Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 58. Edizioa 2010  > Sailak eta filmak
Made in Spain
58. Edizioa 2010
Filmak
Filmak
Made in Spain
Made in Spain
Caracremada
Lluís Galter
Espainia 
Caracremada, Guardia Zibilak Ramón Vila Capdevilaz hitz egiteko erabiltzen zuen ezizena da. Lan honetan, egileak Francoren erregimenarekiko erresistentzia libertarioaren inguruan hausnartu nahi du, mugimendu horretako azken gerrillari aktiboa izan zenaren bitartez. 1951. urtean CNTk bere gizonen erretreta dekretatu zuenean, Ramón Vila Katalunia barnealdeko basoetan geratu zen...
Caracremada, Guardia Zibilak Ramón Vila Capdevilaz hitz egiteko erabiltzen zuen ezizena da. Lan honetan, egileak Francoren erregimenarekiko erresistentzia libertarioaren inguruan hausnartu nahi du, mugimendu horretako azken gerrillari aktiboa izan zenaren bitartez. 1951. urtean CNTk bere gizonen erretreta dekretatu zuenean, Ramón Vila Katalunia barnealdeko basoetan geratu zen, borrokari bakarka ekiteko.
Celda 211 / Cell 211
Daniel Monzón
Espainia 
Juan, espetxe funtzionarioa, lanean hasteko egun ofiziala baino egun bat lehenago aurkeztuko da lantoki berrian. Han istripu bat jasango du, FIES atalean, hau da, preso beldurgarri eta arriskutsuenak dauden lekuan, matxinada bat gertatu baino minutu batzuk lehenago. Lankideek nahikoa dute beren burua zaintzearekin eta konortea galdu duen Juan 211. gelan utziko dute. Esnatzean, ...
Juan, espetxe funtzionarioa, lanean hasteko egun ofiziala baino egun bat lehenago aurkeztuko da lantoki berrian. Han istripu bat jasango du, FIES atalean, hau da, preso beldurgarri eta arriskutsuenak dauden lekuan, matxinada bat gertatu baino minutu batzuk lehenago. Lankideek nahikoa dute beren burua zaintzearekin eta konortea galdu duen Juan 211. gelan utziko dute. Esnatzean, Juan segituan jabetuko da egoeraz eta matxinatuei beste preso bat dela sinetsaraziko die. Une horretatik aurrera, gure protagonistak zuhurtziaz jokatu beharko du eta gezurren eta arriskuaren artean mugitu, patuak prestatuta dion tranpaz ezer jakin gabe oraindik.
Cerca de tus ojos / Close Up
Elías Querejeta
Espainia 
Ana kazetaria da eta bere lanagatik, mundu osoko leku askotan izan da. Nerabea zenetik, aitaren eraginez, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala eta haren edukia funtsezkoak izan dira berarentzat, eta haien bitartez aztertzen ditu gizabanakoen eta gizataldeen portaera eta bilakaera. Gainera, komunikazioarekin loturiko teknologia berrien arloan oso trebea da Ana. Ezaugarri hor...
Ana kazetaria da eta bere lanagatik, mundu osoko leku askotan izan da. Nerabea zenetik, aitaren eraginez, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala eta haren edukia funtsezkoak izan dira berarentzat, eta haien bitartez aztertzen ditu gizabanakoen eta gizataldeen portaera eta bilakaera. Gainera, komunikazioarekin loturiko teknologia berrien arloan oso trebea da Ana. Ezaugarri horrek eta gizakien arteko harremanak hobetzeko bere grinak Giza Eskubideen urraketa larrien berri emateko dokumentu bat egitera eramango dute. Baina, bestalde, duela 60 urte, 1948ko abenduaren 10ean, Parisko Palais de Chaillot izenekoan eginiko Aldarrikapena gehiago errespetatuko duen eta bidezkoagoa den mundua lortzeko borondate gero eta zabalago eta irmoagoa hedatzen ari dela ere erakutsiko digu dokumentuak.
El cónsul de Sodoma / The Consul of Sodom
Sigfrid Monleón
Espainia 
Jaime Gil de Biedma poeta kataluniar handiaren sexualitatez eta erotismoz beteriko bizitzari eta obrari buruzko lan zirraragarria da hau. Karismaduna eta zertxobait eszentrikoa, sentikortasun handiko intelektual bikaina zen eta 60ko hamarkadako Bartzelonako "gauche divine" mugimenduko kidea. Bere burua "esperientziaren poeta" gisa definitzen zuen eta ito egiten zuen dikotomiaga...
Jaime Gil de Biedma poeta kataluniar handiaren sexualitatez eta erotismoz beteriko bizitzari eta obrari buruzko lan zirraragarria da hau. Karismaduna eta zertxobait eszentrikoa, sentikortasun handiko intelektual bikaina zen eta 60ko hamarkadako Bartzelonako "gauche divine" mugimenduko kidea. Bere burua "esperientziaren poeta" gisa definitzen zuen eta ito egiten zuen dikotomiagatik sufritzen zuen etengabe: burgesa eta enpresa multinazional bateko zuzendaria zen egunez, komunista eta poeta homosexuala gauez.
Donde el olor del mar no llega / Where the Smell of the Sea Doesn’t Reach
Lilian Rosado González
Espainia 
Galtzaileak dira eta ez dakite, horregatik, azken unera arte, gogor heltzen diote beti martxan den eta inoiz itxarongo ez dituen gurdiari. Gorrotoa eta bakardadea, ezadostasunak eta neurriz kanpoko amodioak, ziurgabetasunaren eta etsipenaren animaliak. Azken aldian, nori betetzen zaizkio ametsak?
Galtzaileak dira eta ez dakite, horregatik, azken unera arte, gogor heltzen diote beti martxan den eta inoiz itxarongo ez dituen gurdiari. Gorrotoa eta bakardadea, ezadostasunak eta neurriz kanpoko amodioak, ziurgabetasunaren eta etsipenaren animaliak. Azken aldian, nori betetzen zaizkio ametsak?
Esquivar y pegar / Dodge and Hit
Adán Aliaga, Juanjo Giménez
Espainia 
Benito Eufemia egunero entrenatzen da, goiz eta arratsalde, Bartzelonako Clot auzoan dagoen Ter gimnasio txikian. 38 urte ditu eta borroka bat aurretik. Benitoren eguneroko bizita frenetikoa da. Gauez "koordinatzaile" gisa lan egiten du dantzalekuetan, ama zaintzen du, arte martzialak irakasten ditu beste gimnasio batean, eta bere boxeo txapelketaren sustatzaile eta enpresari e...
Benito Eufemia egunero entrenatzen da, goiz eta arratsalde, Bartzelonako Clot auzoan dagoen Ter gimnasio txikian. 38 urte ditu eta borroka bat aurretik. Benitoren eguneroko bizita frenetikoa da. Gauez "koordinatzaile" gisa lan egiten du dantzalekuetan, ama zaintzen du, arte martzialak irakasten ditu beste gimnasio batean, eta bere boxeo txapelketaren sustatzaile eta enpresari ere bada. Haur bat izan berri du, eta epaitegian aurkeztu behar izaten du hamabost egunean behin baldintzapeko askatasuna alferrik galtzen ari ez dela erakusteko. Eguna hurbiltzen doan heinean, Benitorekin biziko dugu bere eguneroko bizitza eta iragan sinestezina.
Estigmas / Stigmata
Adán Aliaga
Espainia 
Estigmas Brunoren historia da, alkohol-zalea den gizon zakar eta indartsuarena. Brunok pertsona arrunta izan nahi du, baina bere patua idatzita dago jada. Egun batean, esnatzean, bere eskuak odoletan hasiko dira; hori izango da sufrimenduaren, minaren eta heriotzaren bitartez egingo duen erredentziorako bidaiaren hasiera. Hemendik aurrera, bere estigma berriekin bizi beharko du...
Estigmas Brunoren historia da, alkohol-zalea den gizon zakar eta indartsuarena. Brunok pertsona arrunta izan nahi du, baina bere patua idatzita dago jada. Egun batean, esnatzean, bere eskuak odoletan hasiko dira; hori izango da sufrimenduaren, minaren eta heriotzaren bitartez egingo duen erredentziorako bidaiaren hasiera. Hemendik aurrera, bere estigma berriekin bizi beharko du...
Fake Orgasm
Jo Sol
Espainia 
Lazlo Pearlman artista kontzeptuala da, sexuari eta identitateari buruz ditugun aurreiritziak deuseztatzeko gai den aktibista. Itxuraz gure bizitza sexualeko gezurren inguruko hausnarketa dibertigarria dena, bat batean, generoaren teoriari eta gure nortasunaren etengabeko bilakaerari buruzko hizketaldi zorrotz bilakatuko da. Fake Orgasm, sexualitateari eta identitateari buruzko...
Lazlo Pearlman artista kontzeptuala da, sexuari eta identitateari buruz ditugun aurreiritziak deuseztatzeko gai den aktibista. Itxuraz gure bizitza sexualeko gezurren inguruko hausnarketa dibertigarria dena, bat batean, generoaren teoriari eta gure nortasunaren etengabeko bilakaerari buruzko hizketaldi zorrotz bilakatuko da. Fake Orgasm, sexualitateari eta identitateari buruzko diziplina anitzeko proiektu anbiziotsu baten lehen zatia da, eta buruan jotzen digu zuzenean, irakatsi dizkiguten eta txikitatik ikusi ditugun zenbait kontzepturen inguruan ikuspegia aldatzera behartzen baikaitu. Leku berriak bilatu beharko ditugu gure buruan hainbat kontzeptu berriz antolatzeko, esaterako gure gizontasuna, gure libidoa edo gure Barbie Superstar.
Habitación en Roma / Room in Rome
Julio Medem
Espainia 
Erroma erdialdean dagoen hotel gela bat izango da elkar ezagutu berri duten bi emakume gazte arima ukituko dien abentura fisikoan murgilduko diren lekua.
Erroma erdialdean dagoen hotel gela bat izango da elkar ezagutu berri duten bi emakume gazte arima ukituko dien abentura fisikoan murgilduko diren lekua.
La isla interior / The Island Inside
Dunia Ayaso , Félix Sabroso
Espainia 
La isla interior heredatu dezakegunaren beldurrari buruzko istorioa da. Erotasunaren beldurrari buruzkoa. Gracia, Martín eta Coral bizitza oso desberdinak dituzten eta aurrera ateratzeko borrokan diharduten hiru anai-arreba dira; beren bizitzetako hiru naufrago. Elkar behar dutela badakite ere, beti amaitzen dute elkarri bizkarra ematen, agian, beren arazoek antza handiegia du...
La isla interior heredatu dezakegunaren beldurrari buruzko istorioa da. Erotasunaren beldurrari buruzkoa. Gracia, Martín eta Coral bizitza oso desberdinak dituzten eta aurrera ateratzeko borrokan diharduten hiru anai-arreba dira; beren bizitzetako hiru naufrago. Elkar behar dutela badakite ere, beti amaitzen dute elkarri bizkarra ematen, agian, beren arazoek antza handiegia dutelako. Ihes eta beldur egoera horretan egongo dira beren aita hiltzear dagoela jakitean. Gertakizun horrek elkarri aurre egitera behartuko ditu, baita bakoitzak bere buruari aurre egitera ere.
El mal ajeno / For the Good of Others
Oskar Santos
Espainia 
Diego medikua da eta hain dago ohituta muturreko egoerak eramaten besteen minarekiko immunizatu dela. Aldendu egin da bere lanetik, bere bikoteagandik eta aita gisa duen konpromisotik. Egun batean pistola batekin mehatxatuko dute Diego. Zenbait ordu geroago, eztanda baten zarata eta tiro bat baino zerbait gehiago jaso izanaren sentsazio arraroa baino ez ditu gogoratuko. Diegok,...
Diego medikua da eta hain dago ohituta muturreko egoerak eramaten besteen minarekiko immunizatu dela. Aldendu egin da bere lanetik, bere bikoteagandik eta aita gisa duen konpromisotik. Egun batean pistola batekin mehatxatuko dute Diego. Zenbait ordu geroago, eztanda baten zarata eta tiro bat baino zerbait gehiago jaso izanaren sentsazio arraroa baino ez ditu gogoratuko. Diegok, bere bizitzari eta maite dituenen bizitzari eragingo dien erabaki atzeraezina hartu beharko du.
María y yo / Maria and I (Maria eta ni)
Félix Fernández de Castro
Espainia 
María bere ama Mayrekin bizi da Kanarietan, Bartzelonatik, hau da, Miguel Gallardo bizi den lekutik, 3.000 km-ra. Batzuetan, Miguel eta María elkarrekin joaten dira oporretara aste betez, Kanaria Handiko hegoaldeko resort batera. Bertako ostalarien artean ez da oso ohikoa hamalau urteko neska autista eta bere aita ikustea. Hau, bidaia horietako baten istorioa da, eta, batez e...
María bere ama Mayrekin bizi da Kanarietan, Bartzelonatik, hau da, Miguel Gallardo bizi den lekutik, 3.000 km-ra. Batzuetan, Miguel eta María elkarrekin joaten dira oporretara aste betez, Kanaria Handiko hegoaldeko resort batera. Bertako ostalarien artean ez da oso ohikoa hamalau urteko neska autista eta bere aita ikustea. Hau, bidaia horietako baten istorioa da, eta, batez ere, minusbaliotasun batekin nola bizi umorez, ironiaz eta zintzotasunez erakusten digun kontakizun originala.
Nacidas para sufrir / Born to Suffer (Sufritzeko jaioak)
Miguel Albaladejo
Espainia 
Nacidas para sufrir emakume talde baten historia da (adineko andre goxo bat, haren iloba moja, neskamea eta azken horren ama elbarria). Guztiak dira hain eskuzabalak eta hain jasankorrak, ia-ia beren artean aurkari basatiak bailiran lehiatuko direla gehien laguntzen duena eta besteen ongizatearen alde gehien sakrifikatzen duena nor den erakusteko. Badakigu zer dioen esaera ezag...
Nacidas para sufrir emakume talde baten historia da (adineko andre goxo bat, haren iloba moja, neskamea eta azken horren ama elbarria). Guztiak dira hain eskuzabalak eta hain jasankorrak, ia-ia beren artean aurkari basatiak bailiran lehiatuko direla gehien laguntzen duena eta besteen ongizatearen alde gehien sakrifikatzen duena nor den erakusteko. Badakigu zer dioen esaera ezagunak: "Gogo onez beteta dago infernua"?
Pájaros de papel / Paper Birds
Emilio Aragón
Espainia 
Pájaros de papel vaudeville artista talde baten istorioa da. Gerrak guzti-guztia kendu die, gosea izan ezik. Jorge del Pino musikariak, Enrique Corgo bentrilokuoak, Rocío Moliner kupletistak, Miguel umezurtzak eta galdutako beste arima batzuek, familia bitxia osatzen dute eta elkarrekin, beste edozein familia bezala, beren miseria eta poztasunekin, eguneroko bizimodua ateratz...
Pájaros de papel vaudeville artista talde baten istorioa da. Gerrak guzti-guztia kendu die, gosea izan ezik. Jorge del Pino musikariak, Enrique Corgo bentrilokuoak, Rocío Moliner kupletistak, Miguel umezurtzak eta galdutako beste arima batzuek, familia bitxia osatzen dute eta elkarrekin, beste edozein familia bezala, beren miseria eta poztasunekin, eguneroko bizimodua ateratzen eta aurrera egiten saiatuko dira, musikak eta abestiek ematen dieten indarraz lagunduta. Eta, ogirik ezean, ongi-etorriak dira txaloak. Garaileen eta garaituen artean, bizitzan aukera berri bat baino gehiago, zer jan eta non lo egin aurkitu nahiko dute. Baina, uste baino lehen, proba bati egin beharko diote aurre eta bizirauteko funtsezkoak izango diren erabakiak hartu beharko dituzte.
El problema, testimonio del pueblo saharaui / The Problem, Testimony of the Saharawi People
Jordi Ferrer, Pablo Vidal
Espainia 
Marokok ez du Sahara Mendebaldeko lurralde okupatuen -2.720 km-ko luzerako hesi batekin Afrikatik bereizitako lurraldea- egoera ezagutzerik nahi; saharar herritarrak mehatxupean daude etengabe, ezin dituzte "Sahara Mendebaldea" edo "referendum" hitzak aipatu ere egin eta egoera laburbiltzeko "arazoa" hitza erabiltzen dute. Marokok isilarazi egin nahi ditu Sahara Mendebaldeko lu...
Marokok ez du Sahara Mendebaldeko lurralde okupatuen -2.720 km-ko luzerako hesi batekin Afrikatik bereizitako lurraldea- egoera ezagutzerik nahi; saharar herritarrak mehatxupean daude etengabe, ezin dituzte "Sahara Mendebaldea" edo "referendum" hitzak aipatu ere egin eta egoera laburbiltzeko "arazoa" hitza erabiltzen dute. Marokok isilarazi egin nahi ditu Sahara Mendebaldeko lurralde okupatuak, eta horrekin, herri oso bat ito nahi du.
Que se mueran los feos / To Hell with the Ugly
Nacho G. Velilla
Espainia 
Eliseo itsusia, herrena eta ezkongabea da. Ez du bere bizitzako emakumea aurkitu eta ez du maitasuna ezagutzen. Nati itsusia da, bular bat falta zaio eta bananduta dago. Bere bizitzako gizona aurkitu zuen, baina, hala ere, ez du benetako maitasuna ezagutzen. Eliseok uste du bere bitzako zatirik okerrena oraindik ez dela iritsi. Natik uste du bere bitzako zatirik onena oraindik ...
Eliseo itsusia, herrena eta ezkongabea da. Ez du bere bizitzako emakumea aurkitu eta ez du maitasuna ezagutzen. Nati itsusia da, bular bat falta zaio eta bananduta dago. Bere bizitzako gizona aurkitu zuen, baina, hala ere, ez du benetako maitasuna ezagutzen. Eliseok uste du bere bitzako zatirik okerrena oraindik ez dela iritsi. Natik uste du bere bitzako zatirik onena oraindik ez dela iritsi. Eliseoren ama hiltzean beren bizitzak berriz gurutzatuko dira hogei urteren ondoren, eta zoriontsu izateko eta maitemintzeko azken aukera izango dute. Baina? zer gertatzen da zure bizitzako emakumea zure anaiarekin ezkonduta dagoenean?
Rabia / Rage
Sebastián Cordero
Espainia-Mexiko 
José María igeltseroa da eta Rosa nagusien etxean bizi den neskamea. Immigrante hegoamerikarrak dira biak, Espainian lan egiten dute eta duela zenbait astetatik bikote dira. José Maríak izaera aldakorra du. Eztabaida batengatik liskarra izango du nagusiarekin eta azken hau hil egingo da istripuz. José Maríak ez daki zer egin eta Rosak lan egiten duen etxean ezkutatuko da,...
José María igeltseroa da eta Rosa nagusien etxean bizi den neskamea. Immigrante hegoamerikarrak dira biak, Espainian lan egiten dute eta duela zenbait astetatik bikote dira. José Maríak izaera aldakorra du. Eztabaida batengatik liskarra izango du nagusiarekin eta azken hau hil egingo da istripuz. José Maríak ez daki zer egin eta Rosak lan egiten duen etxean ezkutatuko da, inori ezer esan gabe, ezta neskalagunari ere? Abandonatutako ganbaran ezkutatuta, José Maríak bizitza sekretu bati ekingo dio. Itzaletik, Torres jaun-andreen bizitza triste eta bakartiaren lekuko izango da, eta Rosaren eguneroko lana ikusteko aukera izango du. Familiak asko maite du Rosa, baina bestalde, hitzezko abusuak eta abusu fisikoak ere jasan behar ditu. José Maríak den-dena ikusiko du eta ezingo du ezer egin, bere amorrua hazten doan bitartean?
[REC]2
Jaume Balagueró, Paco Plaza
Espainia 
Minutu batzuk baino ez dira igaro agintariek koarentenan dagoen eraikinean dauden pertsonekin kontaktua galdu zutenetik. Inork ez daki zehatz-mehatz zer gertatzen den barruan. Kanpoan kaosa da nagusi... GEO unitate bat etxean sartuko da egoera kontrolatzeko eta zer gertatzen den zehazteko. Itxuraz behintzat, azkar eta erraz egiteko gauza da. Baina badakizue. Batzuetan, gauzak i...
Minutu batzuk baino ez dira igaro agintariek koarentenan dagoen eraikinean dauden pertsonekin kontaktua galdu zutenetik. Inork ez daki zehatz-mehatz zer gertatzen den barruan. Kanpoan kaosa da nagusi... GEO unitate bat etxean sartuko da egoera kontrolatzeko eta zer gertatzen den zehazteko. Itxuraz behintzat, azkar eta erraz egiteko gauza da. Baina badakizue. Batzuetan, gauzak itxuraren aurkakoak izaten dira...
La terra habitada / The Inhabited Land
Anna Sanmartí
Espainia 
Hasi da bidaia. Atzean geratu dira soinu eta irudi mordoa, gauzak izena galtzen ari diren lekuan. Tren batek urrutira garamatza. Mongoliara. Bidetik, aurpegi ezezagunak, melodia berriak, paisaiarekin nahasten diren keinuak. Lurralde ezezagun batean egotea eta harekin batera mugitzea. Biluztean bete egiten den eta gure barruan haziko den lurraldea. Eta hemendik, agian, berriz be...
Hasi da bidaia. Atzean geratu dira soinu eta irudi mordoa, gauzak izena galtzen ari diren lekuan. Tren batek urrutira garamatza. Mongoliara. Bidetik, aurpegi ezezagunak, melodia berriak, paisaiarekin nahasten diren keinuak. Lurralde ezezagun batean egotea eta harekin batera mugitzea. Biluztean bete egiten den eta gure barruan haziko den lurraldea. Eta hemendik, agian, berriz begiratzeko gai izango garen leku hori berreskuratzea.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea