Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 58. Edizioa 2010  > Sailak eta filmak
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa
58. Edizioa 2010
Filmak
Filmak
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa
Ambiente familiar
Carlos Leiva
Txile 
Estolderia sistemako arazo batek gorotz usaina duen uholde gero eta handiagoa eragingo du. Helduen eztabaiden arabera, ez dirudi konponbidea azkar iritsiko denik. Arazoa konpontzeko helduek etxetik alde egiten duten heinean, Tomásek (20) kanpora ateratzen utziko du ahizpa Catalinagatiko (15) duen sexu-grina. Pixkanaka, ura gela guztietan hasiko da sartzen.

Babylon 2084 / Babylon (Babylon)
Christian Schleisiek
Alemania 
2084. urtean, mundua itsasoan hondoratu da. Geratzen diren gizakiak bi dorretan bizi dira baina erortzeko arriskuan daude, gero eta gehiago egiten ari baitira gora.

Belle salope
Philippe Roger
Frantzia-Alemania 
Lehiaketatik kanpo
Bere bezeroetako batekin dagoen bitartean, Cédric prostitutu gazteak amaren dei bat jasoko du. Ama klinika psikiatriko batean dago sartuta eta bere bila joan dadin eskatuko dio semeari. Cédric-ek denboraren eta diruaren aurka borrokatuko du amarekin ahalik eta azkarren elkartzeko.

Deuteronomio
Angello Faccini
Kolonbia 
Ardien beeen artean, bi pertsonak esneak beren isiltasun bekataria erosten duen espazioa partekatuko dute.

Dom smierci
Matej Bobrik
Polonia 
Nork esan du zaharrek izan behar dutela hiltzen lehenak? Egoitza txiki honetan, agureek, ezkutuan elkar zaintzen duten bitartean, eguneroko ohiturak betetzen dituzte eta ez daude heriotza noiz etorriko zain.

Estocolmo
Juan Francisco Viruega
Espainia 
Adela Madrilera iritsi berri da aita Claudiorekin; kontzertista erretiratu eta ermitaua. Biek lan egiten dute haur txikiei piano eskolak ematen, beharrezko altzariak baino ez dituen Madril erdialdeko apartamentu txiki batean.

Ezra rishona
Yarden Karmin
Israel 
Ezkondu aurreko egunean, Shai neskalagun ohi Tamar bisitatzera joango da, egonkortu aurretik azken topaketa ekaiztsu bat izateko. Tamarrek zupada-aztarna bat utziko dio, eta egoera korapilatu egingo da.

Fin de semana
Alfredo Colman
Argentina 
Bi probintzia desberdinetan bizi diren amak eta alabak elkarrekin igaroko duten asteburuaz hitz egingo digu filmak. Une txar bat igarotzen ari den alabak desesperatuta ama deitu duelako elkartu dira. Ama, publizitatearen munduko enpresaburua da, eta alaba, ordea, pertsona nahiko ahul eta sentibera. Topaketa honekin agerian geratuko dira pertsonaien izaera kontrajarriak eta gaur...
Bi probintzia desberdinetan bizi diren amak eta alabak elkarrekin igaroko duten asteburuaz hitz egingo digu filmak. Une txar bat igarotzen ari den alabak desesperatuta ama deitu duelako elkartu dira. Ama, publizitatearen munduko enpresaburua da, eta alaba, ordea, pertsona nahiko ahul eta sentibera. Topaketa honekin agerian geratuko dira pertsonaien izaera kontrajarriak eta gaur egungo gizartean nagusi diren balioak.
Hinkerort zorasune
Vatche Boulghourjian
AEB 
Hinkerort zorasune (Bosgarren zutabea) lanak Beiruteko auzo armeniar marjinal bateko etsipenaz eta doluaz hitz egingo digu narrazio alegoriko sorta baten bitartez. Izu une batean, Hragek aitaren pistola hartu eta etxetik alde egingo du. Aita semearen bila dabilen bitartean, biek aurkituko dituzte askatasun pertsonalerako bideak, ihesbiderik eskaintzen ez duen hiri batean.

Jakob
Benjamin Moritz Gronau
Frantzia-Alemania 
Lehiaketatik kanpo
Igerileku hutsa, familiako bideoa eta amaren jantzitegia oroitzapen lasaigarriak baino ez dira Jakobentzat. Baina bere aitari pena eta galdu duena gogorarazten diote. Filmak elkarrekin bakardadeari aurre egiten saiatuko diren baina ia inoiz bat egiten ez duten bi izaera islatuko ditu.

Los minutos, las horas
Janaína Marqués
Kuba 
Yoli beti bizi izan da amarekin Habanako auzo xume batean. Egun batean, gizon batek berarekin irtetera gonbidatuko du eta Yolik hari itxarotea erabakiko du, lehen aldiz amaren konpainiari uko eginez.

Miten marjoja poitmitaan / How to Pick Berries / How to Pick Berries (Miten marjoja poitmitaan)
Elina Talvensaari
Finlandia 
Urruneko leku batetik iritsitako bisitariak agertuko dira Finlandia iparraldeko zingira lanbrotsuetan. Nola egin aurre guk bezala baiak biltzen dituen jendeari? Eta, dena dela, zergatik daude hemen? How to Pick Berries Finlandiako pentsaerari eta ekonomia globalaren inkongruentziei buruzko filma da.

Outing
Zhi Wei Jow
Singapur 
Aitona batek txango bat egingo du bilobarekin. Bidaia sinple horren bitartez, beste bidaia bat izango dute zain.

The Confession
Tanel Toom
Erresuma Batua 
Sam bederatzi urteko mutil lasai eta zintzoa da, baina urduri dago bere lehenengo aitortzaren aurrean: ez du inolako bekaturik egin, beraz, ezin dute barkatu. Bere lagunik onenak bekatu bat egiten lagunduko dio. Baina bihurrikeria inuzentea tragedia bihurtuko da.

The Lives and Times of Abraham Kahn
Dahan Yaron
Israel 
Abraham Kahn asfaltatu gabeko bide bateko arekan jaio zen, Silesiako izenik gabeko hiri batean. Judutar erratu honek XX. mendeko Europaren historia biziko du. Baroi Gorriari batu zitzaion, Nazioarteko Brigadekin borrokatu zen eta espaziora jaurti zuten. 100 negutan zehar, Abraham bizirik aterako da bost gerratatik, zenbait iraultzatatik eta hiru ezkontzatatik. Artxiboko materia...
Abraham Kahn asfaltatu gabeko bide bateko arekan jaio zen, Silesiako izenik gabeko hiri batean. Judutar erratu honek XX. mendeko Europaren historia biziko du. Baroi Gorriari batu zitzaion, Nazioarteko Brigadekin borrokatu zen eta espaziora jaurti zuten. 100 negutan zehar, Abraham bizirik aterako da bost gerratatik, zenbait iraultzatatik eta hiru ezkontzatatik. Artxiboko materialarekin eginiko fotonobela honek kontinente baten historia kontatuko digu, gizon baten begien eta oroitzapenen bitartez.
Túneles en el río
Igor Galuk
Argentina 
Udaro, ehun pertsona baino gehiago desagertzen dira Río de la Plata ibaiaren uretan. Punta Piedras eskualdeko biztanleek ibaiak irentsi eta itzultzen ez dituela diote. Juan eta bere bi semeak tresmailarekin arrantzan egitera joango dira ibai ertzera. Arriskuak mehatxatzen ditu, ibaiaren goraldi azkarrak eta putzuek arriskuan jarriko dute haietako baten bizitza.

Holy Night!
Juan Galiñanes
Espainia 
Gabon-gaua. Etxe bateko egongelan jostailuzko bi mundu bizi dira. Alde batean, Gabonetako zuhaitza, Bizar Zuriren eta bere elfoen bizitokia. Bestean, jaiotza, Errege Magoekin eta estalpeko gainerako iruditxoekin. Bi tradizioak Eguberriak ospatzeko prestatzen ari direla, bat batean, alarma... Bizar Zuriren trineoa desagertu egin da eta Jesus haurtxoa bahitu egin dute. Eguberriak...
Gabon-gaua. Etxe bateko egongelan jostailuzko bi mundu bizi dira. Alde batean, Gabonetako zuhaitza, Bizar Zuriren eta bere elfoen bizitokia. Bestean, jaiotza, Errege Magoekin eta estalpeko gainerako iruditxoekin. Bi tradizioak Eguberriak ospatzeko prestatzen ari direla, bat batean, alarma... Bizar Zuriren trineoa desagertu egin da eta Jesus haurtxoa bahitu egin dute. Eguberriak arriskuan daude eta bi munduek elkarri botako diote errua; bitartean, benetako erruduna aske dabil.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea