirnoff
Argentina-Frantzia 
María del Carmen, 50 urteko etxekoandrea, dohain bat duela konturatuko da: buru-hausgarriak egitea. Roberto ezagutuko du, 60 urteko aberatsa. Robertok Alemaniako munduko buru-hausgarrien txapelketan parte hartu nahi du. Biek batera, bikote garaiezina osatuko dute. Horrek desio eta aurkikuntza piloa ekarriko ditu. Nola egin aurrera horrekin guztiarekin? Lehen bezalatsu ez, behi...
María del Carmen, 50 urteko etxekoandrea, dohain bat duela konturatuko da: buru-hausgarriak egitea. Roberto ezagutuko du, 60 urteko aberatsa. Robertok Alemaniako munduko buru-hausgarrien txapelketan parte hartu nahi du. Biek batera, bikote garaiezina osatuko dute. Horrek desio eta aurkikuntza piloa ekarriko ditu. Nola egin aurrera horrekin guztiarekin? Lehen bezalatsu ez, behintzat.
La vida útil (A Useful Life)
Federico Veiroj
Uruguai 
Jorge 45 urteko gizona gurasoekin bizi da eta 25 urte daramatza zinemateka batean lanean. Lan teknikoak eta programazio-lanak egiteaz gain, zinemari buruzko irratsaio bat zuzentzen du. Zinemateka gero eta egoera larriagoan dago eta Jorge, zinema mundutik kanpo lanean sekula ibili gabea izaki, lanik gabe geratuko da. La vida útil filmaren mamia hauxe da: Jorgek bere izateko mod...
Jorge 45 urteko gizona gurasoekin bizi da eta 25 urte daramatza zinemateka batean lanean. Lan teknikoak eta programazio-lanak egiteaz gain, zinemari buruzko irratsaio bat zuzentzen du. Zinemateka gero eta egoera larriagoan dago eta Jorge, zinema mundutik kanpo lanean sekula ibili gabea izaki, lanik gabe geratuko da. La vida útil filmaren mamia hauxe da: Jorgek bere izateko modua aldatu beharra, mundu berrira egokitzeko. Hala eta guztiz ere, zinemak, agian, bizirauten lagunduko dio.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea