tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 58. Edizioa 2010  > Zinemaldiaren Egunkaria > Mutilzaharren arazoak eta abenturak
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI
Mutilzaharren arazoak eta abenturak
ZUZENDARI BERRIAK, SINGLE MAN
Larunbata, 2010(e)ko irailak 25

Seguru aski pelikula honek jorratzen duen gaiak ez du garrantzi bera Mendebaldeko Europan edo Txinan,baina horregatik hain zuzen Asiako erraldoiaren hainbat alderdi ezagutzeko aukera ematen dio ikusleari, bereziki ezkontzari eta harreman sexualei dagozkienak.

Jakina,Woody Allenek ere gai hauei buruzko pelikulak egiten ditu, baina oso ikuspegi desberdinarekin. Orokorrean esan genezake Hao Jie zuzendariak antropologiaren ikuspuntutik eta komediaren erregistroan aztertu dituela ezkonduta ez egoteak Txinako
nekazal eskualdeetan izan ditzakeen arazoak edo eragin ditzakeen ondorioak. Munduko
beste toki askotan bezala, gizonezkoak gehiengo zabala diren herrietan beste nonbaiten bilatu
behar dituzte emakumeak. Gogoratu besterik ez dago Pirinioetako Plan herrixkan duela zenbait urte antolatu zuten emakumeen karabana hura, azkenean bere fruituak eman zituena.

Pelikula honetan erakusten zaigun herriko biztanleek Sichuan probintzian “erosten” dituzte emakumeek.Erosi egiten dituzte, bai, hogeigarren mendean, eta ez hori bakarrik, haien artean
ere negoziatu egiten baitute emakume hauekin,gizon batengandik beste batengana pasatzen direlarik. Horrelako mugimenduak izanda, ez da harritzekoa noizean behin istiluak sortzea.

Neurri batean Single Man pelikula korala da, eta hasieratik ikusten dugu zeregin handirik gabe
eserita dagoen agure taldea istorioa aurkeztuz. Hainbat ukitu dramatikoz gain, umorez heldu
dio Hao Jie zuzendariak pelikula honi, eta horri esker ikusten da gustura,guretzat hainbat ohitura eta tradizio guztiz ulergaitzak badira ere.

M.B.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea