tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 58. Edizioa 2010  > Zinemaldiaren Egunkaria > Nerabe ankerren erruduntasuna
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI
Nerabe ankerren erruduntasuna
ZUZENDARI BERRIAK /SCHEMER (DUSK)
Larunbata, 2010(e)ko irailak 18

Gaztetxo talde baten argazkia litzateke Hanro Amitsman zuzendariaren bigarren lan hau,
gazteria mota baten erretrato gogor bat eta aldi berean,tamalez, guztiz sinesgarria.Askotan
entzun edo irakurri ditugu eskoletan nahiz institutuetan beren ikaskideek jazarritako ikasleei
buruzko istorioak, benetan izua eragiten dutenak, eta gazte bat baino gehiago hilik azaldu
da,kasu batzuetan ikaskideek hilda eta beste batzuetan beren buruaz beste egin ondoren.

Schemerfilm honetan ohiko bullying-etik harago doa kontua, hemen biktima ez baita bere borreroak baino ahulagoa; aitzitik, esan liteke bere nolabaiteko maltzurkeriak eta bere harrokeriak eragiten dutela eskolako lagunen mendekua. Pelikularen hasieran benetan gertatutako istorio batean oinarrituta dagoela esaten zaigu, baina soberan legoke informazio hori, jakin ongi baitakigu denok antzeko kasuak egunero eta munduko toki guztietan gertatzen direla.

Zuzendariak banan-banan aurkezten dizkigu pertsonaiak, eta horrela angelu eta ikuspuntu desberdinetatik behin eta berriro ikusten ditugu haien arteko solasaldiak eta erreakzioak, sumatzen ditugu haien arteko ezinikusiak eta inbidiak, eta ikasten dugu zerbait bakoitzaren nortasunaz: Frauk, Rico, Mick, Caesar, Ilse…, eta haien guztien aurrean Jessie, biktima. Lehenengo momentuetan ez dugu zergatia oso ongi ulertzen, baina garbi gelditzen da pelikularen hasieratik neska honek bereganatzen duela beste guztien gorrotoa.Neskek uste dute senargaia kendu nahi diela, eta mutilek ez dute nahi luketena lortzen. Bere buruaren inguruan hazten doan egitura narratibo bereziaren bitartez gorrotoa handitzen eta gorpuzten doala senti dezakegu. Gezurrak gero eta handiagoak dira, biktimarenganako gorrotoa gero eta bortitzagoa,eta azkenean nolabaiteko irtenbidea eman behar zaio honi guztiari.

Asmatutako planak akatsik gabekoa dirudi, baina bada kontuan hartu ez duten zerbait, gizakiaren erruduntasun sentimendua, behar ez den zerbait egiten denean aurrera segitzen uzten ez dion mekanismo zahar hori, literaturan nahiz zinean hainbeste maisulan ahalbidetu dituena.

M.B.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea