tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 58. Edizioa 2010  > Zinemaldiaren Egunkaria > Iraganaren eta adiskidetasunaren zamak
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI
Iraganaren eta adiskidetasunaren zamak
ZUZENDARI BERRIAK, CHRZEST(BATAIOA)
Larunbata, 2010(e)ko irailak 25

Iraganarekiko zorrak ahaztuta, bat-batean inoiz izan zirenarekin talka egiten duten pertsonaiak ugari dira literaturan nahiz zineman, eta esan liteke ia azpigenero bat osatzen dutela mota honetako istorioek,nahiz eta denak ez diren Dostoievskiren maisutasun
mailara iristen.Egindakoaren ondorioei inoiz aurre egin beharko zaiela ikastea lan nekeza izaten da,eta askotan bizitza bera ere gal daiteke ezertaz ohartu aurretik.

Esan liteke, gainera, iragana gutxien komeni denean agertzen dela jendearen bizitzan, gauzak ongi doazenean, momentu txarrak atzean utzi direnean eta susperraldiak
ez duela etenik izanen ematen duenean, eta horrek are gogorragoa eta krudelagoa egiten
du patua.Patu horrek,bestalde, pertsona maitatuei ere eragiten die gehienetan, sufrimendua biderkatuz.

Chrzest film poloniarrean mafian aritu ondoren bizitzan nahiz lanean arrakasta lortu
duen negozio-gizon bat da protagonista. Arrastoa galdua bazioten ere, mafiak Michal aurkituko du Varsovian. Aspaldiko egun batean bere konplizeak salatu zituen eta hori ordaintzen den zerbait da, baina Michalek alde egin zuen, desagertu egin zen. Dena kontrolpean duela uste du.Zoriontsua da bere andrea eta semearekin.Egun batean aspaldiko adiskidea azalduko da bere etxean,eta berarekin batera urrun, oso urrun
zirudien iraganaren mamua. Orduan ulertuko du bizitzak eman dion guztia momentu batean
gal dezakeela.Adiskideak ere erabaki beharko du noren alde egiten duen, eta mehatxua
ez da nolanahikoa. Horixe da, hain zuzen, pelikula honek jorratzen duen beste gai bat,adiskidetasunarena, eta honekin batera traizioarena.Honez gain, mafiaren munduaren irudi beldurgarri bat eskaintzen du filmak, nahiz eta momenturen batean erreala den edo exajeratu samarra dagoen zalantzan jarri.

Ongi eraikitako thriller txukun bat da Chrzest,generoaren estandarretatik asko aldentzen ez dena. Beste alde batetik, pozgarria da ikustea nola lortzen ari diren Europako hainbat herrialdetan oso film duinak duela gutxi arte iparamerikarren ondare partikularra zirudien zinema mota honetan. Egia da Polonian oso zinemagile onak eta emankorrak sortu direla,
baina haietako gehienak ez dira pelikula honek ukitzen dituen gaietara hurbildu ere egin.

M.B.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea