Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 57. Edizioa 2009  > Sailak eta filmak > Zinema Eraikitzen > Zinema eraikitzen 16. Donostia
Zinema eraikitzen 16. Donostia
ZINEMA ERAIKITZEN
Mexikoko, Costa Ricako, Txileko, Uruguaiko eta Argentinako sei film aurkeztuko dira Zinema Eraikitzen atalean

Donostia Zinemaldiaren hurrengo edizioan Mexikoko, Costa Ricako, Txileko, Uruguaiko eta Argentinako sei film aurkeztuko dituzte, datorren irailaren 22 eta 23an izango den Zinema Eraikitzen jardunaldietan.

A tiro de piedra (Mexiko), Sebastián Hiriart zuzendariarena; Agua fría de mar (Costa Rica-Frantzia), Paz Fábregarena; Lucía (Txile) Niles Jamil Atallah zuzendari duena; Norberto apenas tarte (Uruguai), Daniel Helndler-ena; Rompecabezas (Argentina-Frantzia), Natalia Smirnoff-ena eta La vida útil (Uruguai), Federico Veiroj zuzendariarena. Horiek dira Zinema Eraikitzen ekimenaren 16. ediziorako hautatutako sei filmak. Ekimena Donostia Zinemaldiak eta Tolosako (Frantzia) Rencontres Cinémas d'Amérique Latine jaialdiak antolatzen dute bi urtean behin, Latinoamerikako zinemari laguntzeko.

Donostian iaz izandako partaidetza bikoiztu egin da aurten; 115 proiektu jaso dira 21 herrialdetatik. 2008an, berriz, 64 jaso ziren 20 herrialdetatik bidalita. Jasotako proiektuetatik sei film hautatu dira, eta horiek izango dira ekoizpenak burutzeko laguntzak eskuratzeko hautagai.

Zinema Eraikitzen 16 ekimenean ondorengo sariak emango dira:

  • Industriaren Zinema Eraikitzen Saria: Best Digital, Kodak (división de cine profesional), Mediapro, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Technicolor Entertainment Services Spain eta Titra Film enpresak elkarrekin arduratuko dira aukeratutako filmaren postprodukzioaz, 35 mm-ko kopia ingelesez azpititulatua burutu arte.

  • TVE Saria, 60.000 euro gordinez hornitutakoa, hautaturiko filmetako baten emisio-eskubideen erosketan datzana.

  • Zinema Latinoamerikarraren Postprodukziorako Laguntzan datzan Casa de América Saria, 10.000 euro gordinez hornitutakoa.

Aurrekoaz gain:

  • Zinema Eraikitzen ekimeneko filmak nazioartean zabaltzen dira Instituto Cervantesen mundu mailako sarearen bitartez.


Zinema Eraikitzen

Zinema eraikitzen Donostia Zinemaldiaren eta Tolosako (Frantzia) Rencontres Cinémas d'Amérique Latine ekitaldiaren arteko ekimena da. Filmatuta egon arren, postprodukzioan arazoak dituzten Hegoamerikako fikziozko film luzeak bukatzea du helburu. Horretarako, nazioarteko profesional talde baten aurrean aurkeztuko dituzte, filmak haien laguntzarekin amaitu ahal izateko.

Urtean bi data zehazten dira, hain zuzen ere bi zinema jaialdi horien inguruan (Tolosan martxoan eta Donostian irailean). Horrela, postprodukzio garaian bertan behera geratutako fikziozko film luze bitxi eta independenteei aukera ematen zaie zinemaldietan presente egoteko; hots, elkarren osagarri diren Europako bi herrialde horietan zinemako profesionalengandik hurbil.
Filmak estreina daitezen eman beharreko urrats guztien ordezkariek baldintza ezin hobeetan ezagutu ahal izango dituzte filmak, proiektuek beren helburua lor dezaten ezinbesteko bultzada emateko. Profesionalekin eta erakundeekin trukean aritzeko gunea proposatzen dugu, ikusleengana heltzeko ezinbesteko pausoa baita hori.

Filmen postprodukzioan parte har dezaketen zinemako profesionalak inplikatuz, enpresa banatzaile eta zabaltzaileak eskaintza zabaltzera bultzatuz, eta oraindik baztertuta dauden kontinente zinematografikoei lekua eginez, Donostiako eta Tolosako zinema jaialdiek kultura aniztasuna elkartasun eta lankidetza kutsuz, pragmatismoz eta eraginkortasunez bultzatzea dute helburu.


Berriak


Harremanetarako:


Zinema Eraikitzen sailak honakoen funtsezko babesa izan du: Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrolo (AECID), Casa de América, Interreg III-A Francia-España, Best Digital, Kodak (división de cine profesional), Mediapro, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Technicolor Entertainment Services Spain, Titra Film eta TVE. Laguntzaileak: Centre national du cinéma et de l’image animée (CNC), Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), CROUS, ESAV, Europa Distribution, FNAC, Fondation Groupama Gan pour le Cinéma, Instituto Cervantes, La Cinéfondation, Mactari, Marché du Film eta Signis.


 
Dossier (pdf)
Aurreko edizioak
2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010
2009
2008
2007
2006
2005
2004
2003
2002

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones