tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 58. Edizioa 2010  > Zinemaldiaren Egunkaria > Gaurkotasuna
Zinemaldiaren Egunkaria » SAIL OFIZIALA
Gaurkotasuna
Larunbata, 2010(e)ko irailak 18

Erabateko gaurkotasuna duen historia zahar bat. Horixe da, FelipeCazals-en ustez bere Chicogrande filmak aurkezten duena. Estatu Batuetako Zalditeriak1917 Mexikoko lurraldetan egin zuen inbasioa, Pancho Villa harrapatzeko aitzakiarekin, ondoren amerikarrek munduko hainbat lekutan egin dituzten beste inbasio batzuekin badu parekotasunik: “Estatubatuetarrek ez dute ulertzen nola latinoamerikarrek ez diegun eskertzen ‘zenbat’ egiten duten guregatik”.

Baina ez bakarrik horregatik; bere esanetan, jazarpen hori bera, Villari eta bere jarraitzaileri egin zietena, oraintxe bertan egiten ari dira Arizonan: “Mexikarrak ehizatu egiten dituzte eta harrapatu”.

Kulturalki ere antzeko zerbait gertatzen da. Felipe Cazals-ek esan duenez,Mexikoko zine aretoetako ehuneko 96,4 Estatu Batuetako zinemaren menpe dago, eta Mexikon bertan egiten diren filmek banaketa arazo larriak dituzte eta karteleran piska bat luzatzeko ere zailtasunak izaten dira.

Beren filmak harrera ona izan du Mexikon, non, bere ustez, iraultzaren inguruan egin diren film gehienek ez dute behar bezala islatzen benetako historia: “Zinemak desitxuratu egin du gure
historia, egin diren film gehienak oso kaltegarriak izan dira eta ez da ikuspuntu kritikorik azaldu”.


Argi DORRONSORO

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea