tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 58. Edizioa 2010  > Zinemaldiaren Egunkaria > José María de Orbe: «Gure etxearen funtsa bilatu nahi nuen»
Zinemaldiaren Egunkaria » SAIL OFIZIALA
José María de Orbe: «Gure etxearen funtsa bilatu nahi nuen»
AITA
Ostirala, 2010(e)ko irailak 24

Aita filma duela hiru urte abiatu zuen José Maria de Orbe zuzendariak, familiak Astigarragan daukan Murgia jauregiaren “funtsa” bilatu nahian. Gaztaroa bertan pasatu zuen familiarekin, baina Bartzelonara bizitzera joan zenetik etxetzarra hutsik egon da. Hori dela eta, eraikinarekin “zor moduko bat”zeukala sentitzen zuen donostiarrak eta hori konpontzeko asmoz, kamera hartu eta XIII. mendeko jauregi honen bazterrak grabatzea erabaki zuen. Lanaren emaitza Sail Ofizialean lehiatzen den Aita filma izan da.

De Orbek laguntzaile finak izan ditu proiektu honetarako: etxea zaintzeaz arduratzen den Luis Pescador eta Astigarragako parrokoa, Mikel Goenaga. “Pelikula ahalik eta errealena izatea nahi nuen eta ondorioz ez nuen aktore profesionalik kontratatu, ezta gidoirik prestatu ere”, jakinarazi zuen zuzendariak atzoko estreinaldiaren ondoren.

Horrela, bi gizonak etxera sartzera gonbidatu eta euren artean izandako elkarrizketak filmatu
zituen “superprodukzioetatik urruntzen den artisau sistemarekin”.

Industriak eta epeek ezartzen dituzten presioetatik urrun, apaiza eta zaindaria elkarren aurrean eseri eta isilik egoteko eskatzen zien zuzendariak. Hala, hitza ematen zienean bat-bateko solasaldiak sortzen ziren eta filmak “kutsu erreala” hartzen zuen.“Era naturalean” euskara zein gaztelania erabiltzen dituzte aktoreek “gizarte elebidunean
bizi direlako”.

De Orbek aktore hasiberrien “pazientzia”eskertu zuen, azkenean 70 ordutik gora grabatu baitzituzten.“Batzuetan sekuentziak gehiegitan errepikatu arazi eta luzatzen zizkigun”, onartu
zuen Pescadorrek.

Pelikulak irauten dituen 85 minutuetan ia ez dago akziorik. Elkarrizketez gain, bi gertaera bakarrik azaltzen dira; ikasle batzuk andereñoarekin jauregira egiten duten bisitarena eta momentu zehatz batean etxeko atea hautsi eta jauregira sartzen diren gazteena. “Hauek ere
egiazko gertaerak dira, zaindariak kontatu zizkidanak”, jakinarazi zuen zuzendariak.

Berezitasun bezala, noizean behin elkarrizketekin tartekatuz zeluloideko irudi txuri-beltzak azaltzen dira etxeko paretetan. Zuzendariak azaldu zuenez, filmategitik errekuperatutako euskal zinemaren lehen irudiak dira,“ zuzendaria, etxea eta historiaren arteko zubi lanak egiteko”.

Irudiaren garrantzia

Ia hutsik zegoela eta, Murgia jauregiaren historia berreskuratzeko lagungarri izango ziren altzariak falta zirenez, irudiak eta enkoadreak berebiziko garrantzia hartu zuten errodajean. “Oso gauza gutxi zeuden etxean eta ez nuen hori aldatu nahi; zegoenarekin moldatzea erabaki nuen”, azaldu zuen zinemagileak. Ondorioz, argia ere elementu garrantzitsu bilakatu zen eta horretarako, argazkian aditua den Jimmy Gimferrerren laguntza izan zuen De orbek.

Luis Miñarro ekoizleak “ohiko zinema hegemonikotik urrundu eta artisau eran egindako” pelikulak defenditu zituen: “Gero eta zailagoa da horrelako filmak egitea baina aberasgarriak eta beharrezkoak dira”.

Elene ARRAZOLA

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea