tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 58. Edizioa 2010  > Zinemaldiaren Egunkaria > Cortés: «Film hau gorputz osoarekin sentitzeko da»
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI
Cortés: «Film hau gorputz osoarekin sentitzeko da»
PERLAK - BURIED
Igandea, 2010(e)ko irailak 19

Hilkutxa bat eta honen barnean dagoen gizona. Ikusleak ez du beste ezer ikusiko Rodrigo Cortés zuzendari galiziarraren Buried filmak irauten dituen 94 minutuetan. Eta, atzoko emanaldiaren ostean Cortések berak azaldu zuenaren arabera, “pantaila handira tipo bat eta kutxa bat besterik agertzen ez diren filma eraman nahi baduzu, eskuartean gidoi ona edukitzea komeni zaizu”. Kasu honetan, Chris Sparling da gidoigilea: kamioilari estatubatuar bat bahitu eta Irakeko zokoren batean lurperatzen dute, harengatik erreskatea eskatzeko.

Cortesek azaldu zuenez, gidoia pantailara eramateko era errazena kanpoan gertatzen zena ere erakustea izango litzateke,“ baina horrekin, asko jota, telesail bateko kapitulu on bat besterik ez genuke izango.Ezinezkoa zen film hau horrela egitea, eta horixe izan zen filma egitearen arrazoi nagusia”. Bere asmoa tentsio handiko thriller bat egitea zela adierazi zuen eta horretarako hilkutxaren “hormak dinamitatzea” omen zen bide bakarra: “Lehendabizi planoak eraikitzen nituen eta gero ikusten genuen nola eramango genituen aurrera”. Filmatzea ere “benetan gogorra” izan zela ziurtatu zuen, batetik hamazazpi egun eskasetan egin zutelako eta, bestetik, emozionalki zein fisikoki gogorra egin zitzaielako: “Ryan-en (Reynolds, protagonista) antzezpena benetan sinesgarria da eta askok ez zuten tentsioa jasaten. Bera ere gorputza txikitua zuela itzuli zen Los Angelesera”.Tentsio hori filman ere arnasten da eta, zuzendariak esan bezala,“film hau hezurrekin, odolarekin, gorputz guztiarekin ikusteko da”.

Amalur ARTOLA

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea